"Cliffhanger": atalak amildegitik zintzilik utzi gaitu!

“Cliff” (amildegia) eta “hang” (zintzilikatu). Hau da: “Cliffhanger”, “amildegitik zintzilik”. Eta zertara dator ingeles ikastaro azkar hau? Lasai, ez izutu, hori ondo egiteko Muzzyren klaseetara jo beharko duzue. Kasu honetan, hitz horrek telesail eta filmekin duen lotura zuzena azaltzera nator, naiz eta kontziente ez izan, “Cliffhanger mementoa” oso maiz ikusten dugun zerbait delako.

Atal konkretu baten azken eszenan ikusi edo sentitu daiteke normalean, baita film edo liburu baten azken uneetan ere. Gugan sortzen duen sentimendua, zirrara, egonezina, suspensea eta batez ere hurrengo atala ikusteko irrikan egotea da. Hain zaila eta erraza era berean, hori da “cliffhanger”-a, istorio bat amaitzera doanean, ezusteko zerbait gertatu eta bat-batean “The End” hitzak ikusten ditugunean. “Hurrengo atala ikusi behar dut!”, “noiz da hurrengoa?” buruan bueltaka dabilzkigun bitartean, baliabide honek lortu du bere helburua, ikuslea harrapatu eta hurrengo emanaldien garapenaz interesatzea. Ez du zertan sekuentzia oso bat izan, istorioaren eta medioaren arabera, irudi soil bat izan daiteke, ekintza bat ala zergatik ez, esaldi bat.

Jatorria, 1873ko A pair of blue eyes izeneko pulp-eleberrian dauka. Istorio zati hauek hilabetean behin argitaratzen ziren egunkariarekin batera. Espero zen bezala, Thomas Hardy idazleak liburu horren heroia amildegitik zintzilik uztea erabaki zuen. Hortik aurrera hainbat idazle, baliabide erraz bezala erabiltzen hasi ziren. Urte batzuk geroago, zazpigarren artera egin zuen salto, eta bien arteko lotura erabat argi ez dagoen arren, badirudi zinema-mutuan aurki dezakegula sorrera, The Perils of Pauline izeneko film-sorta batzuetan konkretuki. Azken minutuetan, neska estutasunetan ikusiko zenuen beti, hiltzeko zorian, baina hurrengo emanaldiaren hasieran libratu egingo zen. Hortik komikietara eta azken hamarkadetan telesail eta bideo-jokoetara pasa zen efektu hau. 

Egun existitzen den konpetentzia bortitza dela-eta, ikuslea fidelizatzea ezinbesteko arma bihurtu da. Edozein istorio puska txikietan zatikatzean baliabide hau tartekatzeak tresna oso eraginkor bihurtzen du. Modu honetan, ikuslea/irakurlea/jokalaria irrikan uzten du guztiz harrapaturik utzi duen istorio horren amaiera nola izango den jakin arte. Beti ere, noski, gidoiarekin bat etorri behar duen errekurtsoa dela nabarmenduz, eta ez tranpa lardaskaria. Gainontzean, azkenean amildegitik behera eror daitekeena telesaila bera izan daiteke. 

Eta zergatik da hain eraginkorra efektu hau? “Zeigarnik efektua” izeneko fenomeno psikologiko bati esker. Amaitu gabeko zereginak edo erraztasun gehiagorekin eten direnak, guztiz amaitu direnak baino errazago gogoraraztearen joerari deritzo. Taberna batean zegoela antzeman zuen fenomeno hau Bluma Zeigarnik psikologoak. Bertako zerbitzari batek egiteke zituen eskaera zerrenda luze bat erraztasunez gogoratzen zuen, baina zerbitzatu berri zituen plateren izenak aldiz, ez zituen oroitzen.

Lost, Dexter edo Prison Break bezalako telesailak ospetsu egin dira azken urteetan, baliabide hau etengabe erabili dutelako, ikuslea atzazalik gabe eta urduritasun kontrolaezin baten menpe utziz. Tamalez badira beste hainbat kasu, “Cliffhanger” erraldoi baten menpe betiko geratuko direnak, bertan behera geratu ziren Carnivale, Deadwood ala Pushing daisies esaterako. Tramarekin gehiegi arriskatu zutelako ala besterik gabe, erdi-mailako ikusleek ez zutelako haien handitasuna ikusi nahi, merezitako amaierarik gabeko telesail bihurtu dira. 

