Londresko The Guardian egunkariak bere ildo estrategikoen artean lehenetsi izanak oihartzun berezia emango dio “Keep it in the ground” (Utzi erregaiak lurpean) kanpainari. Dagoenekoz nozitzen dugun klimaren berotzea katastrofikoa gertatu ez dadin, petrolio, gas eta ikatza erauzten dituzten konpainietatik dirua ateratzea sustatzen du.
Bilioika dolar balio duten erregaiak daude lurpean bertan utzi behar ditugunak geure on beharrez”. Alan Rusbridger zuzendariaren esaldi horretan laburbiltzen da The Guardian egunkaria lerro estrategikotzat lantzen hasi den “Keep it in the Ground” kanpaina, paperean artikulu eta erreportaje sakon zabalez eta interneten multimedia aberatsez hornitua.
“Alan Rusbridger zuzendariak borrokarako deia egin dio taldeari eta desafioa ipini: ‘Klimaren aldaketaz informazioa egiteko modu berririk aurkitzeko gai izango ote zarete?’ Azaldu die munduan kontatzeko dagoen gertakizunik garrantzitsuenaren aurrean gaudela eta dagoenekoz ezagutzen ditugun erregai fosil gehienak lurpean utzi beharra daukagula. Sei hilabetetan lortuko al dute irakurleak konprometitzea bide horretan?”.
The Guardianen lehenbiziko idatzi handietakoa izan da Naomi Kleinen azken liburuaren (“This changes everithing”, Honek dena aldatzen du) sarrera. Bertan Kleinek, aitortu ondoren klimaren aldaketari luzaz behar baino garrantzia txikiagoa eman diola, irakurlea jartzen du aldaketa historiko baten aurrean: klimaren berotzeak dena aldatuko du, baina hori eragozteko edo gutxienez zerbait kontrolatzeko hartu beharreko erabakiek ere dena aldatu dezakete, politikan bezala ekonomian edo mundu mailako justizian gauzak egiteko modu hobeak sortuz.
“Keep it in the Ground” kanpainaren inspirazio iturri nagusia da AEBetan Bill McKibben ekologistak 2012an abian jarritako 350.org mugimendua. Milioiko 350 karbono zati –350 parts per million–, kopuru hori ezarri zuen mugatzat NASAko zientzialari James E. Hansenek 2007an: Lurraren eguratsean hori baino karbono gehiago egoteak markatzen du bizitza gaur ezagutzen dugun moduan iraun ezin izatea. 1988an gainditu zuen Lurrak 350ko kopurua, gaur 400 inguruan gabiltza.
350.orgek ezer baino lehen kontu zehatzak ateratzea proposatzen du (“Do the maths”). Gakoa: erregaiak ekoizten dituzten konpainiek beren erreserbetan dauzkatela munduak kontsumitu beharko lituzkeen erregaiak bider bost. Ondorioz, lortu beharra daukagula horien %80 lurpean uztea.
Hiru zifra xumek azaltzen dute zergatia. Hasteko, 2ºC: munduko gobernu gehienek onartzen dute arriskutsua izango dela klima 2 gradu baino gehiagoz berotzea eta dagoeneko 0,8 berotu dugu, espero ziren baino ondorio latzagoak eraginez. Artikoak galdu du udan eduki ohi zuen izotzaren herena, itsasoaren azidotasuna %30 handitu da, nabaritzen dira eraginak uholde eta lehorteetan.
Bigarren zifra: 565 gigatona. Gehienez, erregai-karbono kopuru hori kontsumitu dezakegu tenperatura 2ºC baino gehiago igo gabe. Gehiegi erretzen dugunaren inertziaz 0,8ºC gehiago berotuko dugu seguru. Gehituz dagoenekoz berotutako beste 0,8ºC, bi graduen helmugara iristeko bidearen hiru laurdenak korritu ditugu.
Hirugarrenik, 2.795 gigatona. Erregai putzu hori daukate erreserbatan bere jabe diren enpresa eta estatuek. Urtean 31 gigatona kontsumitzen ari garenez, 16 urtetan errea izango dugu Lurra 2ºC-z berotzeko adina. Horra nola heldu garen gizakiok ataka gaitzera.
Berandu da. Bill McKibbenk mezu katastrofista aspaldi eman zuen, 2007an Warning on Warming (Beroketaz ohartarazten) plazaratuta. Urteotan munduko agintariek lehengo bidetik segitu dutenez, orain berandu da beroketa gelditzeko. Kaltearen zati handi bat martxan dago, ikusten ari gara urtetik urtera larriagotzen. Orain jokoan dagoena da beroketa ez suertatzea erabat katastrofikoa. Horregatik sartu da kanpainan.
