Alemaniako ikerlari talde batek inurri multzoen higidura aztertu berri du, baita ondorio harrigarriak atera ere. Ikerlana The Science of Nature aldizkarian argitaratu dute.
Behatu dutenez, habiatik elikagaiak dauden tokiraino joateko abiadura %50 motelagoa da alderantzizko ibilbidea egiteko baino. Zenbat eta inurri gehiago ibilbidean, orduan eta azkarrago higitzen dira, estropezurik egin gabe gainera.
Halaber, zenbat eta inurri gehiago, zabalagoa da hartzen duten eremua, beti ere helmuga berera heltzeko. Bidean bi inurrik topo egiten badute, une hori informazioa trukatzeko baliatzen dute. Elikagaia aurkitu bitartean ia abiadura konstantean egiten dute ibilbide osoa, baina behin jatekoa atzemanda, habiako elementu guztiak helburu berarekin hasten dira lanean. Lehen banatuta zegoen tropela batu eta ezagutzen ez dugun logika aplikatzen hasten da. Logika horrek ez du zerikusirik gizakiok autobideetan, adibidez, erabiltzen dugunarekin; hor, zenbat eta automobil gehiago, orduan eta motelagoa da abiadura.
Ikerlarien helburu berria da inurrien logika ulertu eta gizakiaren eremura ekartzea.
Biologia ikasketak egin zituen Olatz Aizpurua San Romanek (Hendaia, 1980) Nafarroako Unibertsitatean. Ia bi urte dira Aranzadi Zientzia Elkarteko Enarak proiektuaren gidaritza hartu duela, eta hegaztiek hegoak astintzen dituzten gogo eta intentsitate berarekin kontatu digu beren... [+]
Cuckfield (Ingalaterra), 1822. Mary Ann Mantellek hagin handi fosildu bat aurkitu zuen Tilgateko basoan. Aurkikuntzaren berri senarrari eman zionean, hark, Gideon Mantell (1790-1852) geologoak, eremua miatu zuen beste arrasto batzuk aurkitu arte, eta horiek aztertzeari ekin... [+]