Beraz badakizue, kontuz amildegitik zintzilik geratzearekin, igotzen laguntzeko soka jaso beharrean zulora bidaliko zaituzten ostikada jaso dezakezuelako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Telesailak
Lodiek ez dute lekurik film eta telesailetan

Nahiz eta herritarren erdia baino gehiago "normopisua" delakotik gora egon, film eta telesailetako pertsonaien %3,3ak baino ez ditu gorputz horiek ordezkatzen. Apenas dagoen pertsonaia gizenik, eta dagoenean, sarri bere gizentasuna du trama nagusi, bereziki emakumea... [+]


2022-09-05 | Sustatu
Boterearen Eraztunak telesaila euskarazko azpidatziekin estreinatu da

Gertaera nahiko azpimarragarria da, Boterearen Eraztunak telesaila euskaraz ere estreinatu duela munduan Amazon Prime Video plataformak. Streaming plataformen munduan, 2022 honetako fenomenotzat aurkeztu dituzte The Lord of the Rings / Eraztunen Jaunaren prekuela, eta... [+]


Euskarara bikoiztuko dute “The Lord of the Rings” telesaila

Amazon Primek kaleratuko duen telesaila inoiz eginiko garestiena da eta irailaren 2an izango da estreinaldia. J. R. R. Tolkien-en mundua berpiztuko du telesailak.


Heartstopper telesailak agerian utzi du kolektibo oso baten “nerabezaro lapurtua”

Kritika eta publikoaren arrakastatik harago, Heartstopper telesailaren ikusle asko mezu bera uzten ari da sare sozialetan: belaunaldi berrientzat erreferente pozgarria dela bi mutikoren arteko lehen maitasun istorio ezti eta jostari hau, hainbeste eta hainbeste izanik... [+]


Hype kultura, etengabeko frustrazioa

Gertatuko zitzaizuen: leku guztietan sekulakoa balitz bezala iragarri duten pelikula edo telesaila ikusi ondoren, frustrazio pixka batekin, “ez zen hainbesterako” esaten bukatu duzue. Eta azkenaldian inoiz baino gehiagotan gertatzen zaizue. Lasai, ez zaudete seko... [+]


Nazionalismo espainiarraren armak gerra kulturala irabazteko

Hamarkada hau arma sinboliko berriak karga-karga eginda abiatu du nazionalismo espainiarrak. Sumatzen da. Sentitzen da. Zenbatu daiteke. Baina nola lortu dute eztabaida publikoan horrela eragitea? Pablo Batalla Cueto historialari eta idazle asturiarrak iaz argitaratu zuen Los... [+]


2021-08-02 | ARGIA
2021ean gozatzeko hamabi ikus-entzunezko

Jarraian ARGIAko erredakzioko kideok gomendatzen dizkizugun zenbait ikus-entzunezko. Beste artikulu honetan beste horrenbeste liburu ere gomendatu ditugu.


2021-02-01 | ARGIA
2021eko ikus-entzunezko Argia Saria: ‘Hondar Ahoak’ telesaila

Txintxua Films ekoiztetxeak ETBrentzat sortutako thrillerra da aurtengo ikus-entzunezko Argia Sariaren irabazlea. Koldo Almandoz zuzendariak eta Marian Fernandez ekoizleak jaso dute saria.


2020-12-10 | Kepa Matxain
Etiketak zauritu du fikziozko begirada

“Tarantinokeriak”, “klima aldaketa” edota “arrazismoa AEBetan”. Ikus-entzunezko streaming plataformek etiketetan sailkatuta eskaintzen dute fikzioa. Kultur industriaren azken jokaldietako bat da: fikzioa tematizatuta sartzen zaigu... [+]


Omar Diop.'Hondar Ahoak' telesaileko aktorea
“Hizkuntza da biderik onena hemen integratzeko”

'Hondar Ahoak' teleisailean agertzen da astero Omar Diop 24 urteko gazte berriatuarra. Senegaletik heldu, eta Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolan hasi zen euskara ikasten. AEKn ere aritu zen.


‘Hondar ahoak’ telesailak mugarri bat jarri du ETBrentzat sortutako fikzioan

Buelta askorik eman gabe esango dut: bart gauean Hondar ahoak-ek inflexio-puntu bat markatu zuen euskarazko telesailen historian. Koldo Almandozek zuzendutako serie berriaren lehen kapitulua ikusi ondoren, ikusle askok izan dute sentsazioa, eta hala adierazi dute sare... [+]


Eguneraketa berriak daude