Aniztasunaren konplexutasuna

  • Udaletako hauteskunde emaitzen mapan duela lau urte baino aniztasun handiagoa ikus liteke Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan. Kolore aldaketak Gipuzkoari eta Nafarroari eragin die batez ere, baina zeintzuk izan dira horretarako gakoak?

EH Bilduk udal boterea oso nabarmen murriztu du Gipuzkoan, baita neurri txikiagoan Bizkaian eta Araban ere. Aldiz, Nafarroan hainbat udalerri garrantzitsuren gobernua lortzeko bidean da.
Argazki Press
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

EAJren boterea handitu egin da nabarmen udal hauteskundeotan. Nahikoa da duela lau urteko eta oraingo mapak elkarren ondoan jartzea horretaz jabetzeko. Seguruenik udaletako aldaketa nabarmenena Gipuzkoan sumatuko da. 2011n Bilduk sekulako sorpasoa jo zuen lurralde horretan, ia bere aldeko monokromo bihurtzeraino. Koalizioak gehiengo absolutuz lortutako udal ugariek eta Aldundia ere bere esku geratu izanak Gipuzkoako politika irauli zuen zenbait arlotan. Orain ordea herri askotan –eta Aldundian– kolorez aldatuko da gobernua, eta EH Bilduk ezin izango du agintetik segi transformazio horrekin.

EAJk iraganean bere esku izan dituen hainbat herri berreskuratu ditu Gipuzkoan (Tolosa, Azkoitia, Ordizia…), baita ezker abertzalea sendo egon ohi den beste zenbaitetan irabazi ere, kasu esanguratsuena izan liteke Arrasate (25.000 biztanle). Bizkaian ere EH Bilduri ihes egin diote Gernikak, Lekeitiok, Sopelak… EAJk aldiz hegemonikoa izaten segitzen du lurralde horretako gehienean. Antzera gertatu da Araban, baina neurri apalagoan: EAJk Agurain,eta Aiara berreskuratu ditu eta EH Bilduk Laudion, esaterako, lehenengo indarra izaten jarraitzen du.

Kudeaketaren irakasgaiak

EAJ eta EH Bilduren arteko azken urteetako lehian gol ederra sartu dute jeltzaleek oraingoan. Hala ere, koalizioak 300.000 bototik gora lortu ditu eta Gipuzkoan eta Nafarroan hautetsi gehien dituen indarra da. Baina hori ez da ezeren kontsolagarri. Hasier Arraiz Sortuko presidenteak oso kritiko hitz egin zuen hauteskunde gauean: “gauza asko gaizki” egin dituztela onartu zuen eta kudeaketan egin zuen azpimarra.

Kudeaketaz hitz egitean, badirudi Arraiz hondakinez ari dela gehienbat. Atez Atekoaren inguruan hainbat herritan sortutako kalapitak EH Bilduri kalte egin diola uste du askok. Plastikozko poltsak balkoietan, firma bilketa masiboak… Legazpin, esaterako, kanpaina izugarria egin zen hedabide batzuetatik sistema horren kontra, eta gauza bera Pasaian, Bergaran... Aldiz hasieratik hondakinen kudeaketa zentzuzkoaren aldeko mugimendu biziak eta autonomoak izan dituzten herrietan (Usurbil, Hernani, Oñati…) EH Bilduk eutsi egin dio. Irakasgai bat izan liteke hori.

Iruzur salaketek fakturarik ez

Nolanahi ere, hauteskundeetako emaitzak ikusita, ematen du ustezko kudeaketa txar guztiak ez direla berdin zigortu, ezta auzitegietan amaitu dutenak ere. Bidegiren kasuan EAJko hainbat kide daude nahasirik AP-1 autobideko obretan aurkitutako iruzur zantzuetan. Azken asteetan Gipuzkoako Aldundiak zuzenean seinalatu zituen bi alkategai jeltzale: Donostiako Eneko Goia eta Lazkaoko Felix Urkola. Batak zein besteak emaitza onak lortu dituzte ordea eta boterean izango dira.

