Haurrek Katalunian euskaraz egin ahal izateko gunea

  • Poliki-poliki izeneko material didaktikoa sortu dute Katalunian haurrek euskara ikas dezaten. Bartzelonako Euskal Etxean eta Sant Cugat udalerrian jarri dute abian egitasmoa. Helburua da familia euskaldunen seme-alabek beste haur batzuekin euskaraz hitz egiteko gune bat izatea.

Sant Cugateko Haur Txokoan, guraso eta seme-alabak.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Material erakargarri, sustatzaile eta dinamikoen bitartez haurrei euskara ikasteko aukera eman nahi diete Katalunian. Hezkuntza-materialaren hezurdura osatzen dute Zapataldea izeneko herri berezi bateko biztanleen abenturek, nahaspilek eta gertaerek. Euskaraz hitz egiten dute bertako biztanleek (estralurtarrak, sorginak, euli erraldoiak, bikingoak, harpetarrak, txerriak eta dragoiak) eta hori da euren arteko lotura bereizgarria.

Ahozkotasuna lantzea da egitasmoaren helburu nagusia; haurrek hizkuntza erabiltzea da erdietsi beharrekoa. Ikasturte oso baterako iraupena dute materialek eta lau gai nagusi lantzen dira urte bakoitzean. Esaterako, lehen urterako gai hauexek proposatzen dituzte: eskola, lagunak, azoka eta oporrak. Ipuin kontaketak izaten dira abiapuntu, baita ondorengo jolas, zeregin eta ekintza guztien hari nagusia ere. Gaien inguruko hiztegia lantzeaz gain, aditzak eta gramatika egiturak ere jorratzen dituzte.

Bartzelonako Euskal Etxean Haurren Txokoa zerbitzua abiatu dute. Etxeko txikienentzako gune horretan, astean egun batez –ostiraletan bi orduz–, haurrek euren artean euskaraz hitz egiteko parada dute, jolas egiten duten bitartean. Euskara ulertzen duten 3 urtetik gorako umeentzat antolatutako egitasmoa da.

Orain bi urte hasi ziren Poliki-poliki materiala erabiltzen Haur Txokoan. Ordura arte, oro har, umeek jolas baino ez zuten egiten bertan eta euskara erabiltzearekin batera, katalana eta gaztelania ere tartekatzen zituzten. Azken finean, haurrek katalanez hitz egiten dute euren ikastetxeetako ikaskideekin eta hizkuntza hori erabiltzea ohiko joera izaten da. Bestalde, Txokoan ez zuten jolasa eta hizkuntza uztartzeko egitura sendorik, ez eta euskara irakasteko jarraibide zehatzik. Hori dela-eta, aisialdi tarte horri etekin handiagoa ateratzeko asmoz jarri zuten abian proiektua.

Pasa den ikasturtean, 3 eta 7 urte bitarteko 16 ikasle izan zituzten Haur Txokoan. Egitasmoak harrera ona izan zuen eta baikor dira antolatzaileak: haurrek euren artean euskara erabiltzea lortu zuten aisialdiko bi ordu horietan bederen, baita irakaslearekin ere. Taldean adin ezberdineko umeak egonik, guztien motibazio maila mantentzea ez dela erraza izan gaineratu digute arduradunek.

Zorione Aperribay da haurren Txokoko hezitzailea. Iaz, berak erabili zituen lehenengoz Poliki-poliki egitasmoko materialak Txokoan, eta aurten ere ildo beretik ari dira lanean. Umeen beharretara hobeto egokitzeko, bi talde sortu dituzte: 3-6 urte bitartekoena (8 haur denera) eta 7-10 urte artekoa (12 kide).

Guraso mistoak eta haur hirueledunak

Haur Txokora hurbiltzen diren haurren familiak kasu guztietan mistoak direla dio Aperribayk: gurasoetako bat euskalduna izan ohi da eta bikotekidea ia beti katalana. Dena den, badira beste lekuetakoak ere; esaterako, kanariarrak eta italiarrak. Irakasleak adierazi digu haur guztiak hirueledunak direla eta euren etxeetan ahalegin handia egiten dela euskara, gaztelania eta katalana normaltasunez bizitzeko. Guraso asko beldur baitira seme-alabek ez ote duten ama-hizkuntza eta horrekin batera identitate zati bat galduko.

