Hizkuntza ereduak mantendu ala gainditu

  • Jakina denez, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan A, B eta D ereduen artean hautatu daiteke. Eusko Jaurlaritzak datozen urteetarako hezkuntza curriculuma prestatu duen honetan, eskoletan ezarriko den hizkuntza politikaz aritu dira EAJ, EH-Bildu eta PSEko ordezkariak, Donostiako Udalak hezkuntzari berriki eskaini dizkion jardunaldietan.

Juanjo Agirrezabala (EH-Bildu), Jone Berriozabal (EAJ), Naiara Sampedro Donostiako Hezkuntza zinegotzia, Maria Luisa Garcia (PSE) eta Mikel Garcia moderatzailea,
Juanjo Agirrezabala (EH-Bildu), Jone Berriozabal (EAJ), Naiara Sampedro Donostiako Hezkuntza zinegotzia, Maria Luisa Garcia (PSE) eta Mikel Garcia moderatzailea, "Hezkuntza ereduen garrantzia gizartearen eraikuntzan" jardunaldietan. (Arg: JM Auzmendi)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Aurrerantzean EAEko hezkuntza sistema egituratuko duten curriculum dekretuak prest ditu Jaurlaritzak, Heziberri planaren baitan. Hasierako zirriborroan, saiakera bat antzematen zen eragileek eta Euskadiko Eskola Kontseiluak aspalditik aldarrikatzen duten eskariari erantzuteko: ereduetan oinarritutako sistema gainditzeko beharra. Azken finean, A (gaztelaniaz nagusiki) eta B (ikasgai batzuk gaztelaniaz eta beste batzuk euskaraz) ereduek ez dutela euskalduntzen argi diote ikerketek. Jaurlaritzaren lehen zirriborro hark euskara ardatz duen sistema eleanitza proposatzen zuen ikastetxeetarako; “euskara ohituraz eta modu normalizatuan erabiltzen dela bermatuko da, barruko nahiz kanpoko jardueretan eta, oro har, eskolako ekintzetan”, zioen. Eskola osoa inplikatuz, euskarari trataera integrala ematea eta irizpide horietatik abiatuta ikastetxe bakoitzak hizkuntza proiektu propioa egitea planteatzen zuen.

Behin betiko dokumentuan, A, B eta D ereduak mantentzearen alde egin du azkenean Jaurlaritzak, eta aldagai zalantzagarria gehitu du: euskara eskakizuna ikastetxearen inguru soziolinguistikoaren arabera egingo da. Eragile ugarik ez du hori begi onez ikusi, euskararen ezagutzan abiadura ezberdineko zentroak eta ghetto linguistikoak sor ditzakeelakoan. Denei euskara maila bera eskatu beharko litzaiekeela eta helburu horretara iristeko zailtasun eta behar handiagoak dituzten zonaldeetan baliabideak jarri behar liratekeela uste dute. Jaurlaritzarentzat aldiz, lorpen handia da ereduak mantendu ahal izateko Espainiako Gobernuarekin hitzartu duen akordioa, LOMCEk gai honetan eskua sar ez dezan.

Ingurumari horretan, gaiaz eztabaidatu dute Jone Berriozabal EAJko legebiltzarkideak, Juanjo Agirrezabala EH-Bilduko legebiltzarkideak eta Maria Luisa Garcia PSEko Gipuzkoako Hezkuntza arduradunak.

Gauza bera eskatu behar al diegu Ataun eta Oioni?

“Espainiako Gobernuarekin Jaurlaritzak lortutako akordioa azpimarratzekoa da. Gurean euskarak daukan garrantziari eragin ziezaiokeen LOMCEk, eta gure sistema babesteko akordioa lortu dugu. Euskara maila hobetzearen alde gaude, jakina, bai A ereduan, bai B ereduan eta baita D ereduan ere; eredu guztiek dute hobekuntzarako tartea eta prest gaude behar diren neurriak ezartzeko, ordu kopuruak areagotzeko edota metodologia egokitzeko, euskara maila hobetu dadin –dio Berriozabal jeltzaleak–. Nabarmendu behar da eredu bera izan arren, D eredua adibidez, ez dela berdina herri batean edo bestean aplikatzen denean”.

“Duela sei-zazpi urte jada Kontseiluak bere txosten guztietan esaten zuen ereduen markoa gainditu egin behar dela. Saiakera egin zen 2008-2009an, hezkuntza eragile guztien adostasunez, baina azkenean bere horretan gelditu zen. A, B eta D ereduak mantendu eta hobetu behar direla diozu, eta badakit Ataungo D eredua eta Oiongoa ez direla inondik inora berdinak, baina hortik abiatuta ere denentzat helburu orokorra jarri beharra dago, eskolan ikasle euskaldunak lortzeko, eta ereduen markoa ez da horretarako baliagarria”, adierazi du Agirrezabala EH-Bilduko kideak. “2009an behinik behin esaten zen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzen zutenerako euskaraz B2 maila gainditzeko prestatuta egon behar zutela ikasleek. PSOEk kolpe batez kendu zuen hori eta orain Jaurlaritzaren Heziberri planak ez du zehazten hizkuntza aldetik zein profil lortu behar duten ikasleek”.

