argia.eus
INPRIMATU
Stephen Hawkingek hitz egiteko darabilen softwarea askatu dute
Joxerra Aizpurua Sarasola 2015eko irailaren 03a
Doug Wheller- CC BY

Stephen Hawking astrofisikariak eta Intel konpainiak ACAT izeneko gizaki-makina interfazea liberatzea erabaki dute.     

Sistema horren bidez, betaurrekoetan dagoen hargailu infragorri batek aurpegiko muskuluen higidura detektatu eta ordenagailu batera bidaltzen du, ahots robotiko bihurtuz.     

ACAT interfazea Windows sisteman baino ez du funtzionatzen, eta gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonen bizitza hobetzea espero da, hitz egiteaz gain ordenagailuetan oinarrizko hainbat eragiketa egitea ahalbidetzen baitu.     

Inork sistema honen ezaguera zabalagoa nahi badu edota softwarea deskargatu nahi badu ondoko helbidera jo beharko du: https://01.org/acat.