Zer bilakatuko da Kaliforniako ametsa urik gabe geratuta?

  • Egarriak jota dabil munduko zazpigarren potentzia ekonomikoa. AEBetako Kalifornia azken 120 urteotako lehorterik gogorrena ari da nozitzen. Ur mozketak munduko aberats-nahien paradisuan. Hondamendi ekologikoa mendietan. Milaka hektarea aurten fruiturik emango ez dutenak. Tirabirak kaletarren eta baserritarren artean.

New York Timeserako Damon Winterrek airetik ateratako argazkian Dinah Shore Golf eremua, Ranch Mirage resort ezagunean, Kalifornian. Urbanizazio itxia osatuz, golfeko soropila inguratzen dute villa tipoko etxe garestiek, bakoitza bere belar puskatxo eta p
New York Timeserako Damon Winterrek airetik ateratako argazkian Dinah Shore Golf eremua, Ranch Mirage resort ezagunean, Kalifornian. Urbanizazio itxia osatuz, golfeko soropila inguratzen dute villa tipoko etxe garestiek, bakoitza bere belar puskatxo eta piszinarekin. Horietan bizi edo lasaitzen diren aberatsek hilabetean 500 eta gehiago dolar xahutu dezakete urrundik ekarritako ura alferrik galtzen. Irudian nabarmentzen denez, errepideak bereizten du inguru artifizial hezea berez hemen nagusi den basamortutik. Azken lau urteotan nozitzen ari den lehorteak balio beharko lioke Kaliforniari bere garapen eredua berrantolatzeko, diote baikorrenek. Aldiz, gaia sakon ikertu duen Mark Araxek uste du jendeak ez duela onartu nahi lehorte luze baten barruan bizi denik. Arazoa haboro luzatzen bada neurriak hartuko dira, “baina gero iritsiko dira uholdeak eta berekin eramango dute jendearen oroipena”.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hamabi milioi zuhaitz hil omen   dira dagoeneko Kalifornian, “non 2015eko udaberria udazken kolorez ikusteak iragarri duen katastrofea”, idatzi du Elisabeth Scheiterrek Reporterre aldizkarian. “La sécheresse en Californie menace la sécurité alimentaire des Etats-Unis” kronikan plazaratu du agro-industriaren eredu bilakatutako soro eta baratze kaliforniarren itolarria.

Laugarren urtea betetzen du idorteak, 120 urteotako okerrena. Joan den apirilaren 1ean Sierra Nevadako mendietan,  2.000 metroko altueran, Jerry Brown gobernadoreak elurraren ordez belar hori eta ihartua aurkitu zuen.

Egun hartan Brownek neurri zorrotzak erabaki zituen: ur mozketak etxebizitza eta enpresa guztientzako, iturrien kontsumoa garestitzea, etxebizitzen atarietako belardiak ureztatzeko debekuak... Egin su ur xahuketari! 2013an kontsumitutakoaren %25 murriztea omen da helburua.

Erreakzionatu beharra dago, zeren eta AEBen baratzea deitu duten estatuan kalteak begi bistakoak baitira. “Ezin diegu ura murriztu nekazariei” aitortu du gobernadoreak. Sierra Nevadaren eta itsas hegiko mendien artean 725 kilometrotan luzatzen den erdiko ibarra da munduko sororik emankorrena.

AEBetan kontsumitzen diren entsalda, azenario, orburu, tomate, brokoli eta zainzuri gehienak Kalifornian sortu dira, mertxiken %84 eta aranen %94 bezala. Munduan jaten diren almendra guztien %80 bezala. Agro-industriak zurrupatzen du Kaliforniak daukan ur guztiaren %80.

Agintarien erabakien beha egon barik, murrizketak ur faltak berak eragin ditu. Iaz 500.000 hektarea abandonatu ziren lurgorri. 1.500 dolarreko galerak, 17.000 enplegu gutxiago. Aurten bikoiztu daiteke landu gabe lagatako hektarea kopurua. Non ekoiztuko dira horietatik eskuratu behar ziren uztak?

Scheiterrek tituluan esan bezala, yankien elikadura segurtasuna mehatxatzen du Kaliforniako sikateak. Duela 40 urte, 1975ean,  kontsumitutako barazki gehienak ehun kilometro baino hurbilago sortuak ziren AEBetako Midwest eskualdean: Indiana, Illinois, Iowa, Wisconsin, Michigan, Minnesota... Horietako  nekazaritza osoa, ordea, arto eta sojatara birmoldatu dute geroztik, diru-laguntza handiz bultzata. Sarritan laguntzen truke baserritarrei barazkiak ekoiztea debekatuz.

Orain Midwestekoek nahita ere ezingo lukete lurgintza berriz barazkietara aldatu: makineria eta instalazioak erosteko leporaino sartuta daude zorretan. Kaliforniako ur faltak agerian utzi du amerikarren elikadura eskemaren ahuldadea.