Heziberrik irteera profilaz hitz egiten duela erantzun dio Berriozabalek, baina modu orokorrean egiten duela: “Ikasleak izan beharko dituen gaitasunak azaltzen dira. Horrek ez du esan nahi gaitasun hori ebaluatzeko Europako markoko zenbaki bat eman behar zaionik, askoz orokorragoa da irteera profila: hizkuntza gaitasuna izatea, hainbat hizkuntzatan”. Garcia PSEko kideak gaineratu du B2 ez dela hezkuntza sistemarako marko bat, atzerriko hizkuntzen maila ebaluatzeko erabiltzen den adierazlea baizik, eta irteera profila jartzeak arrisku handiak dituela uste du, “zuk esan moduan Oion eta Ataun ez direlako gauza bera, eta beraz gauza bera eskatu behar al diegu, abiapuntu zeharo ezberdinak izanik? Gure ikasle gehienen ama hizkuntza ez da euskara eta espazio soziolinguistiko hori kontuan hartu behar da ez bakarrik ikasgelan metodologia ezberdinak erabiltzeko, baita errealitate horren barruan ikastetxeak malgutasunez aritu ahal izateko ere”.

Eredu bakarra, Katalunian bezala?

EAJko ordezkariaren hitzetan, ereduen sistema adostasun sozial eta politiko zabal batean dago oinarrituta eta eutsi egin behar zaio “hobea eta legezkoa den eta euskararen segurtasuna bermatuko duen besterik ez dagoen bitartean. Aldatuko bagenu, gutxieneko lau aurre-baldintza eman beharko lirateke: marko berriak emaitza hobeak bermatzea, dugun legedian onargarria izatea, ikuspegi guztietatik egingarria izatea, eta herritarren gehiengoak ulertzea eta nahi izatea. Behin eta berriz diogu eleaniztasunean aurrera egin behar dugula, euskara ardatz hartuta, baina ez dut uste esan daitekeenik ereduen sistemak goia jo duela, beste sistema batek, bat eta bakarrak, ez digulako ezer onik ekarriko”. Eta galdera luzatu dio EH-Bilduko legebiltzarkideari: “Ereduen markoa gainditu beharra diozu: markoa gainditzea zer da, eredu bat eta bakarra herri guztientzat? Eredu bat eta bakarra ikasle guztientzat? Horretaz ari bagara, gu ez gatoz bat eta gainera ez da posible, gure buruari eman diogun legediak ez duelako onartzen”. Izan ere, Euskararen Legearen arabera (1982) hizkuntza aukeratzeko familiek duten eskubidea bermatu behar da, eta hizkuntza ofizialak bi dira EAEn.

Agirrezabalak erantzun aurretik, PSEko ordezkariak hartu du hitza: ereduak garrantzitsuak direla dio, gizartean egonkortasun eta kohesio elementu inportantea direla argudiatuta, eta hortik mugitzekotan, esperimentazio eta ebaluazio faseak beharko liratekeela azpimarratu du, “ebidentzian eta zehaztasun zientifikoan oinarrituta”, eredu hobea dela ziurtatzeko. “Aldi berean, pentsatzen dut ez gaudela 1982an, gizartea asko aldatu dela eta hezkuntza sistemari beste gauza batzuk eskatzen dizkiotela gurasoek. Horiei erantzutea gure eginbeharra da, beti ere akordioan oinarrituta”. Isabel Celaá Hezkuntza sailburu zen garaian (PSE) era esperimentalean gauzatu zen hiru eleko eredua ekarri du akordura: eredu horrek euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egin beharreko gutxieneko eta gehieneko ikastorduak finkatzen zituen eta kritikatua izan zen, beste hizkuntzen mesedetan ardatz behar lukeen euskarari orduak kentzen zitzaizkiolakoan. Garciaren esanetan, baina, “eredu honen ebaluazioa oso ona izan zen; probatu zuten ikastetxeetan ingelesaren ezagutza areagotu zen eta euskara ez zen kaltetuta atera”.

