argia.eus
INPRIMATU
Txernobylgo istripuaren urteurrena
Joxerra Aizpurua Sarasola 2015eko maiatzaren 05a
Matti Paavonen-CC By SA

Apirilaren 26an 29 urte bete ziren Txernobyleko zentral nuklearra lehertu zenetik. Leherketaren ondorioz material erradioaktibo ugari barreiatu zen munduan zehar. Ukrainan bertan, erradioaktibitatea ez zen uniformeki barreiatu, gune batzuetan asko eta besteetan gutxi baizik.

Zentrala estali egin zuten eta orain bigarren estalkia eraikitzen ari dira, lehenengoa ezin baita desmuntatu. Bestalde, oso gutxi dakigu inguruan bizi direnen osasunaz. Esaterako, zentraletik hurbil samar bizi diren ume eta gazteen %80 baino gehiagok bihotzeko arazoren bat dutela.