Euskaldunak eta euskara

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Orain pare bat urte edo, orri hauetan berauetan, idatzi nuen euskal politikariek, oro har, euskararekiko daukaten utzikeriaz. Adibide paradigmatikotzat, eta oso larritzat hartzen nuen Arnaldo Otegiren El tiempo de las luces liburuaren ildora gertaturikoa. Erdarazko edizioa euskarazkoa baino lehenago argitaratu izanagatik egon ziren ahots kritikoak baretzeko asmotan, Iñaki Soto Garako zuzendariak azalpen bat eman zuen, “Arnaldok erdaraz duen zehaztasuna euskaraz ez duela nabarmena da”, esanez. Eta lasai asko gelditu bide zen.

Egunotan antzeko beste adibide bat izan dugu. Manu Lezertua izendatu behar dute, antza, Ararteko. Ez dakit nik lagun horrek dituen meritu eta curriculum profesionalak egokiak diren ala ez lanpostu horretarako; baina zalantza galantak ikusten ditut gizarte eta hizkuntza-egokitasunari erreparatuz gero.

Izan ere, izena jakinarazi zuten egunean bertan Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkideak esan zuen Lezertua Ararteko gaia euskalduna ere badela, baina ez dagoela argi zer jariotasun-maila daukan, kanpoan urte asko eman baititu. Iruzkin ustez xalo horren atzean, ene iritziz, kezkagarri bezain larria den horren ñabardura ez den ñabardura bat gelditzen da agerian: geure hizkuntzarekiko euskaldunok izan ohi dugun axolagabekeria. Nola da posible Ararteko izateko euskara menderatzea ezinbesteko baldintza ez izatea, “ere” bat izan beharrean? Nola da posible euskaldun batek normaltzat hartzea atzerrian hainbat urte egonagatik norbere hizkuntzan hitz-jarioa galdu izana? Edozelan ere, egun batean “euskalduna” izan izanak ez du inor gaitzen gaur egun euskararen herrian kargu publiko batean aritzeko, gaur-gaurkoