Araban euskara biziberritzen

  • Manex Agirre bertsolari eta euskara teknikariaren ikerketaren arabera, hizkuntzaren normalizazioaren bidean, aisialdiko ekintzen artean, ez dago bertso eskola bezalakorik.

     

Manex Agirrek bertso eskoletako gaztearen profila deskribatu digu: “Gaztea da. Posible da hizkuntza-hautua finkatzen aritzea une honetan. Badu barruan gehiegi erabiltzen ez duen hizkuntza horrekiko atxikimendu bat, berea dela sentitzen du, baina kosta egi
Manex Agirrek bertso eskoletako gaztearen profila deskribatu digu: “Gaztea da. Posible da hizkuntza-hautua finkatzen aritzea une honetan. Badu barruan gehiegi erabiltzen ez duen hizkuntza horrekiko atxikimendu bat, berea dela sentitzen du, baina kosta egiten zaio mingaina dantzan jartzea…”. Argazkian, aurtengo Eskolarteko Txapelketa.Goiena.eus
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Esan izan denez, Arabako erdarazko ozeanoan bertso eskolek egiteko inportantea dute euskara biziberritzeko prozesuan. Manex Agirrek begirada zorroztu eta gehiago jakin nahi izan du, bere buruari galdezka: “Egunerokoan, zertan eragiten dute, benetan, bertso eskolek? Zein da haien ageriko eragina, gazteek euskararekiko duten harremanean?”. Erantzun bila osatu du Arabako bertso eskoletako gazteak eta euskararekiko atxikimendua ikerketa, Hiznet 2013-14 Sakontze egitasmoaren barruan burututako lana.

Manex Agirrek aspaldi ezagutzen du barru-barrutik bertso mugimendua. Beraren iritziko, euskararen biziberritze lanetan leku berezia izan duen kolektibo dinamiko eta saiatua da, eta aletxoa jartzen asmatu du euskararen erabilerak Araban duen goranzko joeran. Lanaren egileari jarraiki, “eta eragin hori argiago ikusten da gazteen kasuan”, hau da, aztergai izan duen adin tartean, 14-20 urtekoetan, hain zuzen.

Ez bertsozaleak bertso eskolan

Agirreren arabera, ikerketa gauzatu zuen garaian –erran nahi baita, 2013-2014 ikasturtearen amaieran–, hamazazpi bertso eskola ziren Araban. Horietarik bakarra legoke euskarak indar handia duen eremu soziolinguistikoan –Aramaion–, eta honenbestez, erdalgunean leudeke gainerako hamaseiak. Hamazazpi bertso eskola horietan 37 talde daude eta horietarik zazpi ziren Agirreren ikergai ziren adin tarteko kideak zituztenak. Manex Agirrek esango duena: “Zazpi talde, 40-50 bat lagun guztira. Arabarrak, gazteak, eta euskal hiztunak. Neska-mutil talde ederra. Baina, denek dute harreman bera euskararekin? Bertso eskolan izena ematen duten unean, hiztun-hautua egina al dute denek? Euskararekiko etorkizunean izan nahi luketen harremana zehaztuta al dute denek? Ba al dute inguruan dituzten bi hizkuntzen arteko desorekaren kontzientziarik? Sentitzen al dute erantzukizunik, euskararen biziberritze-prozesuari dagokionean?”. Galderak eginez batera erantzuten ditu haiek ikerketa honen egileak: Arabako erdalguneko bertso eskoletako gazteak dira “aktiboak, sormenerako zaletasuna dutenak. Euskararekiko nolabaiteko atxikimendua badutenak, baina horretan gehiegi pentsatu ez dutenak. Bertso eskolan izena eman dutenak erakargarri egin zaielako, ondo pasatzen dutelako… eta ez bertsozaleak direlako”.

Bertso eskola, zerutik jakina da, bertsoak kantatzeko eta bertsotan egiteko lekua da –gutxi-asko, bederen–, baina Manex Agirreri jarraikiz, erdalgunean esanahi propioa luke: “Oionen bagaude, euskararen bizileku ere bada bertso eskola. Funtzio gehigarri bat betetzen du; gehigarri izan arren, funtsezkoa ere baden funtzioa”. Horretan, Agirrek bat egingo du Juan Mari Juaristiren ikusmoldearekin: “Kontua ez da bertso eskolatik bertsolariak ateratzea, hori helburuak gehiegi murriztea litzateke (…). Euskara, bertsotan aritzeko ez ezik, harreman-hizkuntza gisa erabiltzeko indartu behar da lehen-lehenik ingurune erdalduna dugun eskoletan. Ezin da ahaztu guretzat bertsolaritzak betetzen duen euskalduntze funtzioa”. Ezinago garbi esana. Euskalduntze funtzioa du bertsolaritzak Arabako erdalgunean. Eta iritzi berean joko du mailua Oihane Pereak: “Erakargarri bakarra ez da bertsoa, huts- hutsean. Erdalgunean ez da bertsoa batzen dituen bakarra: lagunak, beste ezaugarri batzuk... Gure umeek esaten dute: bertso eskolan dagoen jendea bezalakorik inon ez dut ezagutu, ez nire inguruan, ez nire eskolan...”. 

