Haiek erreferente ideologikoak, hauek koplak

  • Años de peregrinación y lucha (Txalaparta) dakargu hizpidera. Eta ezinbestean, haren egile Federico Krutwig Sagredo (Getxo, 1921-1998). Azaroan urtea beteko da liburua kaleratu zela. Alta bada, artikulu honen egilearen ustez, liburuak ez du jaso merezi duen arreta. Liburua apartekoa da. Krutwig aparta eta bakarra izan zen legez.  

Federico Krutwig Años de peregrinacion y lucha liburuaren azalean
Federico Krutwig Años de peregrinacion y lucha liburuaren azalean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Años de peregrinación y lucha liburua 1995 urte aldean heldu zen Jose Mari Esparza eta Iñaki Egaña editoreen eskura. Federico Krutwigen beraren eskutik jaso zuten. Hogei urte argitaratu gabe izanaren arrazoiak liburuaren aitzin-solasean daude. Txalapartakoek diotenez, Krutwig “bakarra” izan zen. Federico Krutwig Sagredo ETAkoa izan zen. Denbora laburrez izan ere, baina etakide berezia alafede. Jakintza eta kultura gizona. Gaur egun, ETA fenomeno armatuaren 50 urte luzeko historia epaitzean, gatazkak eragindako biktimekiko autokritika morala egin beharra azpimarratzen dugu oroz gain. Oroimena landu beharra. Funtsezko betebeharra. Alta, komenigarria litzateke autokritika politiko zorrotza ere egitea.  Años de peregrinación y lucha lagungarriari deritzot ETA fenomeno sozio-politiko-kulturala aztertzeko, baita orobat, herri honen historia berria ongi ezagutzeko.  

Vasconia liburuaren egilea

Federico Krutwig bakarra da. Eta harengana hurbiltzeko komeni da Vasconia irakurtzea. Fernando Sarrailh de Ihartza goitizenez sinatua. La nueva Vasconia (Ediciones Vascas) edizioan osatua. Komenigarria da ere Años de peregrinación y lucha irakurtzea, Autobiografía atala hasteko. Egileak berariaz bereizten ditu memoria eta autobiografia generoak.

ETA eta Enbata

Años de peregrinación y lucha liburuan ETAren historiaz idatzi zuen. Alabaina, ongi zehazten duenez, ETAren “bere” historia idatzi zuen. Eta, gogoratu dezagun, berak ETAren azken 20 urte luzeak ez zituela ezagutu. Hona bere aburu esanguratsuetako bat: “Etakideak dira beren inguruan gertatzen ari denaz gutxien jabetzen direnak”. Egin kontu! ETAko V. Asanblearen garaiaz ari da, berak biltzarrean parte hartu izan zuen. Espionitis hitza darabil. Orduko etakideen arteko espioitzaz ari da. Geroko espionitis edota konspirazioei buruz elukubratzea liburuaren irakurlearen esku uzten dut.     

Krutwigek ongi ohartarazi zuenez, Vasconia idatzi zuen garaian,  europar gizartea garapen bidean zegoen bete-betean: konputagailuen lehen “labealdia” zabaldu zen. 30 urte geroago berriz, Europa iraultza teknologiko berri batean sartzen zela azpimarratu zuen. Krutwigek ordurako marxismoa gogor kritikatua zuen, baita bide batez, ETA erakundea marxismoz inpregnatu nahi zuten oro. Hasierako ETAz ari da, eta trantsizio ondorengo Herri Batasunaz gero. Bere ustez, proletarioa ez da iraultzaren motorra engoitik. Ez dirudi berarentzat inoiz izan zenik ere, ez berak proposatu zuen iraultzaren abangoardiaren eredua izateko bederen. Hona bere maxima bat: “Kultura herri mailara jaitsi behar dela esatea,  kulturarik ez egitea esatea da”. Bestalde, hala dio: “Herri Batasunako buruzagiek burua Marxengan dute ankilosatuta, eta ez dute deus konprenitzen”. Zorrotz!

