argia.eus
INPRIMATU
Beriain, Tiebas eta Elortz bailaran ere D eredua nahi dute
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2015eko ekainaren 24a
Tiebas, Beriain eta Imarkoaingo gurasoek elkarretaratzea egin zuten Gobernuko erregistroan eskaera egin zuten egunean.
Tiebas, Beriain eta Imarkoaingo gurasoek elkarretaratzea egin zuten Gobernuko erregistroan eskaera egin zuten egunean.Sortzen Elkartea

Nafarroako zonalde ez euskaldunean daude, eta bi eskaera dituzte: euskarazko irakaskuntza herrian bertan izatea, eta hori lortu bitartean, jantokia eta garraioa ordaintzea.

Ez dira lehenak eskakizunetan. Artaxoako, Mendigorriako eta Larragako gurasoen bidea hartu dute Beriain, Tiebas eta Elortz bailarako gurasoek. Irakaskuntza publikoan ezin dituzte haurrak D ereduan matrikulatu eskaintzarik ez dagoelako, eta ondorioz, Iruñeko Hegoalde ikastolara eta Iturrama ikastetxera eramaten dituzte haurrak. Jantokia eta garraioa poltsikotik ordaintzen dituzte.

Nafarroako Gobernuko erregistroan 30 eskaera egin dituzte, 60tik gora umeren izenean.