Apal ilunetan gorderik, Argiak badu altxor bat urteen poderioz distira gehiago egiten duena. Bere artxibo historikoan azken lau hamarkadatako milaka argazki daude “ezkutatuta”, horietako asko argitaragabeak. Orain, horien aukeraketa bat ikusgai jarriko dugu Trantsizioak erakusketaren bidez, gure historia hurbilean izandako eraldaketa sozial eta politikoei begira diezaiegun.
1976an Argiaren –garai haietan oraindik Zeruko Argia zen– irakurleek aldaketa itzela sumatu zuten. Euskal prentsaren dekanoak, ordura arteko formatu tabloidea utzi eta magazine modernoen itxura hartu zuen, Lemoizko zentral nuklearraren obrak erakusten zituen koloretako azal eta guzti. Aldaketa horrek ate bat zabaldu zuen astekariaren diseinuan eta derrigorrean ekarri zuen argazkiei garrantzi handiagoa ematea. Ordurako, kazetari belaunaldi berria zebilen lanean, diktaduraren zentsura gainditu eta puri-purian zeuden gai politikoak eta sozialak espresuki lantzeko prest.
Horrek guztiak azal lezake zergatik den hain aberatsa Argiaren argazki artxiboa 1976tik aurrera, eta beldurrik gabe esan liteke 70eko eta 80ko hamarkadetako zenbait gaien inguruko ilustrazioak –euskalgintzari dagozkionak esaterako– balio handiko dokumentu historikoak direla.
Trantsizioak erakusketan horien selekzio bat ikusi ahal izango da, 250 argazki inguru. Erakusketa Oñatin zabalduko da irailaren 19an –Argia Egunaren bezperan– Gaztelekuan. Horren ondoren beste hainbat tokitara eramango dugu erakusketa, ibiltaria izateko bokazioz jaio baita proiektua.
Eraldaketen ispiluak
“Trantsizioa” hitzak badu esangura jakin bat Espainiako historiografia konbentzionalean, Francoren diktaduratik garai “demokratikora” arteko urteak lirateke. Haatik, Euskal Herrian asko dira trantsizio politiko hori amaitu gabe dagoela diotenak. Nolanahi ere, trantsizioaren adiera zabalagoa eta anitzagoa islatu nahi du argazki erakusketaren izenburuak, etengabeko krisi eta eraldaketen artean bizi baikara, izan energiaren arloan edota eskubide zibilen defentsan, eta 2007an lehertutako krisi ekonomikoak are ageriago utzi du trantsizio horien beharra.
Erakusketa hainbat paneletan dago antolatuta eta bakoitzean gai zehatz bat aurkezten da, Franco hil osteko urteetatik gaur arte. Ikus ditzakegu, esaterako, desobedientziaren bidean Euskal Herrian eman diren pausoak, lehen intsumituen garaietatik herri harresietara. Edo abortatzeko eskubidearen aldeko lehengo eta oraingo mobilizazioak jarri ditugu parez pare.
Azken batean, aldaketa horiek utzitako arrastoak eta sortutako kontraesanak azaldu nahi dira irudien eta testuen bidez; kasu askotan protagonista izan zirenen esanekin eta astekarian argitaraturiko edukiekin osatuta.
Argazki baten indarra
Maiz, aitaren altzoan kamerari so dagoen haurraren begirada nahikoa izan ohi da albiste baten angelu itsua ikusarazteko, adibidez ikastolen aldeko gose greba baten atzean dagoen sentsazio mutua azaltzeko. Erakusketarako argazkiak aukeratzeko garaian, ahalegin berezia egin dugu irudiak berak transmititzen duenari indarra ematen; izan ofizioz hartutako bat-bateko eszena, nahiz argazkilariak subjektiboki bilaturiko erretratu artistikoa.
Argiaren artxiboan dauden argazki gehienak bertako kazetariek, argazkilariek eta kolaboratzaileek ateratakoak dira, beste batzuk enkarguz eginak eta askok jatorri ezezaguna dute, batez ere 70 eta 80ko hamarkadakoek; tartean badaude sekula argitaratu gabeko dokumentu grafikoak. Ahal den neurrian argazkien jatorria eta argazkilarien lana aitortzen da erakusketan.