ETAren sortzaileak, ez denak bistan da, atzerakoitzat jo zituen. Batzu-batzuk berak arbuiatzen zituen sabinianoak beste. Enbata mugimenduari buruzko bere iritziak ez du inor indiferente lagako. Enbatako kideak, hala nola, Jakes Abeberry eta Ximun Haran ez dira ongi paratuta liburuan. Marc Legasse anarkista da Ipar Euskal Herriko abertzaleen artean lagun duen bakarrenetako bat, bere hitz zorrotzetatik libre jalgitzen den bakarra. Krutwigen aburuz, Ipar Euskal Herria Frantziako menpeko lekaioek eta  piratek gidatutako herrialdea da, moralki birrindua. 1963ko Itsasuko Aberri Egunaren kontakizuna novelescoa da. Vasconiaren egiletasuna –Fernando Sarrailh de Ihartza– argitu izana leporatu zien ETAko sortzaileei. Euskal Herriak Francoren gobernamendu ministro Manuel Fraga Iribarneri “zor dio” Vasconia liburuaren sona, baita ETAren arima bihurtu izana ere. Euskal Herriak ETAren sakristiako ideologia uxatu izana zor dio Vasconiari. Krutwigek ETA kritikatu zuen liburuaren funtsaz jabetu izana. Alvarez Enparantza Txillardegik “ignominiatzat” jo zituen haren akusazioak eta kritikak.

Gerrilaren saioa: V. Asanblea

Krutwigek –bere– historiaren corrigendum moduko bat laga nahi izan zuen. Berbarako, ETA ez zen “euskal gerrilla” delakoa antolatzen lehena izan, Gatarrieta baizik. EGIko (EAJren gazte erakundea) buru Iker Gallastegi. Eli Gallastegi Gudari jeltzale independentistaren semea zen. Lapurdin jaioa, Irlandan hezia, gurasoak bizkaitarrak zituen. Krutwigek Irlandaz iritzia ematen du. IRAri ez dio abegi onik egiten, hitz onik ez du Irlandari buruz. Irlanda ez da bere eredua.     

ETA V. Asanbleari buruzko  kontakizuna funtsezkoa da Krutwig ulertzeko. Hitz bitan: Utikan marxista-leninistak! Funtsezko izen bat: Carl von Clausewitz, eta honen Von Kriege liburua. Gerraren estrategia eta taktika gurean gaizki ulertu eta aplikatu izana kritikatzen du gogorki. Clausewitz-i ongi ulertzera, militarrek zibilen ordenuak obeditu behar dituzte. Artean, Txabi Etxebarrieta ez zen hila. Ez Txabi, ez Burgosko prozesuan parte hartze berezia izan zuen haren anaia Juan Antonio ez ditu bere deboziokoak. Biltzar Ttipia izena eta izana bere egiten ditu Krutwigek, erakundearen dinamika estrategiaren menpe eramateko organoa. Izan ere, ETAren historian Cojonimetroa nagusitu baitzen jadaneko. Hots, ekintza edo ekimen taktikoa estrategiari gailendu zaio. V. Asanblean ETAn fronteen espiritu eta filosofia nagusitu ziren, alabaina, bere ustez, fronte politiko, klase-soziala eta militarraren aitzinetik eta gainetik Fronte Kulturalak izan behar du. Maiuskulaz. Ordurako, “gureak egin du” moduko bat antzematen da bere memorietan.

