argia.eus
INPRIMATU
Bizi Baratzea, eman eta hartu
Lautada arrearen bihotzean
ARGIA @argia 2015eko uztailaren 29a

Frackanpadan egin genuen Bizi Baratzea-ren azken aurkezpen solasaldia udako oporraldiaren aurretik. Plaza ezohikoa zen. Astebeteko kanpaldia burutzeko produktu ekologikoen azoka paratu zuten antolatzaileek –bide batez esanda, goreneko kalitateaz gozatu genuen!–, eta Jakoba Errekondok liburuaz emandako azalpenak testuinguru horretan primeran egokituko zirela pentsatu zuten. Baita asmatu ere.

Beste askotan bezala ureztatzeari buruzkoak izan ziren zalantza gehienak. Errekondok oro har baratzea ez ureztatzeko egiten duen gomendioa ikasitakoa deseraikitzera behartzen ditu entzule doazkion ia guztiak. Zer esanik ez Frackanpadan, Araba erdialdeko lautada arrearen bihotzean. Egia absoluturik ez dagoenez, eta baratzean inon baino gutxiago, tokian tokikora eta unean unekora egokitu beharra izan zen han bildutako hogei bat lagunok motxilan eraman genuen ondorio nagusia.