“Kirolaren mundua, izan erabaki postuetan emakumerik onartzen ez duelako edota haien profesionalizazioa eragozten duelako, izugarri androzentrikoa da, eta hedabideen kolaborazioari esker, neskato eta emakumeak diskriminatzeko tresna eraginkorra”. Matilde Fontecha EHUko irakaslearen iritzi zorrotza berresten du, hein handi batean, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendaritzak aurkeztutako Emakumezkoen kirolaren presentzia eta tratamendua Euskal Herriko prentsa orokorrean eta kirol arloko egunkarietan. 2013-2014 denboraldia txosten mardulak.
Berria, Deia, Diario de Noticias de Alava, Noticias de Gipuzkoa, Gara, El Diario Vasco, Arabako eta Bizkaiko El Correo, Mundo Deportivo eta Marca egunkarietan plazaratutako 15.316 kirol albisteren azterketan oinarrituta, emakumeen kirolak prentsan “presentzia kuantitatibo eta kualitatibo eskasa” duela ondorioztatu du ikerketa burutu duen ASPIC komunikazio agentziak.
“Hedabideek emakumeen kirolari ematen dioten arreta desegokia eta selektiboa da eta, askotan, genero-mailako estereotipoak indartuz edo beraien emaitzak gutxietsiz agertzen dira”, dio txostenak. “Kezkagarria da ere, hedabideetan gehiago agertzeko helburuz, geroz eta nabariagoa den emakumeen gorputzaren merkantilizazioa, konnotazio sexualak medio, errendimendu eta kirol emaitzei zor zaien arreta aldenduz”.
Nesken kirola hedabideetan kalitatez agertzea ezinbestekoa da babesak, ikusleak eta beste diru-sarrera batzuk erakartzeko, eta hala ez egiteak errotik baldintzatzen du emakume kirolarien profesionalizazioa. “Bitxia bada ere, hedabideek arrazoi berberak argudiatzen dituzte emakumeen kirolaren berri ez emateko. Euren burua babesteko, jendeari interesatzen zaion informazioa ematen dutela diote hedabideek, eta hala izango da sarri, seguru; baina jakin nahiko genuke askotan ez ote diren hedabideak beraiek interesa eta beharra sortzen dutenak, halakorik egon baino lehen”.
Ikerketak hamaika datu eta ondorio bildu du. Hona horietako batzuk:
Ondorio kuantitatiboak
- 15.316 kirol albisteen %4,96 soilik dira emakumeei buruzkoak.
- Azaletan agertutako 632 albisteen %4,11 dira emakumeei buruzkoak.
- Emakumeez mintzo diren berrien %40 laburrak dira.
Kualitatiboak
- Klasiko bat da emakumezko kirolariei abizenak kendu eta izena bakarrik uztea. Honek ez dio kirol arloari soilik eragiten.
- Familia behin eta berriz aipatzen da emakumezko kirolarien inguruko berrietan. Gizonek, bizitza profesionala; emakumeek, familia artekoa.
- Estereotipoak: apaintasuna, feminitatea, fisikoaren inguruko aipamenak, paternalismoa.
- Emakumezkoen garaipenak gutxiago baloratzen dira.
- Ez dio inporta kirolariak diren ala ez diren. Hedabide batzuetan, ohikoa da kirol informazioarekin batera biluzik edo oso arropa gutxirekin dauden emakumeen argazkiak aurkitzea.
Mikel Ibargoien Info7 irratiko eta Gaur8 kazetako kolaboratzaileak Rikardo Arregi Sarietan aipamen berezia jaso du, emakumeen kirolari eskainitako Kirol Leihoa elkarrizketa tarteagatik. Saioaren zioez eta ofizioaren ajeez galdetu diogu.
Nola mamitu da Info7ko irratsaioa?
2011n, ETBn lanean ari nintzela, nesken belar hockey partida batzuk zuzenean jarraitzea egokitu zitzaidan eta konturatu nintzen, jende askok pentsatzen duenaren kontra, maila oso altua daukatela. Orduan hasi nintzen gaiari buruz hausnartzen, eta pasa den urtean Info7 irratikoei Kirol Leihoa egitea proposatu nienean baiezkoa eman zidaten. Egoerarik onena horrelako saiorik egin behar ez izatea litzateke, baina gaur gaurkoz ezinbestekoa da. Emakumezkoak, sarri, ez ditugu haien lorpenengatik baloratzen; aitzitik, sexua da neurgailua.
Emakumeek kirol maila altua izan arren, ez duela nahikoa interesik pizten dio kazetari askok.
