Eibarko …eta kitto! euskara elkarteak antolatutako Euskararen transmisioa mintegia egin dute maiatzaren 25ean. Gurasoek euskara zenbat eta gehiago erabili, seme-alabek orduan eta euskara maila hobea dute. Haur-gazteek zenbat eta gehiago menperatu hizkuntza, orduan eta beldur gutxiago erabiltzeko. Gurasoak euskaraz aritu ala ez aritu; emaitza ez da bera.
Gure aurrekoek honaino ekarri zuten gurdia. Orain, gure txanda da”, esanda bukatu zuen Malores Etxeberria Hernaniko Udaleko euskara teknikariak. Zilegi da bukaerarekin hasiera ematea, honaino iritsi baita euskararen gurdia, eta ez alferrik. Euskararen transmisioa hezkuntzan txertatzeko ahalegin handia egin bada ere, hizlari guztiak bat zetozen hizkuntzaren transmisioan etxeak eta familiak berebiziko garrantzia dutela esatean.
Pello Jauregi EHUko Hezkuntza Zientzietan doktoreak, Etxeko eta kaleko hizkuntza erabileraren arteko loturak: Lasarte-Oriako ikerketa bat ponentzian, 2012an egindako ikerketa bateko datuak mahai gaineratu zituen; besteak beste, honako emaitzak: guraso biak euskaradunak dituzten seme-alaben hamarretik bederatzik euskara maila oso ona dute; gurasoetako bat erdalduna dutenean berriz, hamarretik sei dira euskara maila ona dutenak; eta bi gurasoak erdaldunak direnean hamarretik bi baino ez dira mintzatzen ongi euskaraz.
Batzuetan, gurasoak euskaldunak izanagatik, elkarrekin gaztelaniaz hitz egiteko joera dute, eta horrek albo kalteak sortzen ditu hizkuntza transmisioan. Horrelako adibideak aztertu dituen ikerketa baten berri eman zuen Etxeberriak Familia bidezko transmisioa: guraso euskaldunen diskurtsoa hitzaldian. Gurasoek inguruneari garrantzi handiegia ematen diotela uste du: “Etxean erdaraz egin arren kanpoan euskaraz egiten badute nahikoa dela iruditzen zaie, bereziki eremu oso euskaldunetan”.
Badago alderik ezagutzetik erabiltzera. Jauregik aurkeztutako ikerketan argi ikusten da hizkuntz gaitasuna estuki lotuta dagoela erabilerarekin: zenbat eta hobeto jakin, orduan eta gehiago erabili. Izan ere, hizkuntza ondo menperatzen ez dutenek hanka sartzeko beldurragatik maiz gaztelaniaz hitz egiteko joera dute. Bertsolaritzarekin paralelismoa egin zuen Miren Artetxe bertsolari eta Euskal Filologian lizentziatuak: “Bertsolaria ez da bat-batean kantatzeko gai izango gaizki egiteari beldurra galtzen dion arte”. Horretarako, Artetxeren ustez, ezinbestekoa da bertso-eskoletan sortzen den enpatia giroa. Hari horri tiraka, Etxeberriak uste du garrantzitsua dela hizkuntza menperatzen ez dutenen ahalegina baloratzea eta inguru atseginak sortzea haien hizkuntz erabilera handitzeko. Era berean, transmisioaren gakoa euskaraz dakiten gurasoek elkarrekin euskaraz egiteko hizkuntza balio modernoekin lotzea dela iritzi dio: gaurkotasunarekin eta praktikotasunarekin.
Gurasoak euskaraz mintzatzeak hizkuntzaren transmisioan duen pisuaz ohartuta, hainbat herritan zenbait ekimen jarri dira abian. Esaterako, Eibarko …eta kitto! euskara elkartearen Gurasoak berbetan egitasmoa eta Gasteizko Geu euskara elkartearen Igandeak jai. Familia giroan euskaraz ekimena.
Gurasoak berbetan egitasmoaren funtsa, guraso eta seme-alabak elkarrekin euskaraz hitz egitea da. Horretarako, euskara praktikatu nahi duten gurasoekin talde txikiak osatu dituzte, gune lasai eta informalean euskaraz hitz egin ahal izateko.
Maider Aranberri …eta kitto! euskara elkarteko teknikariak dio, askotan, gurasoek umeari euskaraz hitz egiten badiote ere, elkarrekin gaztelaniaz egiteko joera dutela. Horri buelta eman nahian sortu zuten Gurasoak berbetan ekimena 2010-2011 ikasturtean.
Gaur egun, Eibarko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako eskola guztiekin dute harremana, nahiz eta partaide kopurua apenas handitu den azken urteetan: “Zailtasunak ditugu guraso gehiagorengana heltzeko”.
Gasteizko Geu euskara elkarteak ere antzeko helburuekin sortu du Igandeak jai. Familia giroan euskaraz ekimena. Hileko azken igande arratsaldean elkartzen dira eta haur ikuskizun bat eta jolasak egiten dituzte euskaraz. Helburua, familiak elkarrekin eta beste familia batzuekin euskaraz harremantzea da. Egitasmo honen bitartez hainbat helburu lortu nahi dituzte, hots, euskararen familia transmisioa lantzea, familia euskaldunen arteko loturak trinkotzea eta familian euskaraz gozatzea.
Gurasoak ez dira euskararen transmisiorako gako bakarrak. Jauregik uste du ezinbestekoa dela familia naturaletan, hau da, eremu kolektiboetan euskararen erabilera sustatzea. Horretarako, Eusle metodologia proposatzen du. Momentuz, lantegietan bakarrik jarri da praktikan, baina beste eremu batzuetara ere zabal daiteke. Eusle metodologia aplikatzeko baldintza kide guztiek euskaraz ulertzea da. Baldintza hori beteta, lantegiko kideek adostasun kolektibo baten bidez –erdia baino gehiago ados– zilegitasuna eman behar diote euskara hutsezko jardunari. Ondoren, taldeak eusle bat edo bi –kopuru txiki bat, taldearen dimentsioaren arabera– aukeratuko du. Euslearen lana izango da uneoro eta denekin euskara hutsez aritzea adostutako denbora tartean. Eusleak taldeak aukeratutakoak direnez, beldurrik gabe eta zilegitasunez egin dezakete beti euskaraz.
Eusle hizkuntza gatazkari aurre egiteko metodologia dela uste du Jauregik. Adibidez, euskaraz ulertu arren gaztelania hutsez ari den hiztun batekin hitz egitean, normalean, elebidunak komunikazioa modu naturalean gauzatzeko gaztelaniara joko du. Metodologia honekin aldiz, eusleak nahitaez euskaraz egin beharko du, taldeak konpromiso hori atxiki diolako, eta horrela, zenbait egoeratan erdal hiztuna ere euskaraz egitera bultzatuko du.
Eusle metodologia bestelako talde uniformeetan ere aplika daiteke, lagun taldeetan edo familietan esaterako.
Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]
Otsailaren 22an itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz irekiko... [+]
Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]
Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]
Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]
Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]
Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]
Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]
Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]