Espainiako Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak abuztu arteko pentsioen inguruko datuak publikatu ditu. Iturri ofizial horren arabera, Hego Euskal Herriko pentsionistak dira Espainiako Estatuan ordainsari handiena jasotzen dutenak –hilean 1.080 euro, Estatuko batez besteko 888 euroren aldean–, eurak baitira nominatik gehien kotizatzen dutenak. Hemen sartuko lirateke erretiroan daudenei, ezintasun iraunkorra dutenei eta alargun eta umezurtz direnei emandako laguntzak. Erretiroagatik ematen diren laguntzak dira poltsa horretako zati handiena, zehazki %63,5 eta batez beste 1.236 euro hilean.
Estatistika horiek, ordea, beste errealitate bat ezkutatzen dute, hala nola mila eurora iristen ez diren pentsionisten portzentaje altua –kopuru hori hartu ohi da oinarrizko beharrak asetzeko gutxieneko gisa–. Hego Euskal Herrian pentsioa jasotzen duten 660.000 lagunetik 454.064 dira mila euro horietara iristen ez direnak, %68,8 alegia. Hau da, hamar pentsionistatik zazpik mila euro baino gutxiago jasotzen du. Gainera, horietatik 312.163 lagunek (%47,2) 648,6 eurotik behera jasotzen dute; 2015eko lanbide arteko gutxieneko soldatara ez dira iristen beraz. Pentsiodun gehien biltzen dituen diru-sarrera tartea 350 eurotik 600 euro artekoa da, 253.443 pertsonak jasotzen dute tarte horretan dagoen diru kopurua hilero.
Horri gehitu behar diogu urtero handitzen den balioa ez dela %0,25era ere iristen –hilean euro bat edo bi– eta pentsioen etorkizuna ezezaguna zaigula –pentsioen kutxa xahutzen ari dira eta Gizarte Segurantzak defizita bikoiztu du aurten, 4.400 milioi eurora iristeraino–. Gure pentsionistentzako errealitatea odoltsua da. Pobrezia dakarten pentsio miserableak dira. Beharrezkoa da berezko gizarte segurantza baten alde borrokan jarraitzea, aditu askoren ustez halako tresna bat jasangarria bailitzateke Euskal Herrian. Bitartean, euskal erakundeek konpromisoa hartu beharko lukete 1.000 eurora iristen ez diren pentsio baxuenak osatzeko.
Aparteko ordu boluntarioekin betetzen ari dira medikurik gabeko zerbitzuak Elizondon. Xabi Zarandona medikuak salatu du ezinezkoa dela gaixoen jarraikortasuna bermatzea.
Kalera atera dira salatzeko Bortziri eta Baztanen mediku eta pediatren falta, itxaron zerrenda amaigabeak eta hitzorduen atzeratzea jasaten ari direla, besteak beste. “Landa eremuan bizi garenok ere merezi dugu behar dugun bezala artatuak izatea”.
Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]
Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".
Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]
Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan greba eguna da gaurkoa, ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek deituta. Goizaldean abiatu dira lehen zutabeak eta manifestazioa handienak eguerdian egingo dituzte hiriburuetan.
Hizkuntza gabeziari lotutako hezkuntza atzerapenak eta premia handiak dituzte Gasteizko Federico Baraibar institutuko ikasleek. Beti baliabidez urri dabiltzala, baina hurrengo ikasturterako Eusko Jaurlaritzak esleituriko baliabidetan murrizketak izango dituztela salatu dute... [+]
EHUko irakasle izateagatik, hitzaldiak emateko gonbitea jaso dut maiz. Sarri, musutruk edo ordainsari baxuen truke. Irakasle izateagatik suposatu dute soldata duin eta egonkorra nuela. Inork ez dit lan-egoeraz galdetu. Nik ez dut ahoa ireki.
Unibertsitatean profesional eta... [+]
Osakidetzako pediatria zerbitzuaren “egoera larria” salatu du Arabako Umeen Osasun Publikoa Aurrera plataformak. Jaurlaritzari “180 graduko bira” eskatu dio, eta bat egin du apirilaren 22an EAEko hiriburuetan osasun publikoaren defentsan egingo diren... [+]
Erakunde publikoak "sarea berrantolatu" nahi du, errehabilitazioko ohe-plazak gutxituz eta azpikronikoetakoak handituz. Sindikatuak salatu du aldaketak "eremu komunitarioa indartu gabe" egin nahi dituela, eta horrek sarea saturatuko lukeela.
Zumarragako eta Azpeitiko Osasun Mentaleko Zentroek ez dute haurrentzako arreta zerbitzurik, pasa den urtarrilaren 31tik. “Osakidetzak bizi duen egoeraren beste adibide bat da”, salatu du ELAk.
Ipar Euskal Herrian tren geltokietako zazpi salmenta gune ixteko asmoa dagoela salatu dute CGT, Sud Rail eta Unsa sindikatuek. Itxierak lau lanposturen galera ekarriko luke, eta baita zerbitzuaren irisgarritasuna zailtzea eta geltokien "deshumanizatzea" ere,... [+]
LGTBI+ kolektiboari bideratutako sexu arreta eta juridikoa ematen duen Kattalingune elkartearentzat aurrekontua murriztu du Nafarroako Gobernuak: ia 38.000 euro gutxiago. Orain arteko zerbitzuaren "jarraikortasuna" etengo dela ohartarazi dute Kattalinguneko langileek... [+]
Espainiako Gizarte Segurantzako ministro José Luis Escrivák pentsio publikoen sistema berriz aldatzeko proposamena egin du: pentsioak kalkulatzeko epea kotizaturiko azken 25 urteak izan beharrean, azken 30ak izatea nahi du, baina horietatik 28 aukeratu ahal izan... [+]