Euskal etnia eta kultur greziarra

Krutwig eta Sagredo abizenek Europako berebiziko kulturak eta jatorriak salatzen dituzte. Federicok, ez alferrik, ekonomia, gerra eta politika diziplinen gainetik “kulturan” murgiltzea hobetsi zuen. Euskaldunok gure etnia aintzat hartzea eta honen osagarria den greziar kultura lantzea. Politikak goi-mailako zereginen zerbitzura egon behar duela zioen fermuki, ez alderantziz. Krutwigek ia pertsona eta gauza orori “eraso” egiten dio. Asko dira aipatu pertsonak, bakar batzuk baino ez dira artikulu honetan aipatuak. Ez zuen idatzi soilik ETAren historiaz, EAJz ere –Ajuriagerraz buruan buru– iritzia ematen du. Gupidarik gabe kritikatzeko, bistan da. Marxismoa gogor kritikatzen duen arren, euskal ideia nazionala osatu aldera, Krutwigek anarkismoa, liberalismoa eta marxismoaren zenbait jite batu nahi ditu. Hainbat herrialde ditu hizpide. Belgika (Lovaina) eta Italia goraipatzen ditu, besteak beste. Aljeria edota Hego Ameriketako herrialdeak eta kulturak ez ditu eredutzat. Are gutxiago balizko euskal iraultzaren ereduak izateko. Azken urteotako historiaren bilakaerak arrazoia eman bide dio. Duela 25 urte, langile iraultzaileen eskuko lanari egungo ordenagailuen automatismoa gailenduko zitzaiola iragarri zuen, makinen inteligentzia eta eromenari pertsonon jakintza eta kultura nagusitu behar zaizkiola azpimarratuz. Errealitate berriak pertsona kultuak eta sortzaileak behar dituela dio. Euskal Herriko autozefaliak bi zutabetan hartu behar duela funtsa: gure kultur etnikoan eta kultur greziarrean.     

Krutwig singularra izan zen. Etakidea eta euskaltzaina, besteak beste. 23 urterekin sartu zen Euskaltzaindian, Resurreccion Maria de Azkueren eskutik. Euskal Herriak eman duen jeinuetako bat. Haatik, jeinua izanagatik edo, zenbait kontuk harri eta zur utziko zaitu. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Gemma Piérola
“Historiak ezin du ezikusiarena egin gu protagonista garen eguneroko arazo horien aurrean”

Duela 40 urte sortu zen Geronimo Uztariz Institutua, Nafarroako Historia beste era batera ikertzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Jende anitza bildu du lau hamarkada hauetan, eta gai ugari ikertu ditu denbora horretan. Historialari gazteak ere batu zaizkie. Zahar eta berriaren... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua Maravillas Lamberto interpretazio zentroa izatea adostu dute

Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]


Non zegoen nire herria duela 750 milioi urte?

Ancient Earth mapa birtualak gure herrialdea, eskualdea, hiria... duela milioika urte non zegoen ikusteko aukera ematen du Dinosaurpictures.org/ancient-earth helbidean.

Toponimoa idatzi eta 750 milioi urte atzera egiten duen kronologian garai bat aukeratuta, emaitza puntu... [+]


Lucy: izar mediatikoak 50 urte

Etiopia, 1974ko azaroaren 24a. Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten Hadarren, giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu.

Homo espezieen arbasotzat jo zuten orduan, gu guztion amatzat. Mende erdi... [+]


‘Bizkarsoro’ Donostiako zinemetara iritsiko da, Bageraren, udalaren eta SADEren elkarlanari esker

Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]


2024-11-18 | Hala Bedi
Frankismoaren errepresaliatuak omendu zituen Lagrango Udalak larunbatean [Argazki galeria]

"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"


Mamutak ehizatzeko teknika

Berkeleyko unibertsitateko (Kalifornia, AEB) arkeologo talde baten arabera, ezkerreko irudian ageri den eszena ez litzateke zuzena. Hau da, gizakiek ez zituzten lantzak jaurtitzen mamutak eta beste ugaztun handi batzuk ehizatzeko. Horixe zen orain arte zabalduen zegoen... [+]


Sexu erromanikoa

Zamora, X. mendearen amaiera. Duero ibaiaren ertzean eta hiriko harresietatik kanpo Santiago de los Caballeros eliza eraiki zuten. Eliza barruko kapiteletan askotariko eszenak irudikatu zituzten, besteak beste, eduki sexualak zituztenak: orgia bat, emakume biluzi bat gizon baten... [+]


2024-11-12 | Julene Flamarique
Sortuk manifestazioa egingo du Brouard eta Muguruzaren hilketen urteurrenean, azaroaren 20an Bilbon

Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.


Memorian eta bihotzean gordeta, Saturrarango historia zabaltzen jarraituko dute

Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.


Eguneraketa berriak daude