Años de peregrinación y lucha (Txalaparta) dakargu hizpidera. Eta ezinbestean, haren egile Federico Krutwig Sagredo (Getxo, 1921-1998). Azaroan urtea beteko da liburua kaleratu zela. Alta bada, artikulu honen egilearen ustez, liburuak ez du jaso merezi duen arreta. Liburua apartekoa da. Krutwig aparta eta bakarra izan zen legez.
Años de peregrinación y lucha liburua 1995 urte aldean heldu zen Jose Mari Esparza eta Iñaki Egaña editoreen eskura. Federico Krutwigen beraren eskutik jaso zuten. Hogei urte argitaratu gabe izanaren arrazoiak liburuaren aitzin-solasean daude. Txalapartakoek diotenez, Krutwig “bakarra” izan zen. Federico Krutwig Sagredo ETAkoa izan zen. Denbora laburrez izan ere, baina etakide berezia alafede. Jakintza eta kultura gizona. Gaur egun, ETA fenomeno armatuaren 50 urte luzeko historia epaitzean, gatazkak eragindako biktimekiko autokritika morala egin beharra azpimarratzen dugu oroz gain. Oroimena landu beharra. Funtsezko betebeharra. Alta, komenigarria litzateke autokritika politiko zorrotza ere egitea. Años de peregrinación y lucha lagungarriari deritzot ETA fenomeno sozio-politiko-kulturala aztertzeko, baita orobat, herri honen historia berria ongi ezagutzeko.
Federico Krutwig bakarra da. Eta harengana hurbiltzeko komeni da Vasconia irakurtzea. Fernando Sarrailh de Ihartza goitizenez sinatua. La nueva Vasconia (Ediciones Vascas) edizioan osatua. Komenigarria da ere Años de peregrinación y lucha irakurtzea, Autobiografía atala hasteko. Egileak berariaz bereizten ditu memoria eta autobiografia generoak.
Años de peregrinación y lucha liburuan ETAren historiaz idatzi zuen. Alabaina, ongi zehazten duenez, ETAren “bere” historia idatzi zuen. Eta, gogoratu dezagun, berak ETAren azken 20 urte luzeak ez zituela ezagutu. Hona bere aburu esanguratsuetako bat: “Etakideak dira beren inguruan gertatzen ari denaz gutxien jabetzen direnak”. Egin kontu! ETAko V. Asanblearen garaiaz ari da, berak biltzarrean parte hartu izan zuen. Espionitis hitza darabil. Orduko etakideen arteko espioitzaz ari da. Geroko espionitis edota konspirazioei buruz elukubratzea liburuaren irakurlearen esku uzten dut.
Krutwigek ongi ohartarazi zuenez, Vasconia idatzi zuen garaian, europar gizartea garapen bidean zegoen bete-betean: konputagailuen lehen “labealdia” zabaldu zen. 30 urte geroago berriz, Europa iraultza teknologiko berri batean sartzen zela azpimarratu zuen. Krutwigek ordurako marxismoa gogor kritikatua zuen, baita bide batez, ETA erakundea marxismoz inpregnatu nahi zuten oro. Hasierako ETAz ari da, eta trantsizio ondorengo Herri Batasunaz gero. Bere ustez, proletarioa ez da iraultzaren motorra engoitik. Ez dirudi berarentzat inoiz izan zenik ere, ez berak proposatu zuen iraultzaren abangoardiaren eredua izateko bederen. Hona bere maxima bat: “Kultura herri mailara jaitsi behar dela esatea, kulturarik ez egitea esatea da”. Bestalde, hala dio: “Herri Batasunako buruzagiek burua Marxengan dute ankilosatuta, eta ez dute deus konprenitzen”. Zorrotz!
ETAren sortzaileak, ez denak bistan da, atzerakoitzat jo zituen. Batzu-batzuk berak arbuiatzen zituen sabinianoak beste. Enbata mugimenduari buruzko bere iritziak ez du inor indiferente lagako. Enbatako kideak, hala nola, Jakes Abeberry eta Ximun Haran ez dira ongi paratuta liburuan. Marc Legasse anarkista da Ipar Euskal Herriko abertzaleen artean lagun duen bakarrenetako bat, bere hitz zorrotzetatik libre jalgitzen den bakarra. Krutwigen aburuz, Ipar Euskal Herria Frantziako menpeko lekaioek eta piratek gidatutako herrialdea da, moralki birrindua. 1963ko Itsasuko Aberri Egunaren kontakizuna novelescoa da. Vasconiaren egiletasuna –Fernando Sarrailh de Ihartza– argitu izana leporatu zien ETAko sortzaileei. Euskal Herriak Francoren gobernamendu ministro Manuel Fraga Iribarneri “zor dio” Vasconia liburuaren sona, baita ETAren arima bihurtu izana ere. Euskal Herriak ETAren sakristiako ideologia uxatu izana zor dio Vasconiari. Krutwigek ETA kritikatu zuen liburuaren funtsaz jabetu izana. Alvarez Enparantza Txillardegik “ignominiatzat” jo zituen haren akusazioak eta kritikak.