Atxikimenduaren gorabeherak

Agirrek bertso eskolara sartu zen gaztearen argazkia egin digu eta, haren arabera, gaztelania du ohiko hizkuntza. Hala ere, bertso eskolan euskaraz egingo du. “Eta, gainera, nahiko modu oharkabean egingo du aldaketa hori”. Beste toles bat ere badu auzi honek, Agirreren intereseko, gazteez ari baita bera. “Gaztea da. Posible da hizkuntza-hautua finkatzen aritzea une honetan (…). Badu barruan gehiegi erabiltzen ez duen hizkuntza horrekiko atxikimendu bat, berea dela sentitzen du, baina kosta egiten zaio mingaina dantzan jartzea…”. Eta hemen dugu Agirreren ikerketak xede duen atala, zeina baita Arabako bertso eskoletako gazteek duten euskararekiko atxikimendua.

Dena dela, hasteko, euskaraz gehiago egiten dute bertso eskolara doazenek. Hala jaso du, behintzat, Agirrek Legutioko eta Zalduondoko bertso eskoletan. Nonbait, erdalgunean bertso eskolara jotzen duten gazteak gaztelaniaz mintzo sartu ohi dira gelara. Barruan, euskarara jo ohi dute; batik bat aldez aurretik elkar ezagutzen ez duten kasuan.  “Harreman berri hori euskaraz izango da. Zaila da ehuneko ehun horrela izango dela bermatzea, baina harremana bera egiteko bertsoa izan bada, euskara erantsita dakar, lapatuta”. Eta euskaraz egiten ez ezik, euskara bera hobetzen ere lagundu ohi die bertso eskolak ikasleei. Bertsolariak esango digunez, Arabako erdalgunean bertso eskolek egiteko garrantzizkoa dute euskara biziberritzen, zuzeneko eragina, baina ez erabatekoa: “Bertso eskolara doan gaztea ez da, ikasturtearen amaieran, euskal hiztun aktibo bihurtzen, automatikoki. Bertso eskolak ez du bermatzen bertako partaideek ahal duten guztietan egingo dutenik euskaraz”. Alabaina, “Gazteak, oro har hizkuntzarekiko, eta bereziki euskararekiko, aurretik zuen harremana aldatzen du bertso eskolak. Bi arrazoirengatik gertatzen da hori: bertsoak, bertso eskolako lan-tresnak, horretarako aukera erakargarriak ematen dituelako; eta bertso eskola bera, espazio gisa, euskararekiko harremana lantzeko gune berezia delako. Euskararekiko atxikimendu pobrea, harreman behartua, erlazio urruna duen gazteak nekez egingo du erabilerarako jauzia. Bertsoak harreman hori aldatzen laguntzen du”. 

Eta, hain zuzen, bertso eskolara doazen ikasleen harreman horretaz are gehiago esango du Agirrek: “Arabako bereizgarri gisa ere har genezake, bertsoak gazteen arteko euskarazko harremanak saretzeko erakutsi duen gaitasuna. Bertsoa, zerbait bada, modu kolektiboan ulertzen den espresio-bide bat da Araban. Bertsoak bertsokideak esan nahi du, lagunak, harreman estuak. Euskaraz erlazionatzea beste erremediorik ez duen jende-talde espezial bat”. Eta, hala eta guztiz ere, hori ez da beti-betiko egia, eta ez da izango ere. “Atxikimenduak gora-beherak izan ditzake: bizitzan gauza asko gertatzen dira, harremanak aldatu, gu aldatu”, baina Manex Agirrek ez du zalantzarik, haren ikerlaneko azken hitzetan esan digu: “Zaila dago aurkitzen, erdalguneko aisialdi eskaintzan, euskararen normalizazioaren ikuspegitik, bertso eskola batek baino arrakastarako aukera handiagoa eman dezakeen eskaintza zehatzik, gaur egun. Ez da uste harro bat. Praktikak erakusten du”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2024-07-16 | Euskal Irratiak
Sébastien Castet
“Euskaldun gehiago bada, baina euskaldunak gero eta giro frantsesdunago batean bizi dira”

Mugaz gaindiko uda ikastaroak abiatu dira astelehen honetan ostiralera arte irauteko Baionan eta Hizkuntza Politika berrirako urratsak Ipar Euskal Herrian aztertuko da.


