Erdi Aroko Monumentu Multzo bat baino askoz gehiago da Igartza: merkataritzarako gune estrategiko, Europara burdina esportatzeko sorburu, nekazaritzaren eta industriaren arteko pasabide… Tokiko garapen sozioekonomikoaren mugarri zein hainbat berrikuntzaren sarbide izan da antzinatik. Gune historiko eta arkeologikoa izateaz gain, alta, herriarentzat eta herritarrentzat berreskuratutako funtzio askoko espazioa ere bada egun.
Iragandakoa aztertuz gaurkoa ulertzeko parada bikaina eskaintzen du Beasaingo Igartza Monumentu Multzoak. Erdi Aroko jauregi dotorearen parean elkar besarkatzen duten zubiak, galtzadak, dolareak, ermitak, burdinolak eta errotak osatzen dute berau. Balio historiko eta arkeologiko handikoak dira egun, baina garai batean puntako baliabide berritzaileak izan ziren eta tokiko sozio-ekonomiaren garapenean berebiziko garrantzia izan zuten.
Gaurdaino tradizioa eta berrikuntza etenik gabe uztartzen jakin duen gunea izanik, beasaindarren oraina eta historia amiltzen ditu argazki berean. Beasaingo Udalak Gipuzkoako Diputazioarekin eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin Igartzaren berreskuratzea abiatu zuenetik ez dira gutxi beasaindarrek gune horretan kokatu eta arnasberritu dituzten adierazpen kultural eta folklorikoak.
Ez hori bakarrik, aipatu ekitaldiez landa, orotariko hitzaldi, bilkura, emanaldi, tailer, bisita gidatu, ezkontza, hileta zibil eta abar egiten baitira bertan.
Denetik izan da Igartza mendeotan: bidegurutze, pasabide, lotura, hazkundearen motor, gudarako zein merkataritzarako gune estrategiko... Arabako lautada euskal kostaldearekin lotzen zuen bide nagusia Igartzako zubitik igarotzea zen gakoa. Zentzu horretan, duela 800 urte inguru eraiki ziren Igartzako lehen dorrea eta zubia, Lazkaoko jaunak bere bigarren seme Garcia Lopezi hala aginduta, inguru guztia kontrolpean izateko.
XIII. mendearen erdialdean Agurainek, Segurak, Tolosak eta Ordiziak hiribildu-eskumena lortu eta juridikoki eratzean, kontzeju edo botere-organo berriak sortu ziren. Organootako kideak herritarren artean aukeratzen ziren eta horrek gizarte iraultza eragin zuen.
Aranzadi Zientzia Elkarteko kide Juantxo Agirre Mauleonen hitzetan, “jauntxoen eta nekazarien arteko gatazka politikoaren isla da Igartza, non nekazariek euren gainetik zeudela uste zuten jauntxoen dorretxeak eraitsi baitzituzten”.
1200. urtean Gaztelako Erresumak Gipuzkoako haranak, Durangaldea eta Arabako lurrak bereganatu zituenetik Gaztela barnetik abiatutako salgai-garraioak gero eta garrantzi handiagoa hartu zuen lurralde horietan barrena.
1611n galtzada ondoko ostatua –egungo Dolarea hotela– eraikitzeko agindu zuen Isabel Lobiano Igartzako andereak. Egungo harrizko zubia garai horretan eraiki zutenaren oinordekoa da. Belengo ermita ere XVI. eta XVII. mendeen artekoa dela uste da, baina ez dago horren froga idatzirik.
Egungo Igartza Jauregia 1520koaren ondorengoa da, baina bi mende aurreragokoaren aztarnak ditu parean. Bertan sartzean ongietorria ematen dizun egurrezko patioa arkitektura mota horren adierazle bakanetakoa da Euskal Herri osoan. Halarik ere, bada beste harribitxi bat jauregiaren beheko solairuan: Europa osoan ikusgai dagoen egur injinerutzaren lekuko bakarra. 1568ko presa, alegia, Albaola Itsas Ondare Erakundeak biziberritu zuena 2011n.
Errota osatzen duten hiru eraikinek ere balio handia dute. 1504. urterako jasota zegoen ehotzeko hiru pare harri zituela. Halaz ere, egungo eraikin nagusia 1740koa da. Errotarien etxebizitza du ondoan, egun Done Jakue bideko aterpetxea dena, eta apur bat atzerago turbina elektrikoaren gela.