Zenbait kirol kazetarirekin hitz egiteko parada izan dut eta gehientsuenek esan didate emakumeek maila ona dutela. Halere, nesken kirolak ez duela saltzen diote, eta hedabideentzat arriskutsua dela tarte handia eskaintzea, kontsumitzaile eta babesleek atzera egin dezaketelako. Ulertzekoa da haien jarrera. Zentzu horretan, beharrezkoa da emakumeek hedabideetan duten presentziaz kexu diren herritarrek nesken partidak-eta zuzenean ikustea eta haiei buruzko informazioa kontsumitu eta zabaltzea. Telebistak partida bat eman eta harmailak hutsik ikusten badira…
Ohitura dago neskak eta mutilak alderatzekoa. Akats bat da, bakoitzak ezaugarri propioak baititu. Gezurrik ez dugu esango: gizonezkoak azkarragoak dira, indartsuagoak. Desberdinak garela ulertu behar da. Baina desberdintasun horretatik abiatuta ere, neskek teknikoki maila ona dute, emaitzek erakusten duten moduan. Badute jendea erakartzeko gaitasuna. Haien alde apustu egin behar dute, gizarte osoak oro har, eta komunikabideek zehazki.
Hedabide batzuetan aldaketatxoak sumatzen dira…
Bai, batzuk ari dira pausoak ematen: Euskadi Irratia, Gara… Marca egunkariko Oscar Badallo ere kazetari interesgarria da. Nesken kirola baloratzen du, partidak zuzenean ikustera joaten da… Beste kontu bat da zuzendariak lekurik ematen ote dion emakumezkoen kirolaz idazteko.
Garrantzitsua da hedabide handiek urratsa ematea, gainerakoek haiei jarraituko dietelako. Denek dute erantzukizuna, baina EITBk, hedabide publikoa den heinean, ikusle kopurutik harago begiratu behar du, eta berdintasuna bezalako baloreei leku egin. Telebistak –irudiak– bereziki indar handia du.
Onda Vasca irratiko kirol zuzendari Iñaki de Mujikak kontatu zidan Bizkaiko egunkari batek, Athletic futbol taldeari egunean sei orri eskaintzen zizkionak, hilabetez bost orrira pasa zuela dosia, beste kirol batzuei tartea egiteko. Bada, denbora horretan egunkariaren salmentak jaitsi egin ziren eta lehengora itzultzea erabaki zuten. Luzera begira egin behar da apustu, jendeari denbora emateko aldaketara ohitu dadin. Interesa areagotuko luke horrek, ispilu izango diren erreferente gehiago sortu, babesleak erakarri eta emakumezko kirolarien profesionalizaziorantz urratsak ematen lagundu.
2012ko Olinpiar Jokoetan euskal kirolariek irabazi zituzten hiru dominak –guztiak brontzezkoak– emakumezkoek lortu zituzten: Maialen Chorrautek (piraguismoa), Maider Undak (borroka librea) eta Nely Carla Alberto, Eli Pinedo, Andrea Barno eta Patricia Elorza jokalariek (eskubaloia). Azken horien entrenatzailea Jorge Dueñas bilbotarra da.
Bi erizainetatik batek lanean eraso sexistak jasaten dituela azalerazi du Erizainen Ordenak joan den urte bukaeran egin ikerketak. 21.000 erizainek ihardetsi dute, sektore pribatu, publiko eta liberaletik. Hauetan 2.500 gizonak dira.
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]
Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa hasi da astearte honetan Bizkaiko Auzitegian. Fiskaltzak 14 urteko espetxe eskaera egin du, eta akusazio partikularrak hamazortzikoa, sexu abusuak leporatuta. Lópezen defentsak adierazi du entrenatzaile... [+]
Metaren buru den Mark Zuckerberg-ek adierazpen askatasunaren izenean eta erroetara itzultzearen izenean, immigrazioa, generoa eta sexu-orientazioa bezalako gaien aurkako zentsura kentzeko neurriak hartu ditu. Trumpekin elkarlanean arituko dela adierazi du eta... [+]
Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]
Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]
2024an beste sei hilketa egon zirela gogoratu zuten. “Nazkatuta, nekatuta eta haserre” daudela adierazi du mugimendu feministak Barakaldoko Bide Onera plazan, eta biktimei arreta eskaintzeko sistemen eraginkortasun eza salatu dute. Barakaldoz gain, herri askotan izan... [+]
84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.
Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.
Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.
Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.
Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.
Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.
Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]