Rosetta Tharpe, rock and rollaren ama

Sister Rosetta Tharpe (1915-1973), XX. mendeko musikan eragin gehienik izan duen artistetako bat.Black Culture Connection

Cotton Plant (Arkansas, AEB), 1915eko martxoaren 20a. Rosetta Nubin jaio zen, gerora, lehen senarraren abizena hartuta, Sister Rosetta Tharpe izenez ezaguna egingo zena. Gurasoak kotoi biltzaileak zituen, eta COGIC (Church of God in Christ) Mendekoste elizaren  jarraitzaile sutsuak. Amak elizan abestu eta mandolina jotzen zuen igandeetan, eta alabak amarekin bat egin zuen lau urte besterik ez zituela. Handik bi urtera ama-alabak AEB hegoaldeko elizetan emanaldi-itzulia eskaintzen hasi ziren, gospelaren bidez ebanjelari lanak eginez. Rosetta txikia haur miraria zen kantuan nahiz gitarra jotzen.  

1920ko hamarkadan biak Chicagora joan ziren bizitzera. 40. kaleko COGIC elizan gospel kontzertuak eskaintzen jarraitu zuten, sermoien osagarri, eta tarteka biran irteten ziren, elizaren biltzarretan parte hartzeko. Hala, Rosetta eragin berriak xurgatzen hasi zen. Hegoaldean emandako urteetan oinarrizko gospelari blues kutsua eman zion, gitarra elektrifikatu berrian gero eta nabarmenagoa izango zena. Chicagon, aldiz, jazzaren eraginak haren ahotsa hartu zuen. Swingaren eta boogie woogiaren erritmoak ere sartu zituen koktelontzian, eta estilo berritzailea lortu zuen. Rock and roll kontzeptua definitzeke zegoen oraindik, baina Rosetta Tharpek konposatu, jo eta kantatzen zuenak rock and rollaren antz handia zuen.

19 urte zituela ezkondu zen lehenengoz eta lau urte geroago, 1938an, senarra Chicagon utzi eta, ama hartuta, New Yorkera aldatu zen. Urte hartan sartu zen lehen aldiz grabaketa estudio batean, eta emaitzak arrakasta izan zuen publiko orokorrean, baina beltzengan nagusiki, muturreko segregazioa indar betean baitzegoen orduan. Elizaren jarraitzaileen artean, ordea, ez zuen halako harrera onik izan, sortu eta interpretatzen zituen abestiek, oraindik hitz espiritualak izan arren, doinu sekularregiak zituztelako. Gainera, gospela elizatik atera bai, baina ez zuen grabaketa estudioetara eraman soilik. New Yorken Carnegie Hall, Cotton Club eta halako gaueko lokaletan hasi zen bere estilo berezian jotzen. Kontserbadore eta puristenek ez zioten barkatu musika sakratua bekatu-zulo haietara eraman izana. Eremu pribatuan ere espiritualtasuna kontu mundutarragoekin konbinatu zuen Rosetta Tharpek: fedeari tinko eutsi zion bizi guztian, jainkoaren hitza zabaltzeari ez zion sekula uko egin baina, hainbatetan ezkontzeaz gain, maitale ugari izan zituen, emakume nahiz gizonezko. Konbentzioak hausteko inolako arazorik ez zuen Tharpek. Gizarteak hori onartzea beste kontu bat zen.

Besteak beste, Chuck Berry, Little Richard, Johnny Cash, Jerry Lee Lewis eta Elvis Presleyk berak aitortu zuten Tharpek haien ibilbidean izandako funtsezko eragina. “Rock and rollaren amabitxia” esan izan diote, baina “errege”, “aita”, “aitzindari” tituluak jarraitzaileek lortu zituzten, haren biografo Gayle Wald-en hitzetan, Sister Rosetta Tharpe rock and rollaren tronuan esertzeko “beltzegia eta emakumeegia zelako”.

Roseta Tharpe-n zuzeneko emanaldia ikusgai bideo honetan: https://www.youtube.com/watch?v=l9bX5mzdihs

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


2025-01-15 | Mauro Saravia
La Roseraie ospitalea
Bigarren aukera bat gerraren erdian

1937 eta 1940 artean, Eusko Jaurlaritzak bere zerbitzu sozialen bidez, Iparraldeko osasun zentro handiena izango zena zabaldu zuen Bidarten: La Roseraie ospitalea. Helburua zen Hego Euskal Herritik gerraren ondorioz uholdeka zetozen zauritu eta elbarriak artatu eta... [+]


Koldo Amatria
“Eraistea da Erorien Monumentuaren esanahia aldatzeko modu bakarra”

Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.

 


2025-01-14 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Groenlandia: betiko inperialismo kolonialista berriro ate-joka datorkigunean

Pitzatu samar dagoen astakirten baten ateraldia bailitzan hartu zen –Europan batik bat, baina baita gainerako bazterretan ere– 2019ko abuztuan Donald Trump, AEBetako presidenteak Groenlandia erosteko azaldu zuen asmoa.


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Herbehereetatik etxera

2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea  itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]


Grezia, mende erdia monarkiarik gabe

Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.

Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude