argia.eus
INPRIMATU
Euskara ‘praktikoa’ ikasteko garaia
  • Goiena.eus-en Mikel Irizar Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariari egindako elkarrizketatik:

Onintza Irureta Azkune @oirureta 2015eko irailaren 09a
Euskaltegietan izena emateko garaia dela, alegia. Besteren artean, AEK-k ere kanpaina abiatu du Euskara praktikoa lelopean. AEK-k ikasleari adierazi nahi dio egunerokoan eta lanean erabili ahal izateko euskara ikasteko metodo eraginkorra aurkituko duela bere euskaltegietan, “nahi duzuen guztia ulertzea, nahi duzuen guztia esatea” lortu ahal izango dutela. Sakanako Mankomunitateak, bestalde, nafar guztiak gonbidatu ditu euskara ikastera eta kanpainarako ondoko leloa aukeratu du: No me dejes a medias / Ez utzi erdizka. Euskaltegian, etxean, ikastetxean euskalduntzen hasi eta erdizka geratu direnei edo ikasi arren erabiltzen ez dutenei zuzendu diete kanpaina.AEK

Zigor Etxeburuak utzitako lekuan diharduzu lanean. Baduzu haren politikak jarraitzeko asmorik?

Etxe honetan badago ardatz bat hizkuntzaren gaian oso atzetik datorrena eta eten handirik izan ez duena. Lehenago egon diren euskara zuzendariek ere metatu dute aurrekoek egindakoa. Ñabardurekin, erritmo ezberdinekin, hobekuntzekin… baina koherentzia batekin. Duela urte asko erabat erdalduna zen etxea gaur egun elebiduna da. Eta ez nator lehendik ondo egindako ezer apurtzera. Egongo dira egokitzapen batzuk, edo ñabardura batzuk, baina jarraituko dugu lehengo ildotik.

Ze berritasun dakarzu?

Berritasun nagusia begirada luzatzea litzateke. Estilo kontua izan daiteke. Ormaiztegin jaio garenok badakigu zubiak zenbateraino diren garrantzitsuak eta sozialki Debagoienean hazi garenok lankidetza ere zein garrantzitsua den badakigu. Estilo aldetik, zubiak eta lankidetza oinarri hartuko dituena, eta, bestetik, begirada luzea izango duena. Euskararen biziberritze prozesua geldiune edo bidegurutze baten dago. Ziklo luze batetik gatoz. Emaitzak hor daude. Asko aurreratu da. Baina, aldi berean, jomuga batzuk erdietsi baditugu ere, gauza berdinak eginez lorpenak berdinak ez dira izango. Beharrezkoa da begirada luze bat. 25 urtekoa-edo”.