Testuei dagokienez, hemeroteka lana funtsezkoa izan da argazki-oinean testuingurua ahalik eta modu zehatzenean laburbiltzeko. Zenbait gai jorratzeko garaian, bestalde, oso baliagarriak izan dira hainbat lan erreferentzial, euskararen arloan esaterako Dabid Anauten Euskararen Kate Hautsiak liburuan oinarritu da informazio ugari.
Erakusketa honekin Euskal Herriko historiaren azken 40 urteei errepasoa eman nahi izan diegu, aurrez aurre ikus dezagun gure burua ispiluaren aurrean.
Trantsizioak erakusketak asteburu luze eta oparo bati emango dio hasiera Debagoienan, eta irailaren 20an, igandearekin, Oñatin izango da zita nagusia, Argia Egunean. Argiak egitaraua osatzen dihardu harpidedun eta eragileekin elkarlanean. Leloa ere badugu: Txikitik eragiten.
Txikitasunak lotura handia duelako komunikazio proiektu honen izateko moduarekin eta gurean lantzen ditugun gaiekin, desazkundearekin, eredu jasangarriago batekin, herrietatik sortutako jendarteko mugimenduekin. Txiki asko, txikitik eragiten, bestelako mundu baterantz bidea urratzeko gai garelako. Hori guztia bildu nahi du 2015eko Argia Egunak.
Oñatira joateko deia
Gizarte eragileak jadanik hasi dira Argia Egunera joateko mezua zabaltzen. Francking ez! taldeko Mikel Oteroren esanetan frackingaren kontrako mugimenduak kazetaritzarekin “zor bat” du Euskal Herrian eta “horren barruan Argiak sekulako lana egin du informazioa zabaltzen”. Oihana Etxebarrieta Bilgune Feministako kidearen arabera, Bilgunerentzat “ikasi eta irakasteko sare zoragarria da” Argia, “gero eta gai zailagoetan ikuspegi feminista txertatzeko deitzen diguzuenez, asko irakurtzea tokatzen zaigulako. Gure aliatu bereziak zarete eta urte luzez horrela izatea espero dugu”.
Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]
Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]
"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.
Egun hartan Espainiako Poliziak bost langile hil zituen eta dozenaka zauritu. Orain, identifikatu gabeko beste zazpi zauritu aurkitu dituela iragarri du Martxoak 3 elkarteak. Oraindik, alabaina, ez dute lortu zauritutako beste 20 pertsona identifikatzea.
Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]
Gaur gauean, urriak 17, 88 urte faxistek Jose Ariztimuño, Aitzol, hil zutena. Fusilamendu pelotoiaren aurrean ez zuela isilik gelditu nahi irakurri berri dut. Soldaduei tiro egitea kosta egin omen zitzaien, behin eta berriz agindu behar izan omen zieten su egiteko. Hala... [+]
“Gaur eguerdiko albistegian, zuen hiriburuko alkatea ikusiko duzue, torturatu gintuen gorputz militarrari hiriko plaza nagusia eskaintzen. Gaur eguerdiko albistegian, gure lagun eta senideak hil zituen egitura ikusiko duzue gure kaleetan desfilatzen. Eta guk, beste egun... [+]
La Cumbre Jauregia biktimen aitortzarako, erreparaziorako eta dibulgaziorako gune bilakatzeko proposamena egin dute memoriaren inguruan dabiltzan hainbat taldek eta Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren senideek. Memoria Demokratikoaren Legearen arabera, eraikina Donostiako Udalaren... [+]
1944an, Stauffenberg-en agindupean, Hitler bonba batekin hiltzen saiatu ziren, soldadu eta herritar alemaniar batzuen artean prestatutako ekintza baten. Hurrengo hilabeteetan naziek 90 pertsona exekutatu zituzten ekintza haren ondorioz.