argia.eus
INPRIMATU
Urkamendia
Jakoba Errekondo 2015eko martxoaren 18a
Argazkia: Jakoba Errekondo.

Pinudian barrena bidea. Bidea ixtea komeni. Tarteka ireki egin behar. Gereta, ataka edo langa, zerbait jarri behar. Eta hari eusteko baldoa. Burdin hagarekin zuloa egiteko eta zur-mailuarekin jo eta sartzeko lanak hartu beharrean, errazena: aldameneko pinu tukurrari lotu.

Ahaztu dira gero itxiturak eta geretak. Baita pinuaren lepoa itotzen duen soka ere... Baso urrunetako kontua balitz, gaitz erdi. Kale-kalean ere nonahi ikusten dira urkamendiak...