Kafea kondenatzen saiatu zen erregea

Gustavo III.a Suediakoak (1746-1792) kafea osasunerako kaltegarria zela frogatzeko ahalegina egin zuen, baina esperimentuaren porrota ikusi baino lehen hil zen.
Gustavo III.a Suediakoak (1746-1792) kafea osasunerako kaltegarria zela frogatzeko ahalegina egin zuen, baina esperimentuaren porrota ikusi baino lehen hil zen.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Suedia, 1674. Kafea lehenengoz iritsi zen eskandinaviar herrialdera. Mende laurdenez inork gutxik dastatu zuen edari berria, baina XVIII. mendeko lehen urteetan modan jarri zen suediar aristokraziaren eta intelektualen artean. 1746an, errege ediktu baten bidez, kafe kontsumoa mugatu zen, “erabilera okerra eta gehiegikeriak” saihesteko. Kafearen gaineko zergak igo zituzten hasieran eta, aurrerago, erabat galarazi zuten. Baina, Europako gainerako herrialdeetan bezalaxe, kafe kontsumoak gora egiten jarraitu zuen erresuman.

Ez zen kafearen inguruko lehen debekua; 1675ean, Karlos II.a Ingalaterrakoak kafetegiak ixteko legea promulgatu zuen, baina ez zen sekula indarrean jarri. Kontua da Ingalaterrako erregea ez zela kafeak osasunean izan zitzakeen ondorioen beldur, kafetegietako tertulia politikoek bere gobernuaren egonkortasunari eragin ziezazkioketen kalteen beldur baizik.

Suediako gortean, aldiz, substantzia bera zen kezka, bereziki 1771n Gustavo III.ak agintea lortu zuenetik. Erregearen ustez kafea osasun publikorako arriskua zen, eta edari iratzargarria pozoitsua ere bazela egiaztatu eta herritarrei jakinarazi nahi izan zien, esperimentu baten bidez.

Garai hartan espetxeak balizko giza akuriz beteta zeuden, ohikoa baitzen presoei zigorra barkatzea edo arintzea berme eskaseko esperimentuetan parte hartzearen truke. Erregearen ordezkariek heriotzara kondenatutako bi anaia biki topatu zituzten Gustavo III.aren kafeari buruzko teoria frogatzeko. Batek tea edango zuen egunean hirutan; besteak kafea. Eta bi sendagile izendatu zituzten bikiei osasun azterketak egiteko.

Urteak joan ziren eta kafea edatera derrigortutako bikia sasoiko zegoen oraindik. Izan ere, esperimentuarekin zerikusia zutenetan, erregea bera izan zen hiltzen lehena. 1792an berak eraikiarazitako Stockholmeko operan tiro egin zioten, eta handik hamabost egunera hil zen, balak kafea baino hilgarriagoak direla frogatuz.

Proiektuko bi medikuak hil ziren ondoren eta hortxe amaitu zen esperimentua. Kaianders Sempler eta Alon Y. Halevi historialarien arabera, tea edaten zuen bikia 83 urterekin hil zen, artean kafea edaten zuen anaia bizirik zela, eta haren heriotzaren berririk ez dago.

Kafea pozoia zela frogatzeko esperimentuak porrot egin zuen, 1820ko hamarkadan edaria legeztatu zuten arte Gustavo III.aren ondorengoek kontsumoa debekatzeko egindako ahalegin guztiek bezalaxe; gaur egun, suediarrak munduko seigarrenak dira per capita kafe kontsumoan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Berako matxinada eta Primo de Riveraren irribarrea

Bera (Nafarroa), 1924ko azaroaren 7a. Anarkista talde bat Beran sartu zen goizaldean, Primo de Riveraren diktaduraren aurka egin eta Espainiako Estatuan iraultza abiatu asmoz.

Espainiatik eta Hego Euskal Herritik Baiona, Hendaia eta Donibane Lohizunera ihes egindakoen artean... [+]


Joseba Lizeaga: “Iruña-Veleiako polemikaren oinarrian grafitoetan topatutako euskararen zantzuak daude”

Urriaren 26an Iruña-Veleia Argitu, ez suntsitu jardunaldian Zenbat esku daude Iruña-Veleian aurkitutako ostraken testuetan? ponentzia aurkeztu zuen Joseba Lizeagak


Afrikaren erromanizazio matematikoa

Berlingo Unibertsitate Libreko eta Zuse institutuko diziplinarteko ikerlari talde batek eredu matematiko konplexua garatu du Afrika iparraldean erromanizazioa nola hedatu zen hobeto ulertzeko.

Plos One aldizkarian argitaratutako ikerlanaren arabera, eredua osatzeko galtzada... [+]


Ginekologiaren ama esklaboak

Washington (AEB), 1807. AEBetako Konstituzioak esklaboen trafiko transatlantikoa debekatu zuen. Horrek ez du esan nahi esklabotza abolitu zenik, esklaboen iturri nagusia eten zela baizik. Hala, emakumezko esklaboak bihurtu ziren esklabo berriak “ekoizteko” bide... [+]


Zertzelada batzuk Libanori buruz

Hezbollah jokoz kanpo uzteko aitzakiapean, Israelek Libanori eraso dio. Horren ondorioz, Ekialde Hurbileko Suitza txikia foku mediatikoan kokatu da, baina herrialde ezezaguna da oraindik. Antzinaroan, Feniziarren zibilizazio garrantzitsuaren sorburua izan zen, eta baita... [+]


2024-10-25 | ARGIA
Gasteizen 1976ko martxoaren 3an zauritutako beste zazpi pertsona identifikatu dituzte

Egun hartan Espainiako Poliziak bost langile hil zituen eta dozenaka zauritu. Orain, identifikatu gabeko beste zazpi zauritu aurkitu dituela iragarri du Martxoak 3 elkarteak. Oraindik, alabaina, ez dute lortu zauritutako beste 20 pertsona identifikatzea.


Commonwelth-eko gailurra
Karibeko estatuek esklabotzagatik kalte-ordainak eskatu dizkiote Erresuma Batuari

Commonwealth-eko herrialdeen gailurra hasi da ostiral honetan Samoako Estatuan (Ozeania) eta bertan, Karibeko herrialdeak eskatu diote Erresuma Batuari onar dezala bere iragan esklabista, barkamena eska dezala eta kalte-ordainak egin ditzala.


Duela 200 urteko arkeologoaren mezua

Normandiako erromatar garaiko aztarnategi batean lanean ari zirela, arkeologia ikasle batzuek aurkikuntza bitxia egin dute berriki: buztinezko eltze baten barruan kristalezko flasko txiki bat topatu zuten, XIX. mendean emakumeek lurrina eramateko erabili ohi zuten... [+]


Bakerik ez hibakushentzat

Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude