Beharbada superpotentzia emozional bat bagarelako eta oso erraz hunkitzen diren herritarrez inguratuta bizitzera ohitu garelako, ondokoa gutxien mintzen ere ikasi dugu, horretarako teknika askotarikoak garatuz; iritzia emateko tenorean, geure burua gehiegi saldu gabe, ondokoa deseroso sentiaraztea saihesteko moduak asmatu ditugu, hots, eskuak ahalik eta gutxien zikintzeko, edo geure burua ahalik eta gutxien konprometitzeko. Artikulu hau teknika horien bilketa apala baino ez da.
1. Ondokoa ez mintzeko, lehen eginbeharra da mindu daitekeen ordezko bat bilatzea, denbora osoan inor mindu gabe bazabiltza, pertsona onegien gainean erori ohi den susmoa zeureganatuko baitzenuke: zerbait ezkutatzearena, saihestu nahi dituzun bazterketa ondorioak azkarrago erakarriz. Egia biribilak aurpegiratzeko ordezkoak, beraz, zeure komunitatetik kanpokoa izan behar du, baina harekin nolabaiteko harremana, zeharkakoa edo gailentasunekoa, izan behar du. Zenbat eta urrunagokoa edo zenbat eta boteretsuagoa izan, orduan eta aukera gutxiago duzu hura mindu eta haren minak zuri kaltea eragin diezazun.
2. Errepara egiezu xehetasunei. Zure esku dago ekimenean, esaterako, hark bilatzen dituen helburuetan, hara iristeko bitarteko edo, besterik gabe, antolakuntzan kirrinka egiten dizun zerbait baldin badago, beharbada nola adierazi ez dakizuna (sentimendu horri hitzak aurkitzea “bustitzeko” modua bailitzateke), edo jakinda ere, esatera ausartzen ez zarena, esatea libre bada ere, baina askeagoa da isiltzea, orduan, xehetasunei errepara egiezu: Egun hartan bertsolari batek botatako espresioa, leloa edo dena delakoa, Euskal Herria superpotentzia emozional bat da, hartu eta hari buruzko bromak, ez argiegiak, egin. Ez dadila garbi geldi ados zauden ala ez, alde edo kontra, baina bai umore handiko pertsona zarela.
3. Kritikak egiteko adina behin gaindituta, gurean, oso adin baxua, kritikotasuna izatea gazte izatearekin lotuta baitago –literatur kritikarien bataz besteko adina ikustea besterik ez dago–, orduan, oraindik txalotzen baita dagoenarekin tabula rassa egin nahi oldarkor eta (auto)suntsitzailea, oraindik bideragarria eta moldagarria denean, kritikak egiteko adina behin gaindituta, esaten genuen, kritikak egiten jarraitzen duzulako itxura egiten ikasi behar duzu, sistemara makurtu ez zarela sistemari erakusteko, baina sistemak, geure oldarkortasunagatik beragatik bere baitan onartu gaituenak, gu kanporatzeko arriskuez libratuta –taldearena hori baita benetako oldarra!–.
3. 1. Itxura egin eta zeure gustua gehiegi ez konprometitzeko taktika, zerbait epaitu ordez, hark gugan eragiten digun sentsazioaren berri ematean datza. Zerbait gertatzeak triste jartzen gaituela esanen dugu, zerbait hura gaitzetsi beharrean. Liburu bat gomendatu ordez, ona ala txarra den erabaki ordez, delako liburua gustura irakurri dugula adieraziko dugu, bizi garen superpotentzia honetan guztiek ulertuko dute ulertu beharrekoa.
3. 2. Gauzak interesgarritzat jotzea ere bada, inor mindu gabe, benetako iritzia ordezteko metodo erraz eta kaltegabea. Twitterren askotan erabiltzen den adjektiboa da interesgarria, norbaitek zabaltzen duen lotura edo beste norbaiten adierazpenarekin bat. Zera esan nahi du: “Honek dioen edo hemen esaten denarekin ados nago, baina ez iritzi hura niri egotz diezadazuen portzentaje seguruan, horregatik haren irakurketa eta neure burua jakin-gose globalaren babespean paratzen dut”.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]
Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]
Loti ederra eta errauskinaren irudia izan du hizpide aurtengo Feministaldian Irene Coulon-en hitzaldiak. Loaren ideia kulturalak zartatu ditu, loaldia ere maskulinizatua dugula argituta. Loaren irakaspen (kultural) asko barneratuak ditugu, eta gorputz feminizatuan edertasunaren... [+]
Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]
Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]
Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]
Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek... [+]
Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]
EHBaik Autonomia estatutu baterako proposamena prestatu du, gure nazioaren burujabetza osorako bidean etapa gisa.
Segur aski, gutariko gehienek jada erosiak dituzte, han eta hemen, Eguberrikari banatzeko opariak. Olentzeroren bisita gautar hori hitzordu handia baita, bereziki haurrentzat. Denak prestatzen dira urteko garai emankor horretarako: Bilbo sutan agertzen da, Gasteiz, Iruña... [+]
Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.
Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]
Benetan nahasia da euskara ikasteko dirulaguntzen kontu hori. Euskara ikasi nahi duen herritarrak leihatila bat baino gehiagotara jo beharko du egin nahi duen ikastaroa zenbat kostatuko zaion eta dirulaguntzak nondik, nola eta noiz lortuko dituen jakiteko. Oraindik ere dirua... [+]
Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]