Bakea eta bizikidetza sustatzeko hainbat ekimen izan dira Euskal Herrian, eta are gehiago eratu beharko dira bi helburu horiek lortu nahi izanez gero. Premisa bat: bakeak ez du bizikidetza bermatzen, bakea gatazken ondoren dator eta garaileak ezarria izaten da. Bizikidetza eraikiko bada, gatazkak sortutako zauriak sendatu behar dira. Biktimekiko “erreparazioa” lantzea da bizikidetza sustatzeko lehen zeregina, eta berau ongi egiteko, “egia agertzea” eta “justizia egitea” funtsezkoak. Alta, egia eta justizia ideologiaren arabera eman eta ezartzen dira komunzki. Zeregin horretan, besteak beste, gatazkaren kontakizunak munta handia dauka.
“Bake prozesua” artean finkatu gabe, biktima taldeak ez dira bi bandotan kokatuta soilik. Hau da, ez daude ordena ezarriaren aldeko eta matxinoen aldeko biktimak. Ez dago Dignidad y Justicia, Covite edo Manos limpias alde batean eta ETAren aldea bestean: errealitatea ez da zuria eta beltza. Haatik, zauriak sendatze bidean, ideologia eta interes politikoak berealdiko aldagaiak dira garai berrira iritsi ahal izateko. Kontakizuna bakoitzaren interes politikoen arabera eraikitzen da. Bizikidetza lortuko bada, biktimek eta talde politikoek euren ideologiak elkar alderatu beharko dituzte.
Bizikidetza gauzatzeko jendarteko muturren jarrerek elkarrengana hurbildu behar dute, zubiak eraiki behar dira. Zeregin horretan ari dira alderdiak eta eragileak. Jendartea engaiatzea zailagoa da, ordea. Jendartea boterearen –alderdien eta instituzioen dinamiken barne– menpe baitago, baita jendarteak berak iraganean sortutako dinamiken menpe ere, dinamika azkarregiak zein motelegiak direlarik.
Dinamikak dinamika, ezker abertzalearen dinamika urtarrilean hasten da presoen aldeko manifestazioarekin eta Aberri Egunean goia jotzen du. Anartean sistema politikoaren dinamika dago, aurten goia joko duena: Iparraldean departamendurako bozak dira izan berri dira. Hegoaldean herri eta foru hauteskundeak maiatzean, eta azaroan Espainiako Kongresurakoak.
Bizkitartean, bake giro eskasa atzeman dut neronek. Bai, baina “zer proposatzen duzu bake giroa sendoago ekarriko duen bizikidetza sustatzeko?”, galdetu dit barne aingeruak. Ezer gutxi, gogoetatxo xume hau ez beste:
Gatazka armatuak ez du jendarte bizikideagoa izaten lagundu, bistan da. Aitzitik, areriotasunak etsaituago bihurtu gaitu. Berbarako, hainbat biktima herri honen burujabetasunaren aldekoak dira, eta ez daude nik aipatutako alde batean ez bestean. Hartara, lehenik eta behin, helburu politiko komunak ditugunen arteko bizikidetza sendoago behar dugu, hurkoaren nahia eta ahalmena errespetatuz betiere. Multzo hori sendoagoa bilakatzeak ekarriko du bi muturrekoek “amore” ematea, baita boterean daudenen interesak kolokan jartzea ere. Hots, etsaiak galtzen hasten direnean hasten dira haren menekoen eskubideak onartzen. Boterea galtzen hastetik heldu da bakea, nolabait.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]
Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]