Poliki-poliki izeneko material didaktikoa sortu dute Katalunian haurrek euskara ikas dezaten. Bartzelonako Euskal Etxean eta Sant Cugat udalerrian jarri dute abian egitasmoa. Helburua da familia euskaldunen seme-alabek beste haur batzuekin euskaraz hitz egiteko gune bat izatea.
Material erakargarri, sustatzaile eta dinamikoen bitartez haurrei euskara ikasteko aukera eman nahi diete Katalunian. Hezkuntza-materialaren hezurdura osatzen dute Zapataldea izeneko herri berezi bateko biztanleen abenturek, nahaspilek eta gertaerek. Euskaraz hitz egiten dute bertako biztanleek (estralurtarrak, sorginak, euli erraldoiak, bikingoak, harpetarrak, txerriak eta dragoiak) eta hori da euren arteko lotura bereizgarria.
Ahozkotasuna lantzea da egitasmoaren helburu nagusia; haurrek hizkuntza erabiltzea da erdietsi beharrekoa. Ikasturte oso baterako iraupena dute materialek eta lau gai nagusi lantzen dira urte bakoitzean. Esaterako, lehen urterako gai hauexek proposatzen dituzte: eskola, lagunak, azoka eta oporrak. Ipuin kontaketak izaten dira abiapuntu, baita ondorengo jolas, zeregin eta ekintza guztien hari nagusia ere. Gaien inguruko hiztegia lantzeaz gain, aditzak eta gramatika egiturak ere jorratzen dituzte.
Bartzelonako Euskal Etxean Haurren Txokoa zerbitzua abiatu dute. Etxeko txikienentzako gune horretan, astean egun batez –ostiraletan bi orduz–, haurrek euren artean euskaraz hitz egiteko parada dute, jolas egiten duten bitartean. Euskara ulertzen duten 3 urtetik gorako umeentzat antolatutako egitasmoa da.
Orain bi urte hasi ziren Poliki-poliki materiala erabiltzen Haur Txokoan. Ordura arte, oro har, umeek jolas baino ez zuten egiten bertan eta euskara erabiltzearekin batera, katalana eta gaztelania ere tartekatzen zituzten. Azken finean, haurrek katalanez hitz egiten dute euren ikastetxeetako ikaskideekin eta hizkuntza hori erabiltzea ohiko joera izaten da. Bestalde, Txokoan ez zuten jolasa eta hizkuntza uztartzeko egitura sendorik, ez eta euskara irakasteko jarraibide zehatzik. Hori dela-eta, aisialdi tarte horri etekin handiagoa ateratzeko asmoz jarri zuten abian proiektua.
Pasa den ikasturtean, 3 eta 7 urte bitarteko 16 ikasle izan zituzten Haur Txokoan. Egitasmoak harrera ona izan zuen eta baikor dira antolatzaileak: haurrek euren artean euskara erabiltzea lortu zuten aisialdiko bi ordu horietan bederen, baita irakaslearekin ere. Taldean adin ezberdineko umeak egonik, guztien motibazio maila mantentzea ez dela erraza izan gaineratu digute arduradunek.
Zorione Aperribay da haurren Txokoko hezitzailea. Iaz, berak erabili zituen lehenengoz Poliki-poliki egitasmoko materialak Txokoan, eta aurten ere ildo beretik ari dira lanean. Umeen beharretara hobeto egokitzeko, bi talde sortu dituzte: 3-6 urte bitartekoena (8 haur denera) eta 7-10 urte artekoa (12 kide).
Haur Txokora hurbiltzen diren haurren familiak kasu guztietan mistoak direla dio Aperribayk: gurasoetako bat euskalduna izan ohi da eta bikotekidea ia beti katalana. Dena den, badira beste lekuetakoak ere; esaterako, kanariarrak eta italiarrak. Irakasleak adierazi digu haur guztiak hirueledunak direla eta euren etxeetan ahalegin handia egiten dela euskara, gaztelania eta katalana normaltasunez bizitzeko. Guraso asko beldur baitira seme-alabek ez ote duten ama-hizkuntza eta horrekin batera identitate zati bat galduko.
2013ko urte amaieran, Bartzelona probintziako Sant Cugat udalerrian, 12 bat familia euskaldunek euren haurrak giro euskaldunean hezteko helburuz Gure Txokoa elkartea sortu zuten. Udalerriko kultur etxean astean bitan hasi ziren elkartzen haurrek euskara landu zezaten eta gainontzeko umeekin aisialdia euskaraz bizi zezaten. Handik gutxira, Bartzelonako Euskal Etxera jo zuten hezitzaile baten bila, eta Zorione Aperribayrekin hasi ziren lanean Poliki-poliki materiala jorratzen.