Burdinolari buruzko lehen idatziak XV. mendekoak badira ere, guztiz eraberritu behar izan zen. Egungo eraikina (1782) Ilustrazio garaian eraikitako burdinola hidraulikoen adibiderik onenetakoa da. Horri esker Europan zehar burdina esportatzen hasi ziren euskal herritarrak Zeraingo eta Mutiloko mineraletatik abiatuta. 1860an Fábrica de Hierros San Martin Gipuzkoako lehen labe garaia sortu zuten Igartzako Ferroiek ibaian behera eginda. Hor du jatorria egungo CAF sonatuak.
Askotarako iturri izan da orain arte Igartza, eta luzerako emaria duela dirudi. Beasainek Igartza berreskuratu du eta Igartzak beasaindarrak, hortaz, garaiko jauntxoena zena herritarren zerbitzura jarri eta herriko arnasgune aktibo bilakatuta.
Palestinarekin Elkartasuna plataformak antolatu zuen protesta, CAFek "palestinar lurren okupazioan eta kolonizazioan duen erantzukizuna salatzeko". Berriz exijitu diote enpresako zuzendaritzari ez dezala parte hartu Jerusalemen tren arina eraikitzeko proiektuan.
Tiroa “ustekabekoa” izan zela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Batek belaunean zuen zauria eta besteak eskuan.
Beasaingo tren lantokiko hiru nabe amiantoz kutsatuta zeudela jakin eta berrogei egunetara agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean langileen eta erakundeen ordezkariek. Enpresa Batzordeko kideek salatu dute zuzendaritzak informazio "erabat eskasa" eman diela. Eusko... [+]
Goierriko Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak elkarretaratzea egin du larunbat eguerdian Beasaingo Bideluze plazan, herriko Andre Mari Zeruratuaren elizako apaiz laguntzaile izendatzearen aurka, "Elizaren inpunitatea borrokatu" lelopean.
Laugarren dibisioko zortzigarren nabean egin diren desmuntaia lanen ondoren gertatu da amianto kutsatzea eta legez onartuta dagoena baino altuagoa izan da neurketaren emaitza. Langileei hartutako sei laginetatik lauk positibo eman dute.
Pedro Ayuso Donostiako gotzainak Juan Kruz Mendizabal Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu du. Mendizabal ezaguna da adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik. Goierriko Itaiak izendapenaren eta “elizaren inpunitatearen” aurka elkarretaratzea deitu du.
Juan Kruz Mendizabal “Kakux” elizgizona Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu du Pedro Ayuso Donostiako gotzainak. Mendizabal Gipuzkoako bikario nagusi izan zen eta udalekuetan sexu gehiegikeriak egin zizkien hainbat adin txikikori, haiekin zuen konfiantza... [+]
Sakana, Goierri eta Lautadatik igaro da martxa abuztuaren 25etik 27ra, ekimen, kontzertu eta kontzentrazioekin.
11 proiektu aurkeztu dira sariketara eta epaimahaiak Lizar Begoñaren Itzalkinak eguzkitan eleberri proiektua aukeratu du bekaz laguntzeko.
Aitaren bideari jarraipena eman dio Joseba Sarriegik (Beasain, 1994), aurreko belaunaldietatik jasotako Beasaingo dantzak ondorengoei erakusten aritzen baita. Beti izan da berezia Loinazko San Martin ezpata-dantza berarentzat, are bereziago aita falta denetik. Xabier Sarriegi... [+]
Igande goizaldean, Beasaingo Loinatz jaietan, egin zioten sexu erasoa emakumeari. Biktima Zumarragako ospitalean artatu zuten, eta astelehenean salaketa jarri du, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Poliziak ikerketa abiatu du.
Beasaindik Bergararako tartea hamar minututan egiteko aukera ematen du 2019an zabaldu zuten A-636 errepide berriak, eta Gipuzkoako Deba bailara eta Goierri eskualdeak Nafarroa, Araba eta Bizkaiarekin lotzen ditu. Bidesaria jarri berri dute orain eta askotariko albo-kalteak... [+]
Elkarretaratzera deitu du goizean Beasainen Goierriko Kontseilu Sozialistak, eta dozenaka lagun elkartu dira etxegabetze arriskuan zeuden emakumeari eta bere hiru seme-alabei babesa ematera. Gutxienez beste astebetez geratu ahal izango dira etxean, etxejabearekin lortutako... [+]
Urtarrilaren 18an sartuko da indarrean Beasain eta Bergara arteko errepideko bidesari berria, eta Goierriko eta Deba Bailarako Kontseilu Sozialistek azaroan jarri zuten martxan neurriaren aurkako dinamika bat. Igandean, hain justu, ehunka lagun elkartu ziren Beasainen,... [+]