‘California dreaming’ kinka larrian

Ura izan da hainbeste barazki eta fruitu Kalifornian kontzentratzeko arrazoia. 1930eko hamarkadan lurrik emankorrenak bihurtu ziren soro. Baina supermerkatuen ugaritzeak eta agro-industriaren publizitateak eragin zuten kontsumitzaileek urte osoan eskatzea barazki eta fruituak, eta horiei erantzuteko Kaliforniak ureztatzearekin martxan jarri zituen 3,6 milioi hektarea soro eta baratze. 

Kantak dioenez, ordea, “It Never Rains In Southern California”, euri gutxi Kalifornian, hego zein iparrean. Eta nekazaritzarik industrializatu eta intentsiboena dagiten laborariek bezala ura behar dute XXI. mendeko paradisura  hurbildu diren kaletarrek ere. Ur asko.

La Vanguardian Francesc Peirónek egarri kaliforniarraren diagnostikoa laburbildu du lerroburuan: “El fin del ‘California style’”. Hona hemen zinemaren meka, Disneylanden sehaska, Silicon Valleyko adimen teknologikoarena, industria aeroespazialarena, metal preziatuen bilatzaile ausartena, AEBetako soro nagusia –barazkien herena eta fruituen bi heren ekoizten ditu–. Milaka jende erakartzen ditu kanpotik,  beren bizi-ametsak bete nahian edo bertako edertasunak gozatzera turista datozenak. Arazo bakarra da agortzen hasi dela aberastasun horren guztiaren motorra: ura.

Agintariek diote kaletarrak ez direla nahikoa jabetu arazoaz.  2014an %20 aurreztekotan zirenak %8ra apenas iritsi ziren. Ureztatzeko arauak zorrotz betetzen ez dituztenei isunak agindu zaizkien arren, kazetariak aurkitu ditu soropila lasai ederrean hezetzen dutenak.

California stylearen ametsak birmoldatzea kostatuko da. Etxe bakarrak, atari aurrean belar berdea dutenak, piszinatxo banarekin, ur kontsumo handikoak... Gobernuak diruz laguntzen ditu belarra kendu eta basamortuari dagokion baratzea landatzen dutenak, modan jarri behar omen dira berriro harriak, kaktusak eta aloe verak.

Ez da aldaketa erraza. Oraindik hiriek eta auzoetako administratzaileak etxe bakarren jabeak derrigortzen dituzte etxe aurreko zespeda txit berde edukitzera: bizilagun baten nagikeriak auzuneko etxebizitza guztien prezioak apaltzen ditu. Asko hasi dira soropila ureztatu ezinean belar ihartuak pintura berdez tindatzen. Egia! Irakurleak Googlen berehala aurkituko ditu argazkiak.

Beverly Hills, Palm Springs, Rancho Mirage... hiri mitikoez gain Kaliforniaren irudi topikoa ematen duten urbanizazio, resort eta etxediak urrundik ekarritako ur merkez elikatzen diren uharte hezeak dira berez basamortutik hurbilagokoa den eremu zabalaren erdian. Nola egokitu horiek desertuak eskatzen duen kontsumo apalera eta irudi estetikora?

Kaletarrak kexu dira murrizketak haientzako bakarrik omen direlako, nekazariak direlarik xahutzaile nagusiak. Baserritarrak haserre daude kaletarrekin, bizilekuak buru gabe antolatu dituztelako. Bide batez esanda, ekologistekin ere liskarretan dabiltz, ibaiei eta hezeguneei ur emari minimoa bermatzeko ura kendu nahi dietela eta. Eta oraindik lurpeko iturriak libre direnez, gero eta sakonago zulatzen dituzte beren putzuak, arbolak eta baratzeak asetzeko likido bila.

Azken urteotan lehiakide berriak azaldu dira Kalifornian urpeko uren uxarka: fracking teknikaz petrolioa ekoizten duten konpainiak.Ur kopuru oso handiak kontsumitzeaz gain, urre beltzaren xerka usatutako ur zikindua bere kutsagai kimiko eta guzti berriro lurpera botatzeko baimena eman die Kaliforniako gobernuak. Earth Justice taldeak auzitara eraman ditu eta lortu dute ur zikinak geruza freatikoetan ezin bota ahal izatea... 2017tik aurrera.

Gainera, frackingerako erabilitako ura saldu ere egiten diete nekazariei.   Chevronek 70.000 upel petrolio eskuratzeko 760.000 upel ur birziklatu eta kopuru saldu die baserritarrei. Lurren  analisietan azaldu dira toxikoak.

