Komunikabideak, diskriminazioaren konplize?


2015eko uztailaren 21ean
Eusko Jaurlaritzako Kirol teknikari Dorleta Ugalde, eta Kirol zuzendari Jon Redondo, hedabideen jardunari buruzko txostenaren aurkezpenean.
Eusko Jaurlaritzako Kirol teknikari Dorleta Ugalde, eta Kirol zuzendari Jon Redondo, hedabideen jardunari buruzko txostenaren aurkezpenean.

“Kirolaren mundua, izan erabaki postuetan emakumerik onartzen ez duelako edota haien profesionalizazioa eragozten duelako, izugarri androzentrikoa da, eta hedabideen kolaborazioari esker, neskato eta emakumeak diskriminatzeko tresna eraginkorra”. Matilde Fontecha EHUko irakaslearen iritzi zorrotza berresten du, hein handi batean, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendaritzak aurkeztutako Emakumezkoen kirolaren presentzia eta tratamendua Euskal Herriko prentsa orokorrean eta kirol arloko egunkarietan. 2013-2014 denboraldia txosten mardulak.

Berria, Deia, Diario de Noticias de Alava, Noticias de Gipuzkoa, Gara, El Diario Vasco, Arabako eta Bizkaiko El Correo, Mundo Deportivo eta Marca egunkarietan plazaratutako 15.316 kirol albisteren azterketan oinarrituta, emakumeen kirolak prentsan “presentzia kuantitatibo eta kualitatibo eskasa” duela ondorioztatu du ikerketa burutu duen ASPIC komunikazio agentziak.

“Hedabideek emakumeen kirolari  ematen dioten arreta desegokia eta selektiboa da eta, askotan, genero-mailako estereotipoak indartuz edo beraien emaitzak gutxietsiz agertzen dira”, dio txostenak. “Kezkagarria da ere, hedabideetan gehiago agertzeko helburuz, geroz eta nabariagoa den emakumeen gorputzaren merkantilizazioa, konnotazio sexualak medio, errendimendu eta kirol emaitzei zor zaien arreta aldenduz”.

Nesken kirola hedabideetan kalitatez agertzea ezinbestekoa da babesak, ikusleak eta beste diru-sarrera batzuk erakartzeko, eta hala ez egiteak errotik baldintzatzen du emakume kirolarien profesionalizazioa. “Bitxia bada ere, hedabideek arrazoi berberak argudiatzen dituzte emakumeen kirolaren berri ez emateko. Euren burua babesteko, jendeari interesatzen zaion informazioa ematen dutela diote hedabideek, eta hala izango da sarri, seguru; baina jakin nahiko genuke askotan ez ote diren hedabideak beraiek interesa eta beharra sortzen dutenak, halakorik egon baino lehen”.

Ikerketak hamaika datu eta ondorio bildu du. Hona horietako batzuk:

Ondorio kuantitatiboak

-    15.316 kirol albisteen %4,96 soilik dira emakumeei buruzkoak.
-    Azaletan agertutako 632 albisteen %4,11 dira emakumeei buruzkoak.
-    Emakumeez mintzo diren berrien %40 laburrak dira.

Kualitatiboak

-    Klasiko bat da emakumezko kirolariei abizenak kendu eta izena bakarrik uztea. Honek ez dio kirol arloari soilik eragiten.
-    Familia behin eta berriz aipatzen da emakumezko kirolarien inguruko berrietan. Gizonek, bizitza profesionala; emakumeek, familia artekoa.
-    Estereotipoak: apaintasuna, feminitatea, fisikoaren inguruko aipamenak, paternalismoa.
-    Emakumezkoen garaipenak gutxiago baloratzen dira.
-    Ez dio inporta kirolariak diren ala ez diren. Hedabide batzuetan, ohikoa da kirol informazioarekin batera biluzik edo oso arropa gutxirekin dauden emakumeen argazkiak aurkitzea.

 

Mikel Ibargoien: "Nesken presentziaz kexu direnek informazio hori kontsumitzea ezinbestekoa da"

Mikel Ibargoien Info7 irratiko eta Gaur8 kazetako kolaboratzaileak Rikardo Arregi Sarietan aipamen berezia jaso du, emakumeen kirolari eskainitako Kirol Leihoa elkarrizketa tarteagatik. Saioaren zioez eta ofizioaren ajeez galdetu diogu.

Nola mamitu da Info7ko irratsaioa?

2011n, ETBn lanean ari nintzela, nesken belar hockey partida batzuk zuzenean jarraitzea egokitu zitzaidan eta konturatu nintzen, jende askok pentsatzen duenaren kontra, maila oso altua daukatela. Orduan hasi nintzen gaiari buruz hausnartzen, eta pasa den urtean Info7 irratikoei Kirol Leihoa egitea proposatu nienean baiezkoa eman zidaten. Egoerarik onena horrelako saiorik egin behar ez izatea litzateke, baina gaur gaurkoz ezinbestekoa da. Emakumezkoak, sarri, ez ditugu haien lorpenengatik baloratzen; aitzitik, sexua da neurgailua.

Emakumeek kirol maila altua izan arren, ez duela nahikoa interesik pizten dio kazetari askok.

