Alferrikako tren azpiegiturak ez dira atzo goizeko kontua, eta Espainiako trenbide sarea abandonatutako zatiz josita dago. Horien adibiderik larrienetakoa Euskal Herritik gertu daukagu, Kantabriako Pas haranean. Kantauriar mendilerroa alderik alde zeharkatzen duen La Engaña tunela eraikitzeko 17 urte eta milaka langile behar izan ziren, tartean preso politikoak. Guztiak ere alfer-alferrik, sekula ez baita bertatik trenik igaro.
Pas haraneko bihotzean, Kantabrian, Vega de Pas herria aurki dezakegu, ikuskizun txundigarria osatzen duten mendi malkartsuz inguratuta. Herritik kilometro gutxira, 1.153 metroko horma berde eta grisa nabarmentzen da: Estacas de Trueba mendatea da, Kantabria eta Burgosko lurraldeak banatzen dituen muga naturala.
Handik Burgosera doan errepidea hartuta, mamu erraldoi bat agertuko zaigu bidearen eskumatara, bailararen beste aldean: hiru solairuko eraikin horixka, mendiari atxikitako porlanezko balkoi baten gainean eraikita. 50 urtean trenik ikusi ez duen Yerako tren geltokiaren hondarrak dira.
Denbora izanez gero, merezi du autoa geltoki ondoan utzi eta bertatik abiatzen den bideari oinez jarraitzea. Lau tunel txiki eta 40 bat minutu pasatuta, barrenetik hats izoztu eta umela darion zulotzarrera iritsiko gara. Harri landuzko kartel batek harro-harro iragartzen duenez, La Engaña tunelean gaude, Kantabria eta Burgos mendi azpitik lotzen dituen 6.976 metroko zuloan.
Yerako geltokia eta tunelaren beste aldean, Pedrosa de Valdeporres herrian dagoena lotzen dituen trenbidea Santander (Kantabria) eta Sagunto (Valentzia) portuak lotu behar zituen Santander-Mediterraneo trenbide-ardatz erraldoiaren zati bat besterik ez da.
Hainbat gorabeheraren ondoren, 1925ean hasi ziren Santander-Mediterraneo trenbidea eraikitzeko obrak, Primo de Rivera diktadorearen agintepean, Bizkaiko Golkoa eta Mediterraneoaren arteko komertzioa bizkortzeko asmoz.
Errepublikak ere aurrera jarraitu zuen lanekin, baina zatirik konplexueneko lanak atzeratuz joan ziren aurrekontua tarteko, Gerra Zibilak proiektu osoa erabat gerarazi zuen arte. Gerra amaituta, Francoren diktadurak Burgos eta Kantabria lotzeko lanari ekin zion. 6.976 metroko tunela erregimenaren propaganda tresna izugarria izan zitekeen, baita Santanderri eman nahi zitzaion “Gaztelako portu” izaera finkatzeko bide aparta ere.
Lanak 1941ean hasi ziren, diktadurak Ferrocarriles y Construcciones ABC enpresarentzako lan egitera behartutako preso errepublikarren eskutik. Andaluzia, Extremadura eta Cuencatik bidalitako 560 preso jarri zituzten lanean, tunela Burgos aldetik irekitzen. Baina langileen kualifikazio ezak, bitarteko eskasek eta muturreko baldintza fisikoek infernua bilakatu zuten proiektua. Aurreikuspenen arabera 52 hilabeteko lana zena 19 urtez luzatu zen: 17 tunela bera egiteko, eta beste bi ibilbideko bi geltokiak eraiki eta burdinbiderako lur-berdinketa osatzeko.
1945ean Francok indultua eman zien presoei, eta horrek gauzak okertu zituen enpresarentzat. Lanen erritmo motelak oso kalteturik zituen ABCren aurrekontuak, eta langile libreak kontratatu behar izateak estu eta larri utzi zuen. 1950erako 500 metro baino ez zituzten zabalik, eta lanak erabat geldituta likidezia faltagatik. Diktadurak Portoles y Cia enpresari eskualdatu zion enkargua. Enpresa berriak estatu osoko langileak kontratatu eta biziki azkartu zuen lana: eguneko metro erdi zulatzetik, hiru metrora pasatu zen.
Hala ere, bederatzi urte pasatu ziren tunela hegoaldetik eta iparraldetik zulatzen ari ziren bi lan taldeek topo egin arte, 1959ko apirilaren 26an. Erregimenak azkar egin nahi zuen inaugurazioa, eta maiatzaren 1erako iragarri zuen. Bezperan, hala ere, sabaitik jausitako harlauza batek langile bat hil zuen, eta astebete atzeratu zuten ekitaldia, maiatzaren 8ra arte.
Harrezkero, zurrumurrua baino gehiago zen trenbidea bertan behera geratuko zela. Ekitaldiko otorduan, Portoles berak zein Santander eta Burgoseko gobernadore zibilek estututa, trenbideetako zuzendari nagusiak, Lorenzo Ochandok, Santander-Mediterraneo linea erabat osorik gauzatuko zela hitz eman zuen jendaurrean, “nazioaren egoera ekonomikoa dela eta, denok nahi genukeena baino astiroago bada ere”.
