argia.eus
INPRIMATU
Bikingoak eta musulmanak eraztunaz lotuta
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2015eko martxoaren 31
Christer Ã…hlin

“Il-la-lah” (Alarentzat edo Alarengatik) idazkuna duen eraztun bat topatu zuten XIX. mendearen amaieran Suedian, bikingoen garaian merkataritza gune garrantzitsua izandako Birkan. Eta, berriki, Stockholmeko Unibertsitateko Sebastian Wärmländer biofisikariak pieza xehe aztertu du.  Eraztuna oso gutxi erabili zutela ondorioztatu du, jabe gutxi edo bakarra izan zuela. Beraz, eraztun musulmana ez zen halabeharrez iritsi Eskandinaviara. Bikingoen saga eta kronikek aipatzen dute bikingoak, Kaspiar Itsasora, Itsaso Beltzera eta haratago joan zirela, baina zaila da istorio horietan errealitatea eta fikzioa bereiztea. Wärmländerren esanetan, “eraztunak bikingoen eta islamdar munduaren arteko harremana baieztatzen du”.