argia.eus
INPRIMATU
Fantasian murgilduta
  • Errotondan bueltaka

    Leire Bilbao

    Ilustrazioak: Eider Eibar

    Elkar, 2015

2015eko irailaren 03a
Egoera sinple eta arrunt batetik abiatuta Leire Bilbaok obra irudimentsu eta fantastikoa aurkezten digu; errealitate kutsua du hasieran, Urko eskolara joateko prestatzen denean, berandu ibili eta txiza egin barik autobusera igotzen denean. Horixe dugu ondorengo gertakari guztien abiapuntua eta arrazoia. Urkok, autobusean, gero eta txizagura handiagoa du eta errotonda baten ondoan, semaforoa gorri jarrita, jaitsi egiten da une batez txiza egiteko. Jakina, autobusak ihes egingo dio eta mutikoa errotonda barruan geratuko da, lurralde aparte batean, miresgarrian, motxilan daraman Alizia herrialde miresgarrian liburuaren antzeko egoera batean.
Nonsense-a, edo zentzugabea dugu Lewis Carrollen nobelaren ezaugarri nagusi, eta antzekoa da Leire Bilbaoren ipuin hau; etengabe errotondan zuloak egiten dituen satorren atzetik abiatuta hainbat pertsonaia eta egoera xelebre ezagutuko ditugu. Bonbillaz betetako oreina, semaforoko gizontxoak… edo hitz egiten duen harria: 
“–Aizu, badakit buru gogorra dudala… baina ez dut zure hanketako usaina zertan jasan –esan du sudurra itxita duenaren ahotsarekin.
–Hara! Falta zitzaidan bakarra! Berbetan dakien harri bat –esan dut oihu harritu batekin.
–Ni ez naiz harri bat. Ni Harry naiz –esan du irmo”.
Zentzugabea izateak badu umoretik ere zerbait, xelebrea baita Urkori gertatzen zaiona, xelebreak aurkitzen dituen lagunak eta xelebreak haien arteko elkarrizketak. 
Kontakizuna gertakariz, kapitulu laburrez osaturik egoteak laguntzen du irakurketan, handik eta hemendik pikatzen ari den pertsona dugu irakurlea, eta denbora pasaren sentsazioa astiro gertatzen bada ere, egunak aurrera egiten du.
Autobusa bueltan, errotondan dagoela… “Andereño Mirenek nigan erreparatu du, edo hori iruditu zait behintzat, bere aurpegi izutua ikustean. (…) 
–Txizalarri nintzen, andereño. Eta ezin izan diot barrua husteko premiari eutsi.
–Azkar, sartu zaitez barrura! Zure amak jakiten badu! –esan du–. Ez, hobe jakiten ez badu –gehitzeko gero”.
Ikusten den bezala, errealitate gordinena fantasia handienarekin batera agertzen dira kontakizun entretenigarri eta atsegin honetan. Eta tonu hori Eider Eibarren irudietan ere islaturik dugu; kolore bizi, ikuspegi ezberdin, neurri eta forma diferenteak, kontakizunaren haria osatuz eta aberastuz.
Errotondan bueltaka liburuko orrietan murgiltzen den irakurlea, untxiaren atzetik zihoan neskatoaren antzera, mundu fantastikoan murgilduko da harik eta Tiranosaurioa, barka autobusa, agertu arte; gure errealitatera itzuli arte. n 
 
Xabier Etxaniz ErleEgoera sinple eta arrunt batetik abiatuta Leire Bilbaok obra irudimentsu eta fantastikoa aurkezten digu; errealitate kutsua du hasieran, Urko eskolara joateko prestatzen denean, berandu ibili eta txiza egin barik autobusera igotzen denean. Horixe dugu ondorengo gertakari guztien abiapuntua eta arrazoia. Urkok, autobusean, gero eta txizagura handiagoa du eta errotonda baten ondoan, semaforoa gorri jarrita, jaitsi egiten da une batez txiza egiteko. Jakina, autobusak ihes egingo dio eta mutikoa errotonda barruan geratuko da, lurralde aparte batean, miresgarrian, motxilan daraman Alizia herrialde miresgarrian liburuaren antzeko egoera batean.
Egoera sinple eta arrunt batetik abiatuta Leire Bilbaok obra irudimentsu eta fantastikoa aurkezten digu; errealitate kutsua du hasieran, Urko eskolara joateko prestatzen denean, berandu ibili eta txiza egin barik autobusera igotzen denean. Horixe dugu ondorengo gertakari guztien abiapuntua eta arrazoia. Urkok, autobusean, gero eta txizagura handiagoa du eta errotonda baten ondoan, semaforoa gorri jarrita, jaitsi egiten da une batez txiza egiteko. Jakina, autobusak ihes egingo dio eta mutikoa errotonda barruan geratuko da, lurralde aparte batean, miresgarrian, motxilan daraman Alizia herrialde miresgarrian liburuaren antzeko egoera batean.
 
Nonsense-a, edo zentzugabea dugu Lewis Carrollen nobelaren ezaugarri nagusi, eta antzekoa da Leire Bilbaoren ipuin hau; etengabe errotondan zuloak egiten dituen satorren atzetik abiatuta hainbat pertsonaia eta egoera xelebre ezagutuko ditugu. Bonbillaz betetako oreina, semaforoko gizontxoak… edo hitz egiten duen harria: 
 
“–Aizu, badakit buru gogorra dudala… baina ez dut zure hanketako usaina zertan jasan –esan du sudurra itxita duenaren ahotsarekin.
–Hara! Falta zitzaidan bakarra! Berbetan dakien harri bat –esan dut oihu harritu batekin.
–Ni ez naiz harri bat. Ni Harry naiz –esan du irmo”.
 
Zentzugabea izateak badu umoretik ere zerbait, xelebrea baita Urkori gertatzen zaiona, xelebreak aurkitzen dituen lagunak eta xelebreak haien arteko elkarrizketak. 
 
Kontakizuna gertakariz, kapitulu laburrez osaturik egoteak laguntzen du irakurketan, handik eta hemendik pikatzen ari den pertsona dugu irakurlea, eta denbora pasaren sentsazioa astiro gertatzen bada ere, egunak aurrera egiten du.
Autobusa bueltan, errotondan dagoela… “Andereño Mirenek nigan erreparatu du, edo hori iruditu zait behintzat, bere aurpegi izutua ikustean. (…) 
 
–Txizalarri nintzen, andereño. Eta ezin izan diot barrua husteko premiari eutsi.
–Azkar, sartu zaitez barrura! Zure amak jakiten badu! –esan du–. Ez, hobe jakiten ez badu –gehitzeko gero”.
 
Ikusten den bezala, errealitate gordinena fantasia handienarekin batera agertzen dira kontakizun entretenigarri eta atsegin honetan. Eta tonu hori Eider Eibarren irudietan ere islaturik dugu; kolore bizi, ikuspegi ezberdin, neurri eta forma diferenteak, kontakizunaren haria osatuz eta aberastuz.
 
Errotondan bueltaka liburuko orrietan murgiltzen den irakurlea, untxiaren atzetik zihoan neskatoaren antzera, mundu fantastikoan murgilduko da harik eta Tiranosaurioa, barka autobusa, agertu arte; gure errealitatera itzuli arte.