argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
Korapilo gordiarraren jatorria askatzen
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2015eko uztailaren 22a
Alexandro Handia korapilo gordiarra ezpataz mozten.
Alexandro Handia korapilo gordiarra ezpataz mozten.

Gordio Frigiako (egungo Anatolia, Turkia) nekazaria zen, eta haren ondasun bakarrak gurdia eta hari tira egiteko idi parea ziren. Frigiarrek erregea behar zutela erabaki zutenean, orakuluari aholkua eskatu zioten eta hark gurdi batean ikusten zuten lehen gizona aukeratzeko esan zien. Hala, Gordio Frigiako errege izendatu zuten, eta monarka berriak, esker onez, Zeusen tenplura eraman zuen gurdia. Haren pertika eta uztarria korapilo berezi batez lotu zituen; soka muturrak korapiloaren barruan omen zeuden ezkutatuta eta, horrenbestez, askaezina zen ia. Inork askatzen bazuen Inperio Unibertsala eskuratuko zuen.

Beti ere kondairaren arabera, Alexandro Handiak, Frigia mendean hartu zuenean, korapiloa askatu ez, baina ezpataz ebaki zuen.

Horregatik, “korapilo gordiarra” esamoldea gainditzen zaila den edo konponezina den eragozpena adierazteko erabiltzen da.