Maiatza amaierarako, Francoren gobernuak hartua zuen linea bertan behera uzteko erabakia, arrazoi ekonomikoak tarteko. 31 kilometro baino ez ziren falta Yerako geltokia Saron herriarekin lotu eta 700 kilometroko linea ixteko. Iparralderantz, Santanderreraino, luzatzen zen zatia eginda zegoen jadanik, baita hegoaldetik Dosante (Burgos) eta Calatayud (Zaragoza) lotzen zituena ere, handik Saguntorekin lotzeko.
Tunela amaitu arren, La Engaña inguruko lanak 1961era arte luzatu ziren. Ordurako jakina zen bertatik ez zela trenik pasatuko, eta horregatik ez zen ez burdinbiderik, ez seinalerik instalatu. Hantxe geratu ziren, alfer-alferrik, bi geltoki ederrak, tunel handia eta lau txikiagoak, langileen herrixkak eta lanean hildakoen bizitzak. Harri jausiek, txarto kontrolatutako eztandek eta muturreko bizi baldintzek 16 langile akabatu zituen Portoles y Ciaren garaian. Presoak lanean zebiltzaneko datu zehatzik ez dago. Ezta lanak amaitu eta urteetara birikietako gaitzek jota hildakoei buruz ere. Tunela bera ere hiltzen hasia dela esan daiteke: 1999an, kupularen zati handi bat behera jausi zen Burgoseko sarreratik hurbil, eta harez geroztik beste hainbat zati ere eroriz joan dira.
1980ko hamarkadan, Espainiako gobernu sozialistak erabat deuseztu zuen Santander-Mediterraneo linea osoa, artean martxan zeuden tarteak ere. Tunelean zehar errepidea egiteko aukera ere guztiz baztertu da, gehiegizko inbertsioa litzatekeelako oso trafiko urria eta bide nagusiekin lotzeko aukerarik ez duen tarte txiki baterako.
Azken hileotan, Kantabriako gobernuak iragarri du turismo gunea eraiki nahi duela Yerako geltokiaren inguruan: teleferiko ikusgarri bat, geltokitik Estacas de Trueba mendatera igoko litzatekeena eta handik, harana zintzilika zeharkatuz, parean dagoen Castro Valnera gailurrera eramango lukeena. Denborak esango du, baina 50 urte pasako eskarmentuaren ondoren, bertako jendea eszeptiko samarra da inguru hura berreskuratzeko enegarren promesaren aurrean.
Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]
Nafarroako Salhaketak jakinarazi duenez, laguntza hori ezinbestekoa zen preso egondako pertsonek "gutxieneko oinarri ekonomiko bat" eduki zezaten, "askatasunean bizitzen hastera igarotzean". 480 eurokoa baino ez zen subsidioa.
Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]
Palestina, mediatikoki aurkeztua ez den bezala, aipatu zen joan den larunbatean Makean, mintzaldi, tailer, merkatu eta kontzertuen bidez.
Asteburu honetan Euskalduna Jauregian Euskadiko Etxebizitza eta Dekorazio Higiezinen-aretoa egon da. Sustatzaile eta higiezinen agentziek eraikuntza berriko promozioak eta bigarren eskuko etxebizitzak eskaini dituzte partikular eta profesionalen erosketa eta inbertsiorako... [+]
Egin berri dira Euskal Herriko Emakume* Abertzaleen Topaketa Feministak, azaroaren 16an, Laudion. Trantsizio feminista dimentsio guztietan lelopean 500 feminista elkartu ziren. Egun osoz amets egin zuten, utopiak lortzeko bidea marrazteko eta mugimenduko kideak ilusioz betetzeko.
"Hizkuntzen irabazia" kongresua izango da azaroaren 26an eta 27an Donostian. Arlo digitalean inglesaren erabilera aregotzen ari den garaietan, kongresuak euskara bezalako hizkuntza gutxituek tokiko ekonomiari egiten dioten ekarpena agerian utzi nahi du.
Igande eguerdian atxilotu dute 35 urteko gizona Trintxerpen (Gipuzkoa), arma zuri batekin delitu-saiakera egitea leporatuta. Erasotzaileak labana batekin eraso egin dio bikotekideari, eskuetan zauri larriak ditu emakumeak eta Donostiako Ospitalean artatu dute.
Etxebizitzaren auzia aspalditik datorren egiturazko arazoa da. Giza eskubidea izan behar lukeena, gehienez ere eskubide subjektiboa baino ez da. Iruzurra dela diot instituzio eta alderdi politiko guztiek hitz politak esan arren, ez diotelako muinari heltzen. Egun, enpresa... [+]
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]
Duela bost urte Bilboko Atxuri auzoan Voxen diskurtsoaren aurka mobilizatu ziren bederatzi gazte epaituko dituzte. Goizean bildu dira Bilboko Probintzia Auzitegiaren aurrean zenbait kide, akusatuen absoluzioa eskatzeko eta faxismoaren gorakada salatzeko.
"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]
"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"