Bartzelonara nindoala-eta, bospasei kidek arrapaladan eta biziki agindu zidaten Sophie Calle-n erakusketa ikustera joateko. Artista kontzeptual deitu izan dute Calle eta, eremu labainetan irrist ez egiteko makulu nahiko ukaezin bati helduta, esango dut batez ere argazkigintzan ibilia dela.
Ezer gutxi nekien bere obraz eta aretoko langileek ibilbidearen planoa eskuratu zidatenean baino ez nintzen jabetu nondik zetozen nire gomendio-kideen konplizitate-irribarre haiek guztiak. Callen obra ezagun bat zegoen han, Prenez soin de vous (2007), artistari bidali zioten abandonu-email baten bueltan eraikitako pieza. Mezua jaso bezain pronto serio demonio hartu zuen Callek izenburuan doan agur-lerroa eta bere burua sano zaintzeko asmoz jarri zuen martxan makinaria sortzailea: 107 profesional andreri birbidali zien emaila, beren alorreko tresnekin jorra zezaten.
Horrelaxe, ikusleak topo egiten du minutu eta erdi inguru bideo batekin: erritmo onean eta borroka-martxak antzeratuz dantza egiten neska sendo bat, soinekoa horia eta adatsa aske, aurpegia estaliz. Topo egiten du, plazer ezin gustagarriagoz, hizkuntza-zuzentzaile baten interpretazioarekin, alegia, emailarekin berarekin, tinta gorriz goitik behera zirrimarratua. Topo egiten du, Criminal Minds-eko artega burutik ezin kendu, kriminologo baten analisiarekin, eta irakurtzen joan ahala barre txikia sortzen zaio, adituak ondorioztatzen baitu gutun-bidaltzailea (izenik gabea) ukaezinki dela berekoi kronikoa: “Ni” hitza 30 aldiz agertzen da 23 lerro eskasetan. Topo egiten du, algara betean jada, finezia-adituaren lanarekin, emaileko esaldi bakoitzaren ostean parentesi artean txertatzen baititu bere dardo apur bat esnob baina ironia ezin dotoreagokoak.
Honezkero zeharo puztuta dabil gure ikuslea, urde egolatra horren kontrako mendeku kolektiboak hordituta, ausart ematen diona buelta hitz kamutsek ezin ezkutatutako koldarkeriari. Harik eta 107. piezara iritsi arte.
Idazlea mintzo, ziurrenik andreekin baino gizonekin askoz hobeto moldatzen den horietako bat, absolutuki eta arrazoiketa sakonagorik gabe, gutxiespenik sekula onartu ez duena eta bere erabaki hutsez baino ez dituena hor beheko biloak brasildar erara mozten, hala nahi duelako eta ederragoa delako bere uste apal-baina-ezerk-baldintza-ezin-dezakeenean. Ekarpena, gutun bat Calleri: leporatzen dio artista sonatua izanda ere maite kontuei garrantzia handiegia ematea, gizon batekikoak bihurtzea bere bizitzaren erdigune, andreak oro bai baitaude gizonekin obsesionatuta, artelanaren abiapuntuak eta garapenak argi uzten dutenez. Horren erantzukizuna, errua, dena delakoa? Adi, klasikoak datoz: andreen bizkar.
Tema horren jatorriaren harira idazleak txintik ez baitio, noski. Betidanik hor egon den naturaren parte izanik oro, alu depilatuen estetikotasun berezkoa kasu, okurritu ere ez kontraesanak arakatzea: hain justu kapital kultural nahiko sendoaren jabe den batek, horren araberako maila ekonomiko oparoa ere izango duenak seguru asko, zergatik bizi du hain min haustura erromantiko bat?; susmatu ere ez akaso andre-gizonen arteko harremanetan desira-aldagaia sartzean arrasto bat narrasten direla mendekotasun-dinamikak kudeatzearen eta ahalduntzearen kontuak. Baina, batez ere, usaindu ere ez sorginen elkartasuna, ahizpek bat egiten duten akelarre garaikidea, obraren helburua ez baita huts-hutsean kuxkuxeatzea eta ez baita gutun-bidaltzailea suntsitzea, ezpada taldean elkar hartuta norbera boteretzea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]
Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]
Loti ederra eta errauskinaren irudia izan du hizpide aurtengo Feministaldian Irene Coulon-en hitzaldiak. Loaren ideia kulturalak zartatu ditu, loaldia ere maskulinizatua dugula argituta. Loaren irakaspen (kultural) asko barneratuak ditugu, eta gorputz feminizatuan edertasunaren... [+]
Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]
Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]
Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]
Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek... [+]
Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]
EHBaik Autonomia estatutu baterako proposamena prestatu du, gure nazioaren burujabetza osorako bidean etapa gisa.
Segur aski, gutariko gehienek jada erosiak dituzte, han eta hemen, Eguberrikari banatzeko opariak. Olentzeroren bisita gautar hori hitzordu handia baita, bereziki haurrentzat. Denak prestatzen dira urteko garai emankor horretarako: Bilbo sutan agertzen da, Gasteiz, Iruña... [+]
Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.
Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]
Benetan nahasia da euskara ikasteko dirulaguntzen kontu hori. Euskara ikasi nahi duen herritarrak leihatila bat baino gehiagotara jo beharko du egin nahi duen ikastaroa zenbat kostatuko zaion eta dirulaguntzak nondik, nola eta noiz lortuko dituen jakiteko. Oraindik ere dirua... [+]
Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]