AEBetako hiri guztiak korritu ditu autobusez herritarrei proposatzeko dirua atera dezatela erregaiak ekoizten dituzten konpainietatik: “Divestment”. Erregaien ustiapenarekin zerikusirik daukaten konpainietan eduki ditzakegun aurrezki edo inbertsioak saldu eta ixtea.
Amerikar unibertsitateetan hasi dira presio egiten, inbertsio horiek eteteko. Udal eta lekuko administrazioekin ere ari dira, eliza eta beste elkarteekin bezala. “Ez du zentzurik inbertitzea konpainia horietan edo dirua uzten dieten pentsio funtsetan, mundua hondamendira daramaten horien eskuetatik erretiratu behar ditugu diruak. Erregai fosiletan ari diren konpainiok ez ditu ezerk mugiaraziko diruak ez bada. (...) Horrela amaitu zuen munduak Hego Afrikako apartheid sistema, horrela espero dugu gertatzea klimaren krisian”.
Ametsez ez, helburu praktikoez arduratzen da McKibben: “Kostatu zait konturatzea borroka hau ez dela sekula erabakiko justiziaren edo arrazoiaren zelaian. Eztabaida irabazita daukagu, baina hori ez da garrantzizkoena: borroka gehienak bezala, hau ere botere borroka da”. Eta Europara iritsi da.
Gogoratzen Yasuni erreserbarena, Ekuadorren? Orain, erregaiak lurpean uzteko proposamena ez da dagoenekoz ekologista, indigenen maitale edo ezkertiar utopikoen eskaria. “Keep it in the Ground” kanpainari aparteko bultzada emango dio Europan The Guardianek bereganatu izanak.
Baina kazetaritzak orain arte ez du asmatu klimaren krisia gizartearengana helarazten, zuzendariak aitortu duenez: “Kazetaritzak atzera begirako ispilu moduan jokatu ohi du. Nahiago dugu gertatu denaz aritzea, aurrean daukagunaz baino. Hobesten ditugu gertakizun berezi eta denen bistan daudenak, egunerokoak eta ezkutuan direnen gainetik”.
Egia da jazotzen ari direla gauza oso bereziak, baina mantsoegi gertatzen dira, edo kazetarientzako ikusezinegiak dira, lanera bidean berripapera leitzen duen irakurle presatuarentzako. Horregatik, oso gutxitan da lehen albiste Lurraren klima krisia. Aldaketak azkarregi ari dira gertatzen gizakiaren ongizatearentzako, baina mantsoegi kazetari eta irakurleentzako.
The Guardianeko zuzendariak laburbiltzen du kanpaina: “Datorren eztabaidan bi gauza daude jokoan. Bat, edo gobernuak gai dira arazoa kontrolatzeko, edo bestela hasten dira prebenitzen mendea bukatzerako 2ºC baino gehiago berotzearen ondorio ikaragarriak. Bi, ea nola eragotzi diezaiekegun planetako ikatz, gas eta petrolioen jabe diren korporazio eta estatuei horien ustiatzeko aukera. Erregaiok lurpean utzi behar ditugu”.
Hasteko, egunkariaren diruak funts horietatik ateratzeaz gain Bill eta Melinda Gatesen fundazioari gauza bera egitera behartzeko sinadura bilketari ekin diote.
Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]
Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa zaildu du horrek. “Premiazko neurriak” hartuko dituela iragarri... [+]
Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]
Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.
Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.
Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]
Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.
Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]
Hegosudandar gehienak txirotasun larrian bizi izan dira azken bi mendeotan gutienez, eta zoritxarrez, estatu independente bihurtzeak ez die egoera hobetu, munduko herrialde txiroena baita, hainbat gerra tarteko. Testuinguru oso hauskor horretan klima aldaketak zailtasun berri... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
COP29 hasi da astelehen honetan Bakun, Azerbaijanen hiriburuan. 197 herrialde dira foro honetako kide eta horiez gain mundu osoko sare zibilaren milaka pertsona hurbilduko dira bertara, gobernuen jarduna jarraitzeko. Aurtengo gai izarra finantzazioa izango da.
Copernicus ingurumen behategiaren arabera 2024ak errekorra hautsiko du Lurreko tenperaturari dagokionez, eta hori bakarrik ez, industria aurreko garaiko batez bestekoa baino 1,5ºC altuagoa izango da lehen aldiz.
Gero eta egoera larriagoan daude munduko oihanak, klima aldaketak ekarritako bero uhin eta lehorteek bultzatzen dituzten suteengatik, bertzeak bertze. Latitude ertain eta borealetan klima jadanik aldatu arren, oihanak orain arte oso guti prestatu ditugu aldaketari, batez ere... [+]