Jotzeko irrikan

  • EOSen 2015-2016 abonu denboraldia

    Irailaren 24tik aurrera

Jun Märkl zuzendari titularraren hitzak hauexek dira, Euskadiko Orkestraren denboraldi berria laburbiltzeko: “Asko dugu eskaintzeko: musika oso interesgarria eta sasoian dagoen orkestra. Zuentzat jotzeko irrikan gaude”. Eta egia da; errepaso bat ematen badiogu abonu-programazioari, ikusten dugu behar diren osagaiak badaudela taxuzko egitarauak eraikitzeko, alde batetik. Eta bestetik, fedea ematen dut orkestrak momentu ona bizi duela, kontuan hartzen baditugu azkeneko saioak orain dela gutxi ospatutako Musika Hamabostaldian: bai Toscan, bai Usandizagaren Mendi-mendiyan operan, orkestraren aktuazio sendoa faktore garrantzitsua izan zen emanaldien arrakastan.
Programazioan sartuz, sinfonismo handiak leku garrantzitsu eta bariatua izango du denboraldi honetan: Bruckner-en pare bat entzuteko aukera izango dugu, laugarrena eta zazpigarrena; Txaikovskiren Patetika ederra; Beethovenen bosgarren famatua, Patuarena. Eta Mahler, Brahms eta Prokofieven sinfoniak ere disfrutatuko ditugu. Bestalde, orkestra eta bakarlarientzako kontzertu interesgarriak aurkitzen ditugu: Beethovenen laugarrena, pianorako, Tamar Beraia pianista georgiar gaztearen eskutik; Ravelen sol maiorreko kontzertu ederra, Ingrid Fliter piano jole argentinarra bakarlaria izanik; Alban Bergen biolinerako kontzertua, Viviane Hagner biolinista alemaniarrarekin, edo Xostakovitxen biolontxelorako bigarren kontzertua, besteak beste.
Ahots ederrek protagonismoa izango dute saio batzuetan. Markus Nieminen baritonoa eta Majukka Tepponen sopranoa, biak finlandiarrak, bakarlari aproposak izango dira Sibeliusen Kullervo suitea interpretatzeko, orkestraren lehenengo saioan; Raquel Lojendio sopranoa, Clara Mouriz mezzoa eta Zoe Nicolaidou sopranoa ere entzungo ditugu denboraldian zehar.
Balletarekin galdu ezin den zita prestatu dute. Otsailean Ederra eta piztia dantza ikuskizuna izango dugu gure artean, Malandain Ballet Biarritz taldea protagonista izanik, Txaikokvskiren musikarekin.
Gaur egun konposatzen den musika gutxi izango dugu, hori egia da. Baina apustu interesgarriak egingo ditu orkestrak: Pascal Gaigneren Hypnos variation obra entzuteko aukera izango dugu, eta harro sentitzen naiz esaten Iñaki Estradaren lan bat estreinatuko dela …laino argidun artean… izenekoa. Harrotasuna nondik? Estrada nire ikaslea izan zelako Hernaniko Kontserbatorioan, orain dela urte asko. Uste dut musikaren birusa nolabait inokulatu niola, eta pozik nago orain bere talentua garatu duela ikusita.
Ikusten dugun bezala, programazio gustagarri eta interesgarria eskaintzen da aurtengo denboraldian. Baina inportanteena publikoa poltsikoan sartzeko azaltzen duten gogo hori da. Irailaren 24an izango da lehenengo saioa, Gasteizen; 25ean Iruñean; 28 eta 29an Donostian; eta 30ean Bilbon. Ez galdu. n
 
Montserrat AuzmendiJun Märkl zuzendari titularraren hitzak hauexek dira, Euskadiko Orkestraren denboraldi berria laburbiltzeko: “Asko dugu eskaintzeko: musika oso interesgarria eta sasoian dagoen orkestra. Zuentzat jotzeko irrikan gaude”. Eta egia da; errepaso bat ematen badiogu abonu-programazioari, ikusten dugu behar diren osagaiak badaudela taxuzko egitarauak eraikitzeko, alde batetik. Eta bestetik, fedea ematen dut orkestrak momentu ona bizi duela, kontuan hartzen baditugu azkeneko saioak orain dela gutxi ospatutako Musika Hamabostaldian: bai Toscan, bai Usandizagaren Mendi-mendiyan operan, orkestraren aktuazio sendoa faktore garrantzitsua izan zen emanaldien arrakastan.
Jun Märkl zuzendari titularraren hitzak hauexek dira, Euskadiko Orkestraren denboraldi berria laburbiltzeko: “Asko dugu eskaintzeko: musika oso interesgarria eta sasoian dagoen orkestra. Zuentzat jotzeko irrikan gaude”. Eta egia da; errepaso bat ematen badiogu abonu-programazioari, ikusten dugu behar diren osagaiak badaudela taxuzko egitarauak eraikitzeko, alde batetik. Eta bestetik, fedea ematen dut orkestrak momentu ona bizi duela, kontuan hartzen baditugu azkeneko saioak orain dela gutxi ospatutako Musika Hamabostaldian: bai Toscan, bai Usandizagaren Mendi-mendiyan operan, orkestraren aktuazio sendoa faktore garrantzitsua izan zen emanaldien arrakastan.
 