Zenbait kirol kazetarirekin hitz egiteko parada izan dut eta gehientsuenek esan didate emakumeek maila ona dutela. Halere, nesken kirolak ez duela saltzen diote, eta hedabideentzat arriskutsua dela tarte handia eskaintzea, kontsumitzaile eta babesleek atzera egin dezaketelako. Ulertzekoa da haien jarrera. Zentzu horretan, beharrezkoa da emakumeek hedabideetan duten presentziaz kexu diren herritarrek nesken partidak-eta zuzenean ikustea eta haiei buruzko informazioa kontsumitu eta zabaltzea. Telebistak partida bat eman eta harmailak hutsik ikusten badira…

Ohitura dago neskak eta mutilak alderatzekoa. Akats bat da, bakoitzak ezaugarri propioak baititu. Gezurrik ez dugu esango: gizonezkoak azkarragoak dira, indartsuagoak. Desberdinak garela ulertu behar da. Baina desberdintasun horretatik abiatuta ere, neskek teknikoki maila ona dute, emaitzek erakusten duten moduan. Badute jendea erakartzeko gaitasuna. Haien alde apustu egin behar dute, gizarte osoak oro har, eta komunikabideek zehazki.

Hedabide batzuetan aldaketatxoak sumatzen dira…

Bai, batzuk ari dira pausoak ematen: Euskadi Irratia, Gara…  Marca egunkariko Oscar Badallo ere kazetari  interesgarria da. Nesken kirola baloratzen du, partidak zuzenean ikustera joaten da… Beste kontu bat da zuzendariak lekurik ematen ote dion emakumezkoen kirolaz idazteko.

Garrantzitsua da hedabide handiek urratsa ematea, gainerakoek haiei jarraituko dietelako. Denek dute erantzukizuna, baina EITBk, hedabide publikoa den heinean, ikusle kopurutik harago begiratu behar du, eta berdintasuna bezalako baloreei leku egin. Telebistak –irudiak– bereziki indar handia du.

Onda Vasca irratiko kirol zuzendari Iñaki de Mujikak kontatu zidan Bizkaiko egunkari batek, Athletic futbol taldeari egunean sei orri eskaintzen zizkionak, hilabetez bost orrira pasa zuela dosia, beste kirol batzuei tartea egiteko. Bada, denbora horretan egunkariaren salmentak jaitsi egin ziren eta lehengora itzultzea erabaki zuten. Luzera begira egin behar da apustu, jendeari denbora emateko aldaketara ohitu dadin. Interesa areagotuko luke horrek, ispilu izango diren erreferente gehiago sortu, babesleak erakarri eta  emakumezko kirolarien profesionalizaziorantz urratsak ematen lagundu.

 

Domina olinpiko guztiak, neskenak

2012ko Olinpiar Jokoetan euskal kirolariek irabazi zituzten hiru dominak –guztiak brontzezkoak– emakumezkoek lortu zituzten: Maialen Chorrautek (piraguismoa), Maider Undak (borroka librea) eta Nely Carla Alberto, Eli Pinedo, Andrea Barno eta Patricia Elorza jokalariek (eskubaloia). Azken horien entrenatzailea Jorge Dueñas bilbotarra da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Generoa
2025-04-11 | ARGIA
Uztaritze, Domintxaine eta Angeluko hiru ikastetxetan izandako hamahiru eraso salatu dituzte

Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]


Teknologia
Techbro go home

Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]


Sistema psikiatrikoak sexualitatean daukan eraginaz zenbait gako

La bajona kolektibo kide Heiko Elbirak salatu du psikiatriak zisheteroarautik aldentzen diren erotikak kontrolatu nahi dituela.


Betharramgo indarkerien berri “komunikabideen bidez” hartu izana zehaztu du Baionako apezpikuak

Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]


2025-03-12 | June Fernández
Meloi saltzailea
Eskratxe

Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.

Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]


85 urteko espetxe zigorra eskatu dute Hondarribiko surf irakasle erasotzailearentzat

11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Emakume bat lehen aldiz Lantzeko inauterietako Ziripot pertsonaia izan da

Lantzeko inauteri txikien kalejira ikusle guztien begietara urtero modukoa izan zen. Txatxoak, Zaldiko, Ziripot eta Miel Otxin herriko ostatuko ganbaratik jaitsi eta herritik barna bira egin zuten txistularien laguntzarekin. Askok, ordea, ez zekiten une historiko bat bizitzen... [+]


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Betharrametik Uztaritzera, ikastetxe katolikoetako indarkeriak argiratzeko lekukotasunak

Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]


Plentziako Uribe Kosta BHIko ikasle-talde batek mezu “iraingarriak, matxistak eta homofoboak” zabaldu dituela salatu dute

Uribe Kosta BHI institutuko hainbat ikaslek salatu duenez, mezu "iraingarriak, matxistak eta homofoboak" jaso dituzte Batxilergoko beste ikaskide batzuengandik. Horrez gain, gaineratu dute mezuak irakasle bati ere bidali dizkiotela eta beste ikasle batzuen... [+]


2025-02-26 | Ane Labaka Mayoz
Hatza ezpainetan

Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]


Eguneraketa berriak daude