Euskarabentura Araban barrena dabil, Zuberoa, Behe Nafarroa eta Nafarroan ibili ostean

Argantzonera (Araba) iritsiko da asteazkenean Euskarabentura espedizioa, Gesaltz-Añanatik pasa ostean aurreko egunean. Hamar egun dira espedizioa hasi zela Atharratzen (Zuberoa). 15-17 urte bitarteko 125 Jzioquitar (Euskarabenturako parte-hartzaileek jasotzen duten izena... [+]


Nola erabili da adimen artifiziala euskara zabaltzeko?

Asko dira teknologia euskaratik lantzen ari diren ikerlariak; horien artean, Naiara Perez EHUko HiTZ Hizkuntza Teknologiako Zentroko ikerlaria, Itziar Cortes Elhuyarreko ikerlaria eta Eli Pombo Iametzako kudeatzailea. Euskarak adimen artifizialean daukan lekuaz, aukerez,... [+]


2024-07-09 | Sustatu
PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean audioliburuen gisa

Alex Gabilondo software librearen zaletuaren gida batetik probatu dugu, eta ibili dabil: PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean (edo Android gailuetan zehatzago) audioliburuen gisa. Software libreko doako tresnekin, gainera.


2024-07-05 | Sustatu
Euskarazko 100 azpidatzi gehitu dituzte Filmin streaming plataformara

Pantailak Euskaraz ekimena eta Filmin streaming plataforma espainiarra lankidetzan aritu dira azken hilabetetan, eta horri esker euskarazko 100 azpititulutik gora gehitu ditu plataformak katalogoan bere katalogoan. Zenbait iturritako azpidatziak dira, tartean boluntarioek [+]


Barañaingo Alaitz BHIk Batxilergoko D ereduko bigarren lerroa izanen du datorren ikasturtean

Hezkuntzak aurreikuspena zuzendu eta onartu du institutuak Zientzia, Humanitate eta Gizarte Zientzien Batxilergoko lehen mailan bi talde izaten jarraitzea.


Hezkuntza Sailean, euskara eskubide?

Ekain amaieran, Hezkuntza Sailak ehunka irakasle funtzionario izendatu ditu: praktikaldia egitea falta dute, bai eta, irailetik aurrera, mediku-azterketa ere.

Azkeneko deialdian, mediku-azterketa azpikontratatu egin zuen Hezkuntza Sailak. Azpikontratatu zuenean,... [+]


Larrahe, eta elkarbizitza

Nire lagun M. paraje paregabean bizi da. Nafarroako herri batean,  Iruñerriatik gertu, jende bizizale anitzez betetakoan; bizi-bizia. Ez da herrian bertan bizi, talaiaren antza har dakiokeen muino moduko batean baizik, zeinetik, esan gabe doa, herria bera ez ezik... [+]


2024-07-03 | Sustatu
Torrealdai beka, bigarren edizioa, kultura ikerketarako

Joan Mari Torrealdai Beka kultur ikerketak eta egitasmoak sustatzeko sortu zen, bereziki Joan Mari Torrealdaik jorratu izan dituen esparru nagusietan. 2024ko bigarren edizio honetan, Jakin Fundazioak eta Usurbilgo Udalak deialdia berretsi dute eta euskal kulturaren azterketari... [+]


Barañaingo Alaitz institutuko 26 ikasle batxilergotik kanpo gelditu dira, D ereduko gela bat murriztu dutelako

Barañaingo Alaitz institutuko 26 ikasle batxilergoko zerrendatik kanpo gelditu dira, Nafarroako Hezkuntza Sailak gela bat murriztu duelako. Murrizketa salatzeko mobilizazioa egin dute.


2024-06-26 | ARGIA
Laborantza lizeoetan euskaraz ikasi ahal izango da, Frantziako Gobernuak hala onartuta

Aspaldiko aldarrikapena onartu du Frantziako Gobernuak: laborantza lizeo pribatuetan formakuntza elebidunak eskaini ahal izango dira, “esperimentazio pedagogiko” gisa, alegia frantsesez bakarrik ez, euskaraz ere irakatsi ahalko da. Donapaleun eta Hazparnen baliatuko... [+]


Eguneraketa berriak daude