BOTOAK eta eserlekuak, biak kontatuko dira oso ongi irailaren 27an Katalunian, Madrilen eta mundu osoan. Biak dira giltzarri. Hauteskunde kanpainaren arlo bat gehiago da irabazlea neurtzeko termometroaren eztabaida. 27an katalan independentismoak botoen %50 + 1 lortuko balu, urrats oso handia emango luke independentziarantz. Baina helburu oso gaitza da, ez da inongo inkesta edo ikerketan agertzen halakorik. Duela sei urte, hala ere, agertzen ote zen nonbait independentismoak gehiengo osoa lortuko zuenik legebiltzarrean eta plebiszitu sinboliko bat irabaz zezakeenik?
Diadaren indarrak ezusteko bat baino gehiago ekarri du berriz ere. Unionismo garbia estu dabil, baina haren ondoren, kezkatuen Catalunya Si que es Pot (CSQEP) hautagaitza ei dago, Diadaren eragina inkestetan ere nabaritzen ari delako eta bere esparruko federalista asko Junts pel Sí edo CUPi begira dagoelako, oraindik ere botoa non sartu erabaki barik.
Une honetan hauteskundeetako emaitza batez ere federalista jotzen den katalan gizartearen %25-30 horretan dago. Horko batzuk PSCkoak dira, beste batzuk ICV eta Podemosen orbitakoak, baina federalista horien %4-5ek independentziarako jausia eginez gero, independentismoak garaipen handia lortuko luke. Bototan eta eserlekutan.
Gehixeago edo gutxixeago erdietsi, independentismoak gehiengo osoa lortuko du Legebiltzarrean, hori bermatua dagoela dirudi. Eta horrek abian jarriko du aldebakarreko independentzia prozesua: lehen hamar hilabeteetan Katalan Errepublikaren Konstituzio berria idatziko da Legebiltzarrean eta, gehienez 18 hilabetean, gobernua desegin eta konstituzioa erreferendumera eramango da. Bide orria hori da, baina argi dago boto kopuruek ibilbidea dilatatu dezaketela.
ETA ESPAINIA? Hori da guztiok buruan dugun bigarren galdera nagusia. Kanpaina beldurrarekin ari da egiten Madril, oraingoan mehatxuetan harmaila bat igoz, Konstituzio Auzitegiaren erreforma bananeroa eta armada espainiarraren mehatxuak haizatuz. Baina bakarrik zigorraren bidea erabiltzen bada, horrek katalan independentismoa elikatu besterik ez du egingo: bi legitimitateren arteko tentsio politiko handian, herritarren borondateak zigorraren legeak baino indar eta zilegitasun demokratiko handiagoa duelako.
Espainiak bide ugari ditu zigorraren bidetik abiatzeko, baita 155. artikulu ospetsua indarrean jarri aurretik ere. Baina horrekin bakarrik jai dagoela badakite Madrilen, bai PPkoek eta baita PSOEkoek ere. Federalismo sakonik gabe geroa iluna dela sumatzen da alde guztietan. Kontua da horretarako aukerarik ba ote dagoen oraindik, bai Espainian, bai Katalunian. Hori jakiteko termometro onenak bi hauteskundetako emaitzak izango dira: 27koak eta urte bukaerako Espainiako orokorrak. 27koak oso onak badira independentismoarentzat, erreferendum negoziatua izango da jada Espainiari arazoa bide demokratikoetatik bideratzeko geratuko zaion azken aukera. Hortik aurrera inork ez daki zer gertatuko den, baina manifestazio handien garaia pasatzen ari dela eta desobedientziaren aroa datorrela iragartzen ari da ANC. Eta Espainian PPk eta Ciutadansek argi irabazten badute, Konstituzioaren erreforma iragarria ezer gutxitan geratuko da seguruenik. PSOEk eta Podemosek irabazten badute batek daki, baina erreforma hori sakonagoa izateko aukera handiagoak leudeke. Inork ez daki, baina aktore guztiek adi egon beharko dute, Espainiako Estatuan aldaketa garaia bizi dela sumatzen da eta.
KATALUNIAKOA akuilutzat hartzea ongi da, baina bakoitzak bere erritmo eta errealitatea du. Euskal gizartearen gehiengo zabala dago erabaki eskubidearen alde, baina Katalunian ez bezala, horretan indar handirik jartzea ez da hain garrantzitsua multzo horrentzat, eta gainera ez daki hori proiektu politiko gisa nola bideratu. Baina abagune honetan abertzaletasunak badu aukera historiko bat epe motz eta ertainean: erabaki eskubidea bere esparrutik atera eta esparru ez abertzaleetan ere txertatzea. Eta zorionez, egun badira langintza hori akuilatzeko esparru interesgarriak, bai eremu instituzionalean –Nafarroan batez ere–, bai ezkerreko alderdien artean eta baita erabaki eskubidearen zabalkunderako giltzarri den borroka sozialean ere. Baina eskema zaharrak astindu gabe jai dago.
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.
------------------------------------------------------
Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]
Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]
Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023
-------------------------------------------------
Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]