argia.eus
INPRIMATU
Rooibos, modako infusioa baino gehiago
Joxerra Aizpurua Sarasola 2015eko uztailaren 01a
www.soultea.de/ André Helbig-CC BY SA

Aspalathus acuminatus edo Rooibos izenez ezagutzen duguna, askorentzat, te mota bat baino ez da. Hegoafrikako Cederberg ingurunean hazten da, eta tearen zale askoren gustukoa da, baina ez du teinarik. Bai, ordea, antioxidatzaile ugari. Infusiorako gaia landarearen zutoin eta hostoekin prestatzen da; txikitu ondoren, hartzidura eragiten da eta azkenean eguzkitan lehortzen uzten da.

Aipatu bezala antioxidatzaile izaera du, flabonoide ugari baititu, aspalatina, notofagina eta kertzetina besteak beste. Baina horiez gain sodio, magnesio, potasio eta neurri txikiagoan burdina hornitzaile aproposa da. Kaloriarik gabekoa, gainera.