Charlie gara, ez Abdul

Miribilla, Bilbo, 2015eko urtarrilak 10, arratsaldeko 16:30ak. Euskal presoen aldeko manifestazioaren berri ematera noa Argiarako eta autoa aparkatu ondoren kafetxo bat hartzera sartu naiz taberna txiki batean. Hiru bezero bakarrik gaude, bi ozen ari dira kalakan, gizonezko bat batez ere: “Gure bizkar bizitzera datoz kanpotar horiek, lanik egin gabe bizitzera… guretzat beharko ez bagenu moduan… zer uste dute… eta gu irentsi eta irentsi… noiz espabilatuko dugu?”.

Ez nuen bakero ausartarena egin. Entzun, kafea irentsi eta alde. Ez dakit Intxaurraga, Fernandez, Agirre edo Lekue zen, baina Javier Marotoren berbak ziren, haren zakarkeria berdinaz jaurtita. Sarri entzuten direnak, ezer berririk ez alde horretatik.

Aste batzuk geroago etorriko zen ezohikoagoa dena, gertuagoko mahaian eta gertuagoko pertsonak: “Kalean jende askok pentsatzen du horrela… iruzurra ematen dela diote dakitenek… eta datozen guztiei irekiko dizkiegu ateak ala?... denak etorriko dira?”. Deabruaren abokatua. Uste dut.

Lehenago Mexikoz aritu dira, bertan Aberri Egun baten karietara euskal herritar talde batek egindako bazkariaz. Diruduna da etxeko jabea. Beti izango ote zen hala? Haren arbasoak iritsi zirenean ere bai? Mahai bueltan diren guztien arbasoak “hangoei haiena kentzera” joan ote ziren? AEBetan egun populazioz bigarren komunitatea osatzen duten hispanoak lorez eta lurrinez hartuko ote zituzten hegoaldeko mugetan diren pasabideetan?

Gezurra Maroto! Berak badaki, baina 41.000 sinadura lortu ditu Eusko Legebiltzarrean ekimen legegilea bideratzeko. Boto ehiza. EAEko populazioaren %6,9 da immigrantea (Araban %8,3, Espainian %10,7) eta Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) %40 immigranteek jasotzen  dute. Adolfo Alustiza Lanbideko zuzendari nagusiak otsailean jakinarazi zuenez, %0,3 da DBEn ematen den iruzur kopurua. Hutsaren hurrengoa, esate baterako, EAEn ematen den BPGaren %20ko zerga iruzurrarekin konparatuta (Ogasun Ministerioko Teknikarien Sindikatua, 2013ko datuak). Dirutan: 1,2 milioi euroko iruzurra DBEn eta 13.560 milioi urteko zerga iruzurra. Diru publikoa azken zentimoraino kontrolatu behar da, baina bistan da badirela garrantzia desberdineko gaiak.

EAEn DBE bidez diru laguntza soziala banatzen bazaie immigranteei denak etorriko dira? Gezurra berriz ere. Immigranteak doaz haientzat lana den lekuetara, horregatik joan dira askoz gehiago Espainiako hainbat lurraldetara, eraikuntza, ostalaritza eta nekazaritza lanpostu gehiago direlako han. DBE estatu osoko diru-laguntza sozialeko sistema oparoena da, baina ez du dei-efekturik izan; horregatik  ez dago immigrazio kopuru handiagorik EAEn. Egiazki, kopurua txikitzen ari da: 2012an eta 2013an immigrante kopuruak behera egin du EAEn (2013an ia 8.000 immigrante gutxiago Immigrazioaren Euskal Behategiaren datuetan).

Baina Javier Maroto eta PPrentzat botoak pertsonen duintasuna baino garrantzitsuagoak dira, edozerk balio du gorrotoaren bandera astintzeko, hori egiten baitu 41.000 sinadurako kanpaina bilketa eginez. Bera PPko parlamentaria da Eusko Legebiltzarrean, PPk 10 parlamentario ditu, nahi adina lege proposamen bidera dezakete, baina nahiago dute herritarren ekimeneko aukera baliatzea. Adierazgarria erabat.

Eta orain Javier de Andrés PPko Arabako Ahaldun Nagusia gehitu zaio gurutzadari: immigranteak bakarrik ez, euskara elkarteetan ari den Bildu, Batasuna eta gisako jendilajea da Arabaren azken hamarkadetako izurritea. Berriako De Rerum Naturako kapitulu berri batean –Morralla– Euskal Michael More kazetari ezagunari De Andresek emandako erantzuna ezin adierazgarriagoa izan da. “Araban bizi den jendea arabar biztanleak dira?”, galdegin dio kazetariak, “Bai, salbuespenekin...” erantzun honek. “Zeintzuk dira salbuespenak?” “Magrebetik, Gipuzkoatik eta Bizkaitik etorritakoak”, borobildu du diputatu nagusiak.

Europarrok Charlie gara, baina ez Binata, Shengor, Abdul edo Jaineba. Ez dakidana da nola garen platerrean duguna irensteko gai, Mediterraneoak gure begien aurrean beste 950 gorpu irentsi dituenean.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


Teknologia
Joan zaitez...

2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Eskuak

Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]


Urte berri goiza

Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]


Primaderako liliak

“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]


Trump, berriro

Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]


Eguneraketa berriak daude