Hedabideek bi eraso homofoboren berri eman zuten apirilean. Lehenengoa Getxon izan zen: gay aktibista bat bere bikotekidearekin zegoen terraza batean, gizon batek berarengana jo zuen “marikoi” oihukatuz eta aulki batez kolpatu zuen. Bigarrena Madrilen: lau lagun kalean zihoazen gauean eta talde batek “marikoi” oihukatuz jipoitu zituen.
Sare sozialetan harridura adierazi dutenak heterosexualak ote diren intuizioa daukat. Gay eta lesbianentzat, maritxu eta soropilentzat, ordea, homofobia eta lesbofobia gure eguneroko errealitatea delako. Hots, Getxoko berria irakurri eta egun batzuk geroago, Bilboko lagun baten deia jaso nuen: bere lagun batek “marikoi” oihukatzen zion gizon talde bati ihes egin zion, oso izututa. Gertatutakoa salatu nahi zuen.
Halako gertakariek LGTB mugimenduko pertsonon beldurrak elikatzen dituzte. Inoiz bortxatuak izan ez garen arren, emakumeok kaletik sentitzen dugun beldur sistemikoari sexu ikara deitzen zaio. Guk ikara homofobiko eta lesbofobikoa bizi ditugu. Kalean bikotea musukatzerakoan edo besarkatuta paseatzean, zaila da urduritasun puntua ez sentitzea. Erne gaude, begirada edo hitz mingarriren bat jaso dezakegulako. Batzuetan harro edo ausart sentitu ahal gara, beldurra gainditu dugulako, esparru publikoan gu izateagatik politika egiten ari garelako. Baina hori salbuespen egoeran bizi dugun adierazle da. Lelo feministak dioen bezala, ez dugu ausart sentitu nahi, aske baizik.
Nire familiako kide gehienek ez dute nire lesbianismoa onartzen; fase bat dela uste dute, onurarik ekarriko ez didana, eta ez dute nire bikotekidea ezagutzeko gogorik, emakumea delako. Nire bi lagun heteroei hau kontatu eta ni animatzeko asmoarekin hauxe erantzun zidaten: 1.: “Esaiozu zu pertsonekin maitemintzen zarela” (ze polita, “les-bi-ana” baino askoz dotoreagoa). 2.: “Ez dut ulertzen nori axola zaion norekin oheratzen zaren”. Eta 3.: “Hala ere, ez dut ulertzen zergatik batzuek homosexualak direla oihukatu behar duten”. Amorrua irentsi nuen. Nola azaldu halako komentarioak ere iraingarriak direla? Nola azaldu eurek ere “heteroxesuala” dioen kartela daramatela aurpegian itsatsita? Nola azaldu homosexualitatea ez dela sexu zaletasun pribatu soila, homofobiak eta lesbofobiak gure nortasunean, bizitza afektiboan, familiarrean eta publikoan eragina daukatela? Nola azaldu heterosexualitatea ez dela aukera bat, pertsonak mugatu eta zapaltzen dituen sistema krudela baizik?
Behinola, Bilboko autobusean, nire atzean bost urte inguruko neskatila zihoan bi emakume heldurekin –demagun ama eta amama zirela–. “Eneko zure nobioa da?”, galdetu zioten. Eta haurrak: “Ez. Eneko nire laguna da. Leire da nire nobia”. Eta helduek: “Ez, maitea. Eneko zure nobioa da. Leire zure laguna”. Heteroarauak txikitatik nor deseatu eta maitatu behar dugun esaten digu, bestela presioak jasoko ditugu, bide egokira itzul gaitezen.
Facebooken eraso homofoboen berri ematen duten gizon askok, lagunartean “marikoi” hitza erabiltzen dute, irain zein “txantxa” bezala. Tolerantzia eta egiazko sexu aniztasunaren onarpenaren artean salto handia dago, eta ez dut ikusten heterosexualak definitzen diren pertsona gehienek heterosexismoaren kontra borrokatzen dutenik. Indarkeria matxistarekin gertatzen den bezala, erosoagoa da homofobia eraso isolatuen multzoa dela pentsatzea, norberak bere ardura onartu eta eguneroko jarrera heteronormatiboak aldatzeko konpromisoa hartzea baino.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]