PPri ez bezala –udal askotan desagertu egin dira popularrak– ustelkeria salaketek ez diote fakturarik pasa EAJri. Epsilon eta Hiriko moduko auzietan bere kideak tartean dauden arren, adibidez, 2011ko boto kopurua erraz berdindu du Araban eta orotara zinegotzi gehiago lortu ditu.

PSE-EEk maldan behera segitzen du

Gipuzkoan udaletan izandako emaitzek lortu dute sozialisten enegarren porrota nolabait mozorrotzea. Lurralde horretan 6.000 boto gehiago atera dituzte eta lortu dute Lasarte-Orian gobernatzeko adinako indarra edukitzea, baita Pasaian irabaztea ere, hemen emaitza bikoiztu du PSE-EEk. Oarsoaldeko hainbat herriren kasua zehatzago aztertzeko modukoa izan liteke: azkeneko hauteskundeetan parte-hartze oso baxua izan zen eskualde horretan, baina oraingoan batez bestekoa baino askoz gehiago igo da eta aldaketa handiak izan dira mapa politikoan.

Baina Idoia Mendiaren alderdia ez dago etxafuegoak botatzeko. Bizkaian eta Araban milaka boto egin du behera. Garai batean Ezkerraldean erabat nagusitzen zen alderdiak gaur egun apenas mantentzen duen Portugalete kontrolpean, Hego Euskal Herriko bosgarren hiri handienean, Barakaldon, EAJrekin teknikoki berdinduta geratu baita.

2011n Sestao galtzea mingarria izan zen sozialistentzat. Lau urte geroago aldea handitu egin du EAJk, edo hobe esanda EAJko alkate Josu Bergarak. Gasteizen Marotok azkenaldian bezala (ikusi koadroa), Sestaon Bergarak behin baino gehiagotan jaurti ditu mezu arrazistak. Entzun diogu adibidez etorkinez eta ijitoez mintzatzerakoan esaten “kaka hori” ez dela herrian sartuko. Hori dela-eta auzitara eraman dutenean ordea, kanpoaldean txaloka izan ditu herritarrak. Emaitza: 8 zinegotzi izatetik 13 izatera igaro da.

Nafarroan aldaketak udaletan ere

Nafarroan aldaketa ez da soilik Parlamentuan islatuko. Udalerri askotan UPN boteretik kentzeko aukerak sortu dira (Lizarra, Tafalla...) eta hori eguneroko kudeaketan lagungarri izango du Uxue Barkosen balizko gobernuak. Bestalde, EH Bilduk 25 udalerritan lortu du gehiengo osoa eta Geroa Baik beste hirutan.

Nolanahi ere, bai Nafarroan eta baita beste lurraldeetan ere, akordioen jokalekuan neurtu beharko da orain hautestontziek emandako indarra, ez soilik udalak osatzeko, baita zerbitzuen kudeaketan (ura, hondakinak, garraioa, hiltegiak, euskaltegiak, industrialdeak...) oinarrizkoak diren makina bat mankomunitate, sozietate publiko eta partzuergoren kontrola eta funtzionamendua bermatzeko ere. Eta hor giltzarri izan daitezke, Podemosen babesarekin edo gabe, hamaika herritan zinegotziak lortu dituzten plataformak.

 

Aldaketa Iruñean eta Donostian, Bilbok eta Gasteizek lehengo lepotik burua

Nafarroako hiriburuan UPNk zinegotzi kopurua bikoiztu egiten dio bigarren indarrari, baina aldaketarako akordioa ondo bidean, Enrique Maya ez da gauza izango alkatetzari eusteko. EH Bilduk, Geroa Baik, Aranzadik eta Ezkerrak lortutako zinegotzi kopurua batzea nahikoa izango da eta baliteke historian lehen aldiz Iruñeak alkate euskalduna izatea. Horretarako, jakina, adostasuna lortu beharko dute, baina hautesleek eta iruindarren gehiengoak mandatu hori eman diete etengabe aldaketaz hitz egin duten indar politikoei. Nolanahi ere, UPNren danbatekoa espero zitekeena baino txikiagoa izan da. Ikusi da nabarristek zorua ondo finkaturik dutela, zaila baita honakoa baino desprestigio egoera handiagoan egotea.

