argia.eus
INPRIMATU
Lau erdaldunetik bat diskriminatuta sentitzen da euskararen aldeko neurriak hartzen direnean
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2015eko uztailaren 09a
Gaztaren azalpenak: Euskara erabili nahi izateagatik askotan diskriminatuta sentitu direnak %4; noizean behin %9; diskriminatuta sentitu ez direnak (euskara jakin edo ez) %75; euskara ez jakiteagatik noizean behin diskriminatuta sentitu direnak %8; askota
Gaztaren azalpenak: Euskara erabili nahi izateagatik askotan diskriminatuta sentitu direnak %4; noizean behin %9; diskriminatuta sentitu ez direnak (euskara jakin edo ez) %75; euskara ez jakiteagatik noizean behin diskriminatuta sentitu direnak %8; askotan %3; eta erantzun ez dutenak %2.

Baieztapen zehatza ondokoa da: “Euskararen aldeko neurriek erdaldunak diskriminatzen dituzte”. Beheko grafikoan ikus daitekeen moduan, %26 baieztapen horrekin guztiz edo nahiko ados dago; %61 nahikoa edo guztiz aurka dago; %7 ez dago ez aurka ez alde; eta gainerakoak ez daki zer erantzun.

Bigarren esaldiak honela dio: “Hemen euskaldunen eskubideak urratu egiten dira”, eta herritarren erantzunak: %29 guztiz edo nahiko ados dago; %56 nahikoa edo guztiz aurka dago; %7 ez dago ez aurka ez alde; eta gainerakoak ez daki zer erantzun.

Euskararen gaineko jarrerez eta iritziez galdetu die EAEko herritarrei Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Emaitzak Euskara: jarrerak eta iritziak ikerketa lanean aurki daitezke www.euskadi.eus-en. Besteak beste, euskararen sustapenaz, hizkuntza eskubideez, lan munduaz, euskara-gaztelania-ingelesa hirukoteaz, eta euskararen garrantziaz galdetu diete herritarrei.