Leire Irigaray donostiarra izan zen elkartearen sustatzaileetako bat eta berak azaldu dizkigu ekimenaren nondik norako nagusiak. Sant Cugateko haurtzaindegi batean egin zuen topo lehenengoz ama euskaldun batekin eta hortik abiatuta hasi ziren harreman sarea pixkanaka zabaltzen, handik eta hemendik. Herriko aldizkarian iragarkia jarri zuen Irigarayk familia euskaldunak bilatzeko asmoz. Sant Cugateko euskaldunen sarea zabalagoa bada ere, egun, hamar bat familia euskaldunek parte hartzen dute egitasmoan eta adin bertsuko seme-alabak dituzte, 3-6 urte artekoak. Asteartero biltzen dira Haur Txokoan. “Sorpresa handia izan da Sant Cugaten hainbeste familia euskaldun bildu izana, eta gainera euren seme-alabekin euskaraz mintzatzen direnak. Pozik gaude zentzu horretan”, dio Irigarayk.
Oro har, Sant Cugateko familia gehienak ere mistoak dira, bikote euskaldun-katalanek osaturikoak. Etxe barruko hizkuntza kudeaketaz galdetu diogu ekimenaren sustatzaileari: “Gure etxean, bikotekidearekin katalanez hitz egiten dut. Noizean behin, euskara erabiltzen dugu berak zer edo zer ulertzen duelako, baina oso gutxitan. Haurrei euskaraz egiten diet nik eta bikoteak katalanez. Oro har, guraso gehienek horrela jokatzen dute”.
Gurasoak pozik daude Haur Txokoaren dinamikarekin. Beharrezkoa ikusten dute familiatik kanpo haurrek euren artean euskaraz hitz egiteko eremua izatea. Badirudi, gainera, haurrei funtzionamendua eta edukiak erakargarri zaizkiela. Balorazio positiboa egiten dute eta egitasmoarekin aurrera jarraitzeko asmoa dute. “Zailena ikusten dudana da Txokoko haur guztiek euren artean euskaraz hitz egitea. Denek ez dute euskara maila bera, batzuek oso ondo menderatzen dute, beste batzuek ez hainbeste… eta euren joera da katalanez hitz egitea. Lorpen handia izango litzateke talde horretan euskara izatea harreman hizkuntza. Ahalegina egingo dugu”. Gainera, Haur Txokoko eskolen dinamikarekin etxean ere jarrai dezakete gurasoek, nahi izanez gero, Poliki-polikik nahi adina material baitu horretarako.
Bartzelonako Euskal Etxean eta Sant Cugaten egitasmoak izan duen harrera ona ikusirik, ekimenaren antolatzaileek jakinarazi digute proiektua Kataluniako beste eskualde batzuetan abian jartzeko egokia izan daitekeela, baita euskara hizkuntza gutxitu edota bertako hizkuntza ez den lurraldeetan ere. Harago joanez, Euskal Etxeen sarea baliatuz Europa eta munduko Euskal Etxeetan ere jar liteke abian. Egitasmoa ezagutarazteko lanetan hasiko dira, poliki-poliki.
Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.
Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]
Korsikako legebiltzarkideek ezin dute Korsikako Asanblean korsikeraz hitz egin, Bastiako Auzitegiaren 2023ko epai baten arabera. Ebazpen horri helegitea jarri zion Asanbleak, baina debekua berretsi du orain auzitegi berak. Epaiak tokiko beste hizkuntzei eragiten diela ohartarazi... [+]
Zenbat komunikazio egoeratan ateratzen da galtzaile euskara? Arduradunak ez duelako aurrez pentsatu hizkuntzak nola kudeatu, erresistentziak egoten direlako eta haiei erantzuteko argudioak prest ez daudelako… Soziolinguistika Klusterrak jendaurrean.eus gida ipini du... [+]
“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.
Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]
Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]
Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]
Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.
Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.
Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]
Lehenengo aldiz “euskararen aldarriak hedatzeko” azoka antolatu dute euskararen biziberritzean lan egiten duten zortzi elkartek. Euskararen egunean irekiko da azoka eta abenduko beste hiru egunetan ere egongo da zabalik.
“Ibiliz ikasten da ibiltzen, eta kantuan kantatzen”. Horixe izan da aste honetako ikasgaietako bat C2ko taldeetan. Helburua ez zen abesten edo oinez ikastea, gerundioa behar bezala erabiltzea baizik. Zer pentsatua eman dit jarduerak, eta irakasten nola ikasten dugun... [+]