Nafarroan urduritasuna sektore politiko guztien muinera iritsi da. Azken 30 urteetako hauteskunde garrantzitsuenak izan daitezke bertakoak. Araban, euskal PPren biziraupena da jokoan. Eta Gipuzkoan ikusiko da neoliberalismoari aurre egin nahi dion EH Bildu moduko indar independentista bati, irabazita ere, berriz korronte nagusiaren aurka gobernatzen utziko lioketen.
Gizarte aldaketak egun bakarrean neurtzeko termometro garrantzitsuena dira gaur egun hauteskundeak. Batzuetan argi sumatzen da aurreko legealdiko norabide bera eta tentsio eza. Ez da kasua, oraingoan hauteskundeetako emaitzen elkarrizketak gutxitan moduan heltzen ari dira sukalde eta kale txokoetara.
Emaitzek emango dute aldaketaren neurria, baina alderdi klasikoek –ezker-eskuin– hartu beharko dute apunterik azken urteetako hainbat gertaeratik: Podemos, Ciudadanos, gizarte mugimenduetako jauzia politika instituzionalera, hautetsien hautaketarako barne prozesuak, alderdia eta bere gobernuaren arteko harremana… Egokitzeko ahalmena erakusten ez duenak herren helduko dio krisiak ekarritako aro politiko-sozial berriari.
Hipotesi batzuk. Nafarroa: enpate teknikoa iragartzen dute, ez dago inkestarik bloke bati –UPN-PSN-PP-Ciudadanos / Geroa Bai, Podemos, EH Bildu, Ezkerra– garaipen oso argia ematen dionik. Sortu daiteke bloke arteko osaketarik? Oso gaitza, baina inkestetan bat agertzen da: Geroa Bai, Podemos, PSN eta Ezkerra. Ez litzateke Laura Perezen gustukoena PSNren eskutik joatea, baina Madrilgo Podemosentzat bai, batez ere alternatiba EH Bildurekin joatea bada.
Aldaketa argiaren hipotesia: alternatibaren blokeak –PSN gabe, jakina– 26 eserleku lortzen ditu. Geroa Bai lehena bada, Uxue Barkos izango da hurrengo lehendakaria. Podemos nagusitzen bada Laura Perez. Eta EH Bildu bada blokeko lehen indarra? Logika demokratikoak eramango luke esatera aldaketaren eskeman berak beharko lukeela hurrengo lehendakari, baina… orduan entzungo da “Nafarroako gizartea ez dagoela halako egoera baterako prestatua”, edo “horrelako gobernu batek ez lukeela urtebete iraungo”, edo “oraindik koalizioak behar duela biziberritze demokratiko sakonagoa” edo beste hainbat aitzaki. Perezek dio programetan oinarrituko direla, Araizek blokeko lehenengo indarraren aukera errespetatuko dutela eta Barkosek ez dakitela, emaitzen ondoren erabakiko luketela hori.
Gerta liteke baita ere UPN, PP eta Ciudadanosek beste blokeak baino gehiago lortzea, 22-21 irabaztea, adibidez. “Salbazio gobernua” litzateke, baina gobernu oso ahula ere bai. Posible litzateke, halaber, abuztuaren 24rako gobernurik ez eratzea eta hauteskundeak errepikatu behar izatea. Eszenatoki txarrena litzateke, eta hori da UPN kanpainan erabiltzen ari den bigarren mamu indartsuena. Lehena baskoak eta EH Bildu dira, eta nola.
Araban EAJk eta EH Bilduk nahiko balute, PPk ez luke gobernatuko. Edo berdin EAJk eta PSEk hala nahiko balute. Ezinezko ez, baina oso gaitza izango da PPk Arabako Diputazioa berriz gobernatzea. Eta Gasteizen? Javier Marotok akaso lortuko du gehiengoa, baina EH Bilduk, Podemosek sostengatutako Sumandok eta Irabazik inkestek iragarritakoa lortzen badute, ezkerreko hautagaitza batek PP garaituko luke. Eta Jeltzale eta sozialisten baturak ere bai. Edo EAJ eta EH Bildurenak. Udaletan, aldiz, diputazioetan ez bezala, gehiengo osoa lortu behar da alkatetza eskuratzeko eta bestela zerrenda bozkatueneko hautagaiak lortzen du alkatetza automatikoki (1). Noren esku da, beraz, euskal PPren azken gotorlekua?
Olanotarren lehian Xabierren aukera korapilatsuagoa da. EAJ eta PSEren arteko harremana beste egoera batean zegoen 2011n, oraindik Patxi Lopez lehendakari zela. Bi alderdiek egin dute jada ibilbide bat harrez geroztik eta Gipuzkoan Bilduk gehiengoa lortuta ere, foru gobernuan berriz agintzea arras zail aurreikusten da. Podemosek eta Irabaziren emaitzek eman lezakete ezustekorik, baina orduan ere gaitza horiek EH Bildu sostengatzea, batez ere Podemosen aldetik.
Azken ohar bat hautetsiei: gaur egun ez du agintzen boto gehien lortzen duenak, parlamentario, batzarkide edo zinegotzi gehien batzen duenak baino. Keinukarien jarrerak –hemen bai, hemen ez– ez du balio, arauak instituzio guztietarako balio du.
(1) Irakurleak artikulu honen papereko bertsioa irakurritzen badu –2462. zenbakian– ikusiko luke ohar hau daraman esaldia ez dagoela han (`"Udaletan, aldiz, diputazioetan ez bezala, gehiengo osoa lortu behar da alkatetza eskuratzeko eta bestela zerrenda bozkatueneko hautagaiak lortzen du alkatetza automatikoki"). Gasteizko irakurle batek ohartarazi dit akatsaz eta aldaketak baimentzen duen interneteko bertsioan egoki jarri dut. Batzuetan azkartasunak –eta desioak akaso?– ezagunak diren gauzak ahaztera garamatza. Horrela hobeto ulertzen da artikulua, irakurlea egoki informatzen du eta gainera akatsa onartzeko aukera ematen dit.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]
Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]
Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]
Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.
Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
Autoestimuak batzuetan gauza intimoa dirudi. Baina autoestimuak zerikusia baldin badu norberak bere buruaz duen irudiarekin, norbere buruari ematen zaion balioarekin, zerikusia izango dute hartu ditzakeen erabakiek ere. Zer balio du erabakirik hartu ezin duen norbaitek? Eta... [+]
Sanmartinak gure baserrietan oso ezagunak dira, txerria hiltzeko garaia baita. Jende askok, ordea, ez du jakingo antzina San Martin egunak nekazaritza urtearen amaiera ezartzen zuela. Eta hori ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Izan ere, urte amaierarekin etxeko ugazabari... [+]
Aste oso batez aritu gara Collodiren Pinotxoren abenturak liburuaren inguruan, unibertsitateko ikasgelan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaslegaiekin. Gure erreferentzia nagusia Galtzagorrik 2011n argitara emandako edizio ederra izan da –hitzaurrea barne, 171... [+]
“Ibiliz ikasten da ibiltzen, eta kantuan kantatzen”. Horixe izan da aste honetako ikasgaietako bat C2ko taldeetan. Helburua ez zen abesten edo oinez ikastea, gerundioa behar bezala erabiltzea baizik. Zer pentsatua eman dit jarduerak, eta irakasten nola ikasten dugun... [+]