Donostian EH Bilduk 4.000 botoko galera izan du eta hirugarren indar izatera igaro da. Hala, Juan Karlos Izagirre alkateak agur esan beharko dio bere agintaldiari. 2011n ezustean irabazi zuen Bilduk Donostian eta lau urteotan gobernuan erabateko gutxiengoan egon da; halako baldintzetan, oposizioak eta botere mediatikoak ez dizkiote gauzak batere erraz jarri. Oraingoan EAJk eman du ezustea, bozka kopurua bikoiztu egin du Eneko Goiak (+15.000) eta duela hiru hamarkada Ramon Labaien euskaltzalea agintean izan zenetik ez dute hain eskura eduki alkatetza. Jeltzaleak ez dira boto kopurua bikoiztu duten bakarrak izan ordea, Plaz! kandidaturak ere bere txikitasunean gorakada itzela izan du (+440), eta batez ere, lortu du borroka feminista hauteskundeetan zerbait gehiago ikusaraztea.

Bilbon EAJko Juan Mari Aburto alkategaiak ez du  duela lau urte Iñaki Azkuna politikari kontserbadorearen gehiengo osorik lortu; hala ere, nahikoa tarte badauka lasaitasunez gobernatzeko 13 zinegotzirekin. Emaitzak jakin bezain pronto akordioetara iristeko prest azaldu zen jeltzalea. Udalberri eta Ganemos bina zinegotzirekin sartuko dira Udalean; banaketa horrek Podemos efektua leundu egin du hein batean. PPren beherakada orokorrak Bilbon ere izan du isla, ia erdira jaitsi du boto kopurua eta laugarren indar izatera igaro da.

Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan galdu ditu zinegotziak PPk, salbu eta Gasteizen. Seguruenik Arabako hiriburuko gozokia izango da popularren kontsolamendu bakarra hauteskundeotan. Javier Maroto alkateak azkeneko hilabeteetan astindu du immigrazioaren mamua eta ondo atera zaio jokaldia, duela lau urte baino boto gehiago lortu baititu (+3.000) eta zinegotzi kopuru bera. Irabazi ondoren, inplizituki diskurtso xenofobo bera daraman mezua zabaldu du Marotok: “Lan egingo dut Gasteiz eta gasteiztarren alde”. Bestalde, EH Bilduk ere gora egin du EAEko hiriburu administratiboan (+1.000), agian esperotakoa baino gutxiago –hauteskunde europarretan lehenengo indar bihurtzeko zorian egon zen–, baina oposizioko buru izateko adina zinegotzi bildu ditu Miren Larrionen taldeak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2015
Uxue Barkos
“Nafar gizartean aldaketa sakona gertatu da”

Nafarroako Parlamentuko zarata politikotik at, Uxue Barkos lehendakariak gizartea lasai dakusa. “Kalera ateratzen bazara, jendea lasai ikusten duzu, lasaitasunez hartzen dute azken lau urteotan  gizartean gertatu den aldaketa sakona”, adierazi du Barkosek,... [+]


2018-12-14 | Mikel Asurmendi
Aldaketaren aldeko politika gauzatzen jarrai liteke Nafarroa Garaian

Nafarroako Foru hauteskundeak maiatzean izanen dira. EiTB Focusek egindako inkesta baikorra da oro har, gaur egun, Nafarroako Gobernuan ari den koalizioarentzat. Iruñeko Udalean ordea, egungo gobernuaren jarraipena kolokan liteke.


Ahal Duguko zuzendaritzaren kontrako bide legalak hartuko dituela iragarri du Laura Perez parlamentariak

Nafarroako Ahal Duguko bozeramaile ohiak bere kontra abiatutako prozesua salatu, eta aldaketa arriskuan ez dagoela azpimarratu du.


