Apunteak

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gerratik, batzuetan ezagutzen ez ditugun edo ahaztu zaizkigun lurraldeetako gerretatik, ihesean datozen errefuxiatu eta bizimodua hola edo hala aurrera atera nahian gurera nahi duten etorkinen arazoa biziberritu da azkenaldian. Uda honetan bereziki. Jende askoren kontzientzia astindu du. Aztertu horri buruzko liburu bat ateratzeko egokiera. Baztertu, oraingoz, ukitu feministadun gazte euskaldun baten prekarietateari buruzko egitasmoa.

Istorioa: 2015eko abuztuaren 29an Livornoko taberna batean (Piccola Veneziaren parean) kafea hartu bitartean, La Reppublica egunkarian irakurritako La bimba contesa, nata su un gommone artikuluan jasotakoa.

Lampedusatik hurbil kostako guardiek erreskatatu duten txalupa batean, Libiatik etorritako 103 lagunen artean, emakume hil bat dago. Gazte-gaztea. Nigeriarra. Libiako “eremu” batean, Italiara noiz zeharkatu ahalko zain, seguruenik egoera higieniko eta mediko eskasean erditu zen Gift (Oparia) deitu duten neskatxa batez. Eta harekin ontziratu da aukera izan duenean, baina batek daki nolako erditzearen ondorioengatik hil da ama bidaiaren erdian. Txalupako emakumeek zainduta aurkitu dute gorpua.

Umea lehenik erreskatatu dute. Guardiek Lampedusako ospitale batera eraman dute, azter dezaten. Umea onik dago. Amaren gorpua erreklamatu duen emakumeak, haren ahizpak, txalupa berean zegoenak, Gifti laguntzen dio ospitalean.

Kontua nahasi da gizonezko bi gazte nigeriarrek poliziara jo dutenean bakoitzak umea berea dela esanez. Ustezko izebak ez bata ez bestea, benazko aita Nigerian gelditu dela adierazi du. Agrigentoko komisariako krimenen aurkako sailaren ardurapean utzi dute kasua. Horraino notizia.

Eleberri plana: Bi polizia-gizonari ematen diete umea noren senidea den ikertzeko ardura. Ez dago proba genetikorako aukerarik (asmatu aitzakia bat: aurrekontua, burokrazia, sistemari berdin diote baztertuen filiazio kontuek). Bi aita posibleen artean hasten dute ikerketa. Nondik etorri diren, non ibili diren, Giften ama nola ezagutu duten... Ez dute ezer garbi ateratzen umearen izebarekin gurutzatutako datuen argitara.

Polizietako batek Salamone izan lezake abizena. Siziliakoa. Salamone abizena Italiako hegoaldekoa omen da. Bi aiten artean aukeratu beharraren oihartzun biblikoari keinu egiteko. Izan ere, uneren batean holako estualdi batean jarri beharko lituzke, egiazko aitak are alaba bestearekin gelditu nahiago izateraino. Gift Nigeriara bueltan bidaltzearekin mehatxatu? Horrela ere ez du lortzen gezurrezkoari mozorroa kentzea. Mundu guztiak ezagutzen du Bibliako trikimailua. Biek nahiago izan dute besteak Gift izatea, umea etorkizunik gabeko lurraldera itzultzea baino (sic). Halere, Salamone inspektoreak, senez, badaki haietako bat –desaxolena dirudiena– dela aita, frogatu ezin badu ere.

Nagusiek erabaki bat hartzeko presatzen diote. Ez du erantzunik. Prozedura burokratikoari jarraiki, izebari ematen zaio umea. (Aldaketa?: umearen izeba beharrean, amaren izeba bihurtuko nuke).

Denbora pasa da. Berrelkartze familiarra eskatu du Nigeriatik izebak aitatzat jotako gizonak eta Italian batu dira. Salamonek leitu du txostenean eta ahaztu da kontuaz. Behin ikusten ditu. Giften aita gizon zahar bat da, izebari gerritik eusten diona. Argi dakusa emakume horrek Gift erabili duela bere senarra Europara ekartzeko. Akaso, lanetik eta legetik kanpo, aitaren bila hasten da. 400 orrialde. Umeari izena aldatu: Opari deitzea agerikoegia da eleberri baterako.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


Analisia
Agur buzoiei

Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]


2025-03-26 | Anuntxi Arana
Plater garbiak

“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]


2025-03-26 | Edu Zelaieta Anta
Bakardade tonifikatua

Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]


Burujabetza eta herri boterearen aldeko topaketak Tafallan

Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]


2025-03-26 | Tere Maldonado
Hezkuntza Saila: ezgai ala ez duin?

Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]


Botere biguna desarmatzen

Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]


Teknologia
%2ko zapalkuntza

Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.

Berrikuntzaz ari... [+]


2025-03-26 | June Fernández
Meloi saltzailea
Otsoak

Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.

Palestinako Popular... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


2025-03-24 | Behe Banda
Bihotza bete-beteta

Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]


Eguneraketa berriak daude