“Hiru eleko ereduak ingelesean emaitza onak eman zituela diozu eta euskarari ez ziola kalterik egin, baina hobekuntzarik ere ez zion ekarri” gogoratu du EH-Bilduko politikariak, eta horregatik uste du ikasleak euskalduntzeko ez dela marko egokia. Jeltzalearen itaunari ere erantzun dio: “Eredu bakarra ez omen da posible, baina Kataluniak murgiltze eredua dauka [gure D ereduaren parekoa, ikasgai gehienak euskaraz guk, haiek katalanez], eredu hori baino ez du, bakarra, eta ez da mundua erori”. Presentzia handiena euskarak izango duen marko berri batera urratsa emateko une aproposa dela garbi du Agirrezabalak: “2009rako lege proiektuan euskararentzat ikastorduen %60ko presentzia zegoen finkatuta, arrazoi oso sinple batengatik: orokorrean, %60ak bermatzen du hizkuntza konpetentzia oso onak izatea. Eta egin daiteke, aho-betez diozuelako oinarri politiko eta sozial sendoa duela egungo eredu sistemak, baina 1982an onarturiko Euskararen Legetik eratortzen da sistema hau, eta zenbatek bozkatu zuen legea Legebiltzarrean? 75 parlamentaritik 39k. Une hauetan EAJ eta EH-Bildu elkartuta, hezkuntzan euskarak benetan ardatz izan behar duela adosten badugu 75etik 48ren adostasuna genuke, orduan baino handiagoa. Eta hezkuntza eragileak ere denak datoz bat! Zergatik ez da orduan egiten? Zeri diogu beldur? Beti ere, ikasleen hizkuntza konpetentzia hobetzea helburu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Jarrera baikorrak areagotzearen beharra

Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Sustatu
Claude, euskaraz oso txukun egiten duen beste adimen artifizial bat

Ekainean kaleratu zuen Anthropic enpresak Claude adimen artifizialaren (AA) Claude 3.5 Sonnet izeneko bertsioa.  Eta joan den asteko nobedadea, Android aplikazioa. AA inbento hauek jada ohituta gauzkaten bezala, euskaraz oso txukun aritzen da. Beñat... [+]


Katixa Dolhare: «Frantsesa klaseetan literatura azkar lantzen da baina euskara klaseetan anitzez gutxiago»

"Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara" jardunaldian parte hartu zuen Katixa Dolhare Zaldunbidek. Seaskak eta UEUk antolatu Udako Ikastaroen barne. Bere problematikak horiek ziren: Zer leku du literaturak hezkuntza programetan eta nola landu euskal... [+]


2024-07-18 | Euskal Irratiak
Iñaki Iurrebaso
“Euskararen egoera ikusita, gaitasunean bereziki ahul gaude”

Iñaki Iurrebaso soziolinguistak euskararen egungo egoeraren argazkia egin du Baionan iragan zen Hizkuntz politikari buruzko ikastaroan, muga-gaindiko ikastaroen kari.


Euskaldunak

Eusko Jaurlaritza berriko bozeramaile Maria Ubarretxenak lehenengo elkarrizketa Euskadi Irratiari eman zion. Solasaldian asmoez jardun zuen, kontu orokorrak adierazi zituen, ezinbestean, gobernua martxan jarri berri zegoelako. Adeitsua izan zen tonua kazetari eta eledunaren... [+]


Teknologia
Euskalgintza digital kritikoa

Euskara, eremu digitala den itsasoan ezagutzara eta harremanetara abiatzeko portua da. Adimen artifizialarekin, portu horretatik mundu osoarekin euskaraz harremanetan jartzeko aukera ematen dela dirudi. Euskararen automatizazioa laguntza ederra da belaunaldi berriekin euskal... [+]


2024-07-16 | Euskal Irratiak
Sébastien Castet
“Euskaldun gehiago bada, baina euskaldunak gero eta giro frantsesdunago batean bizi dira”

Mugaz gaindiko uda ikastaroak abiatu dira astelehen honetan ostiralera arte irauteko Baionan eta Hizkuntza Politika berrirako urratsak Ipar Euskal Herrian aztertuko da.


Euskarabentura Araban barrena dabil, Zuberoa, Behe Nafarroa eta Nafarroan ibili ostean

Argantzonera (Araba) iritsiko da asteazkenean Euskarabentura espedizioa, Gesaltz-Añanatik pasa ostean aurreko egunean. Hamar egun dira espedizioa hasi zela Atharratzen (Zuberoa). 15-17 urte bitarteko 125 Jzioquitar (Euskarabenturako parte-hartzaileek jasotzen duten izena... [+]


Nola erabili da adimen artifiziala euskara zabaltzeko?

Asko dira teknologia euskaratik lantzen ari diren ikerlariak; horien artean, Naiara Perez EHUko HiTZ Hizkuntza Teknologiako Zentroko ikerlaria, Itziar Cortes Elhuyarreko ikerlaria eta Eli Pombo Iametzako kudeatzailea. Euskarak adimen artifizialean daukan lekuaz, aukerez,... [+]


2024-07-09 | Sustatu
PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean audioliburuen gisa

Alex Gabilondo software librearen zaletuaren gida batetik probatu dugu, eta ibili dabil: PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean (edo Android gailuetan zehatzago) audioliburuen gisa. Software libreko doako tresnekin, gainera.


Eguneraketa berriak daude