Kalifornia urreak famatu zuen XIX.ean. XXI.eko mirari kaliforniarraren motorra urak mugarazi du. Lehortearekin jabetu dira. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2024-10-31 | Nicolas Goñi
Zuhaitzen migrazioa dugu oihanek klima larrialdiari aurre egiteko soluzioetariko bat

Gero eta egoera larriagoan daude munduko oihanak, klima aldaketak ekarritako bero uhin eta lehorteek bultzatzen dituzten suteengatik, bertzeak bertze. Latitude ertain eta borealetan klima jadanik aldatu arren, oihanak orain arte oso guti prestatu ditugu aldaketari, batez ere... [+]


Murrizketak, bazterkeria eta negozio interesak: hondamendi batentzako koktel hilgarria Valentzian

Valentzian denboraleak eragindako hildakoen eta kalteen atzean faktore meteorologiko hutsak daudela pentsatzea inozoegia litzateke. Generalitateak larrialdia nola kudeatu duen salatu du askok, baita multinazionalen negozio egarria lehenetsi dela ere. Eta gune pobreenak kaltetu... [+]


92 hildako gutxienez
Zergatik lehertu da zerua orain Valentzian?

Denborale batek hondamendia eragin du Mediterraneo mendebaldean, eta gutxienez 92 dira hildakoak eta dozenaka desagertu daude. Halako ekaitz bortitzen arrazoiak kostaldearen txikizioan bilatu behar direla ohartarazi zuen Millán Millán meteorologoak. Eta soluzioa... [+]


Txorien migrazioa: enigma eder baina mehatxatu hori...

Txorien migrazioen mapak argi uzten digu hegazti migratzaileentzat pasabide interesgarri eta aberatsa dela Euskal Herria. 350 bat hegazti espezie zenbatzen ditugu negurako kanpora doazenen zein bertara datozenen eta migrazio-bidean atseden hartzeko pausagune dutenen artean. Bizi... [+]


2024ko otsailaren 8an esnatu ginenean dinosauroa besarkatzen ari zinen

Pertsona batzuek kapitalismoa "besarkatzen" dute, konturatu gabe arazoa sistema berean dagoela; planeta mugatu batean hazkundea etengabe bilatzean. Energia intentsiboak ekoizteko modu guztiak mundua irensten ari dira.


2024-10-09 | Nicolas Goñi
Klima aldaketaren areagotzeak ezbaian jartzen du arrisku guztiak aseguratzeko aukera

Karibea eta Ipar Amerika jo dituen Helene urakanak erakutsi bezala, klima aldaketak indarturiko muturreko eguraldien kostua kolosala da. Hainbertze, non eta aseguruak horren arabera garestituko diren, arrisku berriei aurre egiteko asmoz. Klimaren bilakaera hori gelditu ezean,... [+]


Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua

Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]


Trenetik salto egin nahi

Hemen gatoz, atzera ere, hausnarra berritzera. Edo behintzat saiatzera. Edo horrekin amestera. Ez dakit, ordea, berritik zer izango dugun; izan ere, antza, munduak lehengo lepotik burua jarraitzen du. Barkatu okerra: gizakiok jarraitzen dugu lehengo lepotik.


2024-09-23 | Garazi Zabaleta
Bero latzaren aurrean hiriak birnaturalizatzeko beharra

Euskal Herriaren zatirik handiena klima zonalde epelean kokatuta egon arren, Arabako eta Nafarroako hegoaldean ez ezik, edonora hedatzen dira udako bero bolada latzak. Eta, dirudienez, klima aldaketarekin okerrera eginen du egoerak –edo egiten ari da, honezkero?–... [+]


Klima larrialdia areagotzera datoz “inoiz baino altuagoak” diren metano isurketak

Metano isurketak murriztearen beharra berresten du klima aztertzen dabilen The Global Carbon Project proiektuko 69 ikerlarik plazaraturiko txostenak. Horrez gain, biharamunean atera du bere txostena Lurraren Aldeko Batzarrak, eta argiki dio: aldaketa sistemikoak bideratzeko... [+]


2024-09-03 | ARGIA
Hego Euskal Herrian 66 pertsona hil dira beroagatik abuztuan

Espainiako Estatuan 1.386 pertsona hil dira gehiegizko beroagatik abuztuan –iazko abuztuan baino %3 gehiago–, Osasun Ministerioaren Carlos III. Institutuak emandako datuen arabera. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 44 lagun hil dira, eta Nafarroan 22.


2024-08-28 | Nicolas Goñi
Balutxistango laborariek eredu ekologikoa dute muturreko eguraldiei aurre egiteko soluzio

Munduko klima gogorrenetakoa du Balutxistanek: basamortuko klimaren muturreko bero eta lehorteak, eta Arabiako itsasotik ekarritako montzoiaren eurite irregularrak, urte batzuetan eskasak eta bertzeetan uholdeak eragiteko modukoak. Hala eta guztiz ere, bertan laborantza badago,... [+]


Eguneraketa berriak daude