Mediterraneoa hobi komuna bilakatu da azkeneko urteetan. Han daude makina bat lagunen gorpuzkinak, gosearen eta gerraren biktimak, batez ere Afrikatik eta arabiar herrialdeetatik joandakoak. Zenbat ote dira? Ez dakigu, ezta inoiz jakingo ere. Badakiguna da milaka izan daitezkeela. Aurten 1.700 hildako zenbatu dira, goseak daudenen eta errefuxiatu politikoen “paradisurako” pasabide den horretan. Seguruenik dagoeneko beste ehunka lagunek bizitza galdu dute, oraintxe baita migrazioen momentua. 2014an 3.279 hildako izan ziren, 2013an 700, 2012an 500 eta 2011n 1.500. 2000. urtetik 23.000 inguru hil dira. Historia makabroa gehiegitan errepikatzen da eta gure kontzientziatik azkar ezabatzen dugu, azkarregi.
Europako erakunde eta gobernuak orain arte oso gutxi arduratu dira arazoa errotik konpontzen, mugak itxi eta hesiak jartzeko ez bada. Eta badakite konponbidea non dagoen: gosea eta gerrak deuseztatzea. Etorkinen erdia gerran dauden lurraldeetatik dator. Egia da hori ez dela egun bakarrean konpontzen. Gosea desagerrarazteko mekanismoak jarri behar dira martxan: garapen ekonomikoan inbertitu eta herrialde horien baliabide naturalak errespetatu, bertako herritarrek ez dezaten emigratu behar izan. Europa Afrikarekin duen zor erraldoia pagatzen hasiko litzateke horrela, iraganean egindako eta egiten jarraitzen duen bere aberastasunaren espoliazioa dela-eta. Gerra saihesteko mekanismoak ere behar dira. Petrolioaren kontrolak eta gasak gerra ugari leherrarazi dituzte, eta horien atzean munduko potentzia handiak daude. Potentziok armak saltzen dituzte gainera, euren interesen arabera. Eta hala, milaka lagunek ihesari ekiten diote, Sirian 4 milioi errefuxiaturekin gertatu den moduan.
Bitartean, eguneroko tragediak segituko du. Ez ditugu pertsonak salbatuko mugak gogortzen baditugu. Bizitzak salbatu behar ditugu. Ezin da inor itsasoan utzi. Europako erakundeek, oinarrizko arrazoiak ahaztu gabe, giza baliabideak, materiala eta dirua jarri behar lukete Mediterraneoan dagoen hobi hori handitzen joan ez dadin.
HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.
Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]
"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]
Kazetaria eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Munduko Medikuak, Apoyo Mutuo edota SHM gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du boluntario eta kazetari moduan. Hainbat komunikabidetan hamaika erreportaje plazaratu ditu Greziako Chios irlatik, hala nola Mediterraneoko... [+]
Igandean egin du erreskatea Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako... [+]
Calabriako (Italia) kostaldetik 120 miliatara hondoratu da astelehenean ontzi bat eta erreskate lanetan, haurdun zegoen emakume bat hil da. Libiatik gertu beste ontzi batean, ura sartu eta hamar pertsona hil dira sotoan. Desagertuen artean gutxienez 26 ume daude.
Ekainaren 16an Britainia Handiko BBC telebista kateak publiko egin duenez, Greziatik Europara joan nahi zuten pertsonak modu basatian hil izan dituztela frogatzen duten lekukotasunak bildu dituzte. Greziako uretatik irten eta brankatik behera itsasora bota dituzten bederatzi... [+]
Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]
Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]
Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]
Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.