Krutwigek –bere– historiaren corrigendum moduko bat laga nahi izan zuen. Berbarako, ETA ez zen “euskal gerrilla” delakoa antolatzen lehena izan, Gatarrieta baizik. EGIko (EAJren gazte erakundea) buru Iker Gallastegi. Eli Gallastegi Gudari jeltzale independentistaren semea zen. Lapurdin jaioa, Irlandan hezia, gurasoak bizkaitarrak zituen. Krutwigek Irlandaz iritzia ematen du. IRAri ez dio abegi onik egiten, hitz onik ez du Irlandari buruz. Irlanda ez da bere eredua.
ETA V. Asanbleari buruzko kontakizuna funtsezkoa da Krutwig ulertzeko. Hitz bitan: Utikan marxista-leninistak! Funtsezko izen bat: Carl von Clausewitz, eta honen Von Kriege liburua. Gerraren estrategia eta taktika gurean gaizki ulertu eta aplikatu izana kritikatzen du gogorki. Clausewitz-i ongi ulertzera, militarrek zibilen ordenuak obeditu behar dituzte. Artean, Txabi Etxebarrieta ez zen hila. Ez Txabi, ez Burgosko prozesuan parte hartze berezia izan zuen haren anaia Juan Antonio ez ditu bere deboziokoak. Biltzar Ttipia izena eta izana bere egiten ditu Krutwigek, erakundearen dinamika estrategiaren menpe eramateko organoa. Izan ere, ETAren historian Cojonimetroa nagusitu baitzen jadaneko. Hots, ekintza edo ekimen taktikoa estrategiari gailendu zaio. V. Asanblean ETAn fronteen espiritu eta filosofia nagusitu ziren, alabaina, bere ustez, fronte politiko, klase-soziala eta militarraren aitzinetik eta gainetik Fronte Kulturalak izan behar du. Maiuskulaz. Ordurako, “gureak egin du” moduko bat antzematen da bere memorietan.
Krutwig eta Sagredo abizenek Europako berebiziko kulturak eta jatorriak salatzen dituzte. Federicok, ez alferrik, ekonomia, gerra eta politika diziplinen gainetik “kulturan” murgiltzea hobetsi zuen. Euskaldunok gure etnia aintzat hartzea eta honen osagarria den greziar kultura lantzea. Politikak goi-mailako zereginen zerbitzura egon behar duela zioen fermuki, ez alderantziz. Krutwigek ia pertsona eta gauza orori “eraso” egiten dio. Asko dira aipatu pertsonak, bakar batzuk baino ez dira artikulu honetan aipatuak. Ez zuen idatzi soilik ETAren historiaz, EAJz ere –Ajuriagerraz buruan buru– iritzia ematen du. Gupidarik gabe kritikatzeko, bistan da. Marxismoa gogor kritikatzen duen arren, euskal ideia nazionala osatu aldera, Krutwigek anarkismoa, liberalismoa eta marxismoaren zenbait jite batu nahi ditu. Hainbat herrialde ditu hizpide. Belgika (Lovaina) eta Italia goraipatzen ditu, besteak beste. Aljeria edota Hego Ameriketako herrialdeak eta kulturak ez ditu eredutzat. Are gutxiago balizko euskal iraultzaren ereduak izateko. Azken urteotako historiaren bilakaerak arrazoia eman bide dio. Duela 25 urte, langile iraultzaileen eskuko lanari egungo ordenagailuen automatismoa gailenduko zitzaiola iragarri zuen, makinen inteligentzia eta eromenari pertsonon jakintza eta kultura nagusitu behar zaizkiola azpimarratuz. Errealitate berriak pertsona kultuak eta sortzaileak behar dituela dio. Euskal Herriko autozefaliak bi zutabetan hartu behar duela funtsa: gure kultur etnikoan eta kultur greziarrean.
Krutwig singularra izan zen. Etakidea eta euskaltzaina, besteak beste. 23 urterekin sartu zen Euskaltzaindian, Resurreccion Maria de Azkueren eskutik. Euskal Herriak eman duen jeinuetako bat. Haatik, jeinua izanagatik edo, zenbait kontuk harri eta zur utziko zaitu.
Pitzatu samar dagoen astakirten baten ateraldia bailitzan hartu zen –Europan batik bat, baina baita gainerako bazterretan ere– 2019ko abuztuan Donald Trump, AEBetako presidenteak Groenlandia erosteko azaldu zuen asmoa.
Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]
2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]
Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.
Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]
Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]
Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]
Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]
Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]
Tennessee (AEB), 1820. Nathan Green esklaboa jaio zen, Uncle Nearest edo Osaba Nearest ezizenez ezaguna. Ez dakigu zehazki zein egunetan jaio zen eta, oro har, hari buruzko oso datu gutxi dauzkagu 1863. urtea arte, orduan lortu baitzuen emantzipazioa. Dakiguna da 1850eko... [+]
Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]
Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]