2017-10-12 | Andoni Mikelarena
‘Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan’ kanpaina abiatu du Kontseiluak

Eremu mistoko hainbat herritan egingo dute kanpaina. Herritarrak instituzioei zonifikazioarekin amaitzeko eskabidea egitera bultzatu nahi dituzte.


2017-09-06 | Guaixe .eus
Nafarroako Parlamentuak Altsasuko auziko fiskaltzaren eskaerarekin “erabateko desadostasuna” azaldu du

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen kontra fiskaltzak egindako zigor eskaeren aurka egin du.


2017-07-11 | Xalba Ramirez
Nafarroako Plan Energetikoaren barruan Castejóngo zentralak eraistea eskatu du Sustrai Erakuntzak

Nafar Gobernuak energia plan berria aurkeztu du “2030 Ikusmuga Plan Energetikoa” zirriborroan. Energia berriztagarrien erabilpena %21etik %51ra handitzeko asmoa duen arren, planak Castejóngo zentral termikoak ixteari buruz ez duela ezer esaten salatu du... [+]


Nafarroako Gobernuak AHTa gera dezan eskatu dute EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak

Hainbat sindikaturekin batera egindako agerraldian Nafarroako Gobernuari galdegin diote Madrilekin mantentzen ari den negoziazio eteteko eta "tren soziala zehazteko", herritarrei "parte hartzeko aukera" emanda.


2017-06-13 | Xalba Ramirez
Nafarroako Foruzaingoak jada ez ditu gomazko pilotak erabiliko

Foruzaingoaren jarduna eraberritu eta gomazko pilotak ez erabiltzeko erabakia bururaino eraman dute, Ertzaintzak eskainitako bi prestakuntza ikastaro jasoz eta material berria eskuratuz.


PSNk ikurrinaren aurkako eskuinaren manifestazioan parte hartuko du

UPN, PPN eta Ciudadanosekin batera parte hartuko du PSNk ekainaren 3ko manifestazioan. Nafarroako bandera defendatzeko aitzakiarekin egin dute bat deialdiarekin. Alderdiaren militante batzuek desadostasuna adierazi dute.


Nafarroako AHTa blindatu nahi du Geroa Baik

Nafarroako eta Espainiako Gobernuek AHTaren inguruan “ez-betetze klausulak” sinatzea proposatu du Iñigo De la Serna Barne Ministroak. Manu Aierdik ontzat hartu du proposamena: "Izugarri ona iruditzen zait ardura duena behartzea sinatutakoa... [+]


Iruñeko Udala krisian dagoela diote Podemosek, Aranzadik eta Ezkerrak

Mugikortasun planak sortu ditu desadostasunak. Ostegun goizean Podemosek, Aranzadik eta Izquierda-Ezkerrak agerraldia eginen dute. Joseba Asiron alkateak desadostasunak onartu ditu baina harrituta azaldu da udal gobernuaren krisia dagoela entzutean.


Nafarroako Ikurren Legea bertan behera utziko dute

"Zigortzailea eta murriztailea" den legea bertan behera utziko dute Gobernua babesten duten lau alderdiek. 2003. urtetik dago abian Ikurren Legea, baina orain, Udalen autonomiaz baliatuta, udalerri bakoitzak erabakiko du zein ikur jarri erakunde ofizialetan.


2017-02-16 | ARGIA
Egungo ikurren legea ordezkatuko du aldaketaren gobernuak Nafarroan

Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri... [+]


2017-02-07 | ARGIA
Egungo ikurren legea ordezkatuko du aldaketaren gobernuak Nafarroan

Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri... [+]


Euskararen Lege berria idazteko “oinarriak” entregatu dizkio Kontseiluak Nafarroako Legebiltzarreko presidenteari

Vascuencearen Legearen 30. urteurrenean Kontseiluko idazkari nagusiak esan du "ospatzeko deus ez dagoela, gehiago dagoela lege horrek utzitako ondorio latzen inguruan ohartarazteko”. 


Eguneraketa berriak daude