Sant Cugateko Gure Txokoa

2013ko urte amaieran, Bartzelona probintziako Sant Cugat udalerrian, 12 bat familia euskaldunek euren haurrak giro euskaldunean hezteko helburuz Gure Txokoa elkartea sortu zuten. Udalerriko kultur etxean astean bitan hasi ziren elkartzen haurrek euskara landu zezaten eta gainontzeko umeekin aisialdia euskaraz bizi zezaten. Handik gutxira, Bartzelonako Euskal Etxera jo zuten hezitzaile baten bila, eta Zorione Aperribayrekin hasi ziren lanean Poliki-poliki materiala jorratzen.
 

Leire Irigaray donostiarra izan zen elkartearen sustatzaileetako bat eta berak azaldu dizkigu ekimenaren nondik norako nagusiak. Sant Cugateko haurtzaindegi batean egin zuen topo lehenengoz ama euskaldun batekin eta hortik abiatuta hasi ziren harreman sarea pixkanaka zabaltzen, handik eta hemendik. Herriko aldizkarian iragarkia jarri zuen Irigarayk familia euskaldunak bilatzeko asmoz. Sant Cugateko euskaldunen sarea zabalagoa bada ere, egun, hamar bat familia euskaldunek parte hartzen dute egitasmoan eta adin bertsuko seme-alabak dituzte, 3-6 urte artekoak. Asteartero biltzen dira Haur Txokoan. “Sorpresa handia izan da Sant Cugaten hainbeste familia euskaldun bildu izana, eta gainera euren seme-alabekin euskaraz mintzatzen  direnak. Pozik gaude zentzu horretan”, dio Irigarayk.

Oro har, Sant Cugateko familia gehienak ere mistoak dira, bikote euskaldun-katalanek osaturikoak. Etxe barruko hizkuntza kudeaketaz galdetu diogu ekimenaren sustatzaileari: “Gure etxean, bikotekidearekin katalanez hitz egiten dut. Noizean behin, euskara erabiltzen dugu berak zer edo zer ulertzen duelako, baina oso gutxitan. Haurrei euskaraz egiten diet nik eta bikoteak katalanez. Oro har, guraso gehienek horrela jokatzen dute”.

Gurasoak pozik daude Haur Txokoaren dinamikarekin. Beharrezkoa ikusten dute familiatik kanpo haurrek euren artean euskaraz hitz egiteko eremua izatea. Badirudi, gainera, haurrei funtzionamendua eta edukiak erakargarri zaizkiela. Balorazio positiboa egiten dute eta egitasmoarekin aurrera jarraitzeko asmoa dute. “Zailena ikusten dudana da Txokoko haur guztiek euren artean euskaraz hitz egitea. Denek ez dute euskara maila bera, batzuek oso ondo menderatzen dute, beste batzuek ez hainbeste… eta euren joera da katalanez hitz egitea. Lorpen handia  izango litzateke talde horretan euskara izatea harreman hizkuntza. Ahalegina egingo dugu”. Gainera, Haur Txokoko eskolen dinamikarekin etxean ere jarrai dezakete gurasoek, nahi izanez gero, Poliki-polikik nahi adina material baitu horretarako.

Egitasmoaren zabalkundea

Bartzelonako Euskal Etxean eta Sant Cugaten egitasmoak izan duen harrera ona ikusirik, ekimenaren antolatzaileek jakinarazi digute proiektua Kataluniako beste eskualde batzuetan abian jartzeko egokia izan daitekeela, baita euskara hizkuntza gutxitu edota bertako hizkuntza ez den lurraldeetan ere. Harago joanez, Euskal Etxeen sarea baliatuz Europa eta munduko Euskal Etxeetan ere jar liteke abian. Egitasmoa ezagutarazteko lanetan hasiko dira, poliki-poliki.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2024-07-18 | Euskal Irratiak
Iñaki Iurrebaso
“Euskararen egoera ikusita, gaitasunean bereziki ahul gaude”

Iñaki Iurrebaso soziolinguistak euskararen egungo egoeraren argazkia egin du Baionan iragan zen Hizkuntz politikari buruzko ikastaroan, muga-gaindiko ikastaroen kari.