Programazioan sartuz, sinfonismo handiak leku garrantzitsu eta bariatua izango du denboraldi honetan: Bruckner-en pare bat entzuteko aukera izango dugu, laugarrena eta zazpigarrena; Txaikovskiren Patetika ederra; Beethovenen bosgarren famatua, Patuarena. Eta Mahler, Brahms eta Prokofieven sinfoniak ere disfrutatuko ditugu. Bestalde, orkestra eta bakarlarientzako kontzertu interesgarriak aurkitzen ditugu: Beethovenen laugarrena, pianorako, Tamar Beraia pianista georgiar gaztearen eskutik; Ravelen sol maiorreko kontzertu ederra, Ingrid Fliter piano jole argentinarra bakarlaria izanik; Alban Bergen biolinerako kontzertua, Viviane Hagner biolinista alemaniarrarekin, edo Xostakovitxen biolontxelorako bigarren kontzertua, besteak beste.
 
Ahots ederrek protagonismoa izango dute saio batzuetan. Markus Nieminen baritonoa eta Majukka Tepponen sopranoa, biak finlandiarrak, bakarlari aproposak izango dira Sibeliusen Kullervo suitea interpretatzeko, orkestraren lehenengo saioan; Raquel Lojendio sopranoa, Clara Mouriz mezzoa eta Zoe Nicolaidou sopranoa ere entzungo ditugu denboraldian zehar.
 
Balletarekin galdu ezin den zita prestatu dute. Otsailean Ederra eta piztia dantza ikuskizuna izango dugu gure artean, Malandain Ballet Biarritz taldea protagonista izanik, Txaikokvskiren musikarekin.
 
Gaur egun konposatzen den musika gutxi izango dugu, hori egia da. Baina apustu interesgarriak egingo ditu orkestrak: Pascal Gaigneren Hypnos variation obra entzuteko aukera izango dugu, eta harro sentitzen naiz esaten Iñaki Estradaren lan bat estreinatuko dela …laino argidun artean… izenekoa. Harrotasuna nondik? Estrada nire ikaslea izan zelako Hernaniko Kontserbatorioan, orain dela urte asko. Uste dut musikaren birusa nolabait inokulatu niola, eta pozik nago orain bere talentua garatu duela ikusita.
 
Ikusten dugun bezala, programazio gustagarri eta interesgarria eskaintzen da aurtengo denboraldian. Baina inportanteena publikoa poltsikoan sartzeko azaltzen duten gogo hori da. Irailaren 24an izango da lehenengo saioa, Gasteizen; 25ean Iruñean; 28 eta 29an Donostian; eta 30ean Bilbon. Ez galdu. 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika klasikoa
2024-12-09 | Leire Ibar
Israelen aurkako protesta egin dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu batean Iruñean

Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]


Gabriel Fauré: Requiem bat baino askoz gehiago

Frantziako musikagileei buruz hitz egitean, Claude Debussy eta Ravel etortzen zaizkigu burura. Bada dibertitzen denik ere, bata edo bestea defendatuz garai guztietako musikagile frantziar onena bezala. Egia esan, bi jeinu absolutu dira, beren garaiko zirkunstantzien ondorio. Oso... [+]


Don Pasquale garaikidea pizza artean

Donizettiren Don Pasquale opera
Taldeak: EOS eta Bilboko Operako Abesbatza.
Bakarlariak: S. Orfila, M.J. Moreno, F. Demuro, D. Del Castillo, P.M. Sánchez.
Eszena-zuzendaria: Emiliano Suárez.
Eszenografia: Alfons Flores.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Data:... [+]


Gure pianista unibertsala

Columbus Fundazioak antolatutako kontzertua, ‘RenHacer’ Musikaldiaren barruan.

Bilboko Orkestra Sinfonikoa.

Zuzendaria: Ramón Tebar.
Bakarlaria: Joaquín Achúcarro.
Egitaraua: Guridi, Grieg eta Brahmsen lanak.
Lekua: Bilboko Euskalduna... [+]


Musika Hamabostaldia: gogoeta batzuk

Edizio asko dira orain arte; Espainiako Estatuko musika klasikoko jaialdirik zaharrena da. Behin amaituta, une egokia izan daiteke aurtengo edizioaren balantzea egiteko, baina baita jaialdiaren bizitza luzearen balantzea egiteko ere. Jaialdi bikaina da, oso. Baina hausnartu egin... [+]


Adore kontrolatua

Donostiako Musika Hamabostaldia
Euskadiko Orkestra: Zuzendaria: J. Rohrer.
Donostiako Orfeoia: Zuzendaria: J.A. Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: C. Reiss, V. Karkacheva, M. Schmitt, H. Müller-Brachmann.
Egitaraua: Beethovenen Missa Solemnis re maiorrean, op. 123.[+]


Sustantziarik gabea

Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]


Desberdina eta berezia

Albenizen Iberia Suite monumentalaren bertsio berri bat egitea meritu handiko lana da, merkatuan dauden grabazio bikainak kontuan hartuta. Hori dela eta, Luis Fernando Pérezek Musika Hamabostaldiko errezitaldian egindako lanak sekulako miresmena sortu zidan.


Aita Santuaren biolinista eta bere estela

Orkestra handien eta obra handien kontzertuen ondoren, ezin diegu arreta jarri gabe utzi musika-patxada handiagoko, sosegu handiagoko baina edertasun berdineko proposamenei.


Iraultzaren eta maitasunaren artean

Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoaren lehen kontzertuak erromantizismo berantiarraren kutsua izan bazuen ere, bigarren topaketan taldeak bi obra zirraragarri interpretatu zituen, istorioak kontatzen zizkigutenak. Obra exigenteak ziren, batez ere adierazkortasunaren aldetik, eta... [+]


Inaugurazio erromantiko-berantiarra

Musika Hamabostaldiak 85. edizioari hasiera eman dio, orkestra handi batekin eta inaugurazio baten mailako programarekin.


Eguneraketa berriak daude