Euskaldunak

Eusko Jaurlaritza berriko bozeramaile Maria Ubarretxenak lehenengo elkarrizketa Euskadi Irratiari eman zion. Solasaldian asmoez jardun zuen, kontu orokorrak adierazi zituen, ezinbestean, gobernua martxan jarri berri zegoelako. Adeitsua izan zen tonua kazetari eta eledunaren... [+]


Teknologia
Euskalgintza digital kritikoa

Euskara, eremu digitala den itsasoan ezagutzara eta harremanetara abiatzeko portua da. Adimen artifizialarekin, portu horretatik mundu osoarekin euskaraz harremanetan jartzeko aukera ematen dela dirudi. Euskararen automatizazioa laguntza ederra da belaunaldi berriekin euskal... [+]


2024-07-16 | Euskal Irratiak
Sébastien Castet
“Euskaldun gehiago bada, baina euskaldunak gero eta giro frantsesdunago batean bizi dira”

Mugaz gaindiko uda ikastaroak abiatu dira astelehen honetan ostiralera arte irauteko Baionan eta Hizkuntza Politika berrirako urratsak Ipar Euskal Herrian aztertuko da.


Euskarabentura Araban barrena dabil, Zuberoa, Behe Nafarroa eta Nafarroan ibili ostean

Argantzonera (Araba) iritsiko da asteazkenean Euskarabentura espedizioa, Gesaltz-Añanatik pasa ostean aurreko egunean. Hamar egun dira espedizioa hasi zela Atharratzen (Zuberoa). 15-17 urte bitarteko 125 Jzioquitar (Euskarabenturako parte-hartzaileek jasotzen duten izena... [+]


Nola erabili da adimen artifiziala euskara zabaltzeko?

Asko dira teknologia euskaratik lantzen ari diren ikerlariak; horien artean, Naiara Perez EHUko HiTZ Hizkuntza Teknologiako Zentroko ikerlaria, Itziar Cortes Elhuyarreko ikerlaria eta Eli Pombo Iametzako kudeatzailea. Euskarak adimen artifizialean daukan lekuaz, aukerez,... [+]


2024-07-09 | Sustatu
PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean audioliburuen gisa

Alex Gabilondo software librearen zaletuaren gida batetik probatu dugu, eta ibili dabil: PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean (edo Android gailuetan zehatzago) audioliburuen gisa. Software libreko doako tresnekin, gainera.


2024-07-05 | Sustatu
Euskarazko 100 azpidatzi gehitu dituzte Filmin streaming plataformara

Pantailak Euskaraz ekimena eta Filmin streaming plataforma espainiarra lankidetzan aritu dira azken hilabetetan, eta horri esker euskarazko 100 azpititulutik gora gehitu ditu plataformak katalogoan bere katalogoan. Zenbait iturritako azpidatziak dira, tartean boluntarioek [+]


Barañaingo Alaitz BHIk Batxilergoko D ereduko bigarren lerroa izanen du datorren ikasturtean

Hezkuntzak aurreikuspena zuzendu eta onartu du institutuak Zientzia, Humanitate eta Gizarte Zientzien Batxilergoko lehen mailan bi talde izaten jarraitzea.


Hezkuntza Sailean, euskara eskubide?

Ekain amaieran, Hezkuntza Sailak ehunka irakasle funtzionario izendatu ditu: praktikaldia egitea falta dute, bai eta, irailetik aurrera, mediku-azterketa ere.

Azkeneko deialdian, mediku-azterketa azpikontratatu egin zuen Hezkuntza Sailak. Azpikontratatu zuenean,... [+]


Larrahe, eta elkarbizitza

Nire lagun M. paraje paregabean bizi da. Nafarroako herri batean,  Iruñerriatik gertu, jende bizizale anitzez betetakoan; bizi-bizia. Ez da herrian bertan bizi, talaiaren antza har dakiokeen muino moduko batean baizik, zeinetik, esan gabe doa, herria bera ez ezik... [+]


2024-07-03 | Sustatu
Torrealdai beka, bigarren edizioa, kultura ikerketarako

Joan Mari Torrealdai Beka kultur ikerketak eta egitasmoak sustatzeko sortu zen, bereziki Joan Mari Torrealdaik jorratu izan dituen esparru nagusietan. 2024ko bigarren edizio honetan, Jakin Fundazioak eta Usurbilgo Udalak deialdia berretsi dute eta euskal kulturaren azterketari... [+]


Barañaingo Alaitz institutuko 26 ikasle batxilergotik kanpo gelditu dira, D ereduko gela bat murriztu dutelako

Barañaingo Alaitz institutuko 26 ikasle batxilergoko zerrendatik kanpo gelditu dira, Nafarroako Hezkuntza Sailak gela bat murriztu duelako. Murrizketa salatzeko mobilizazioa egin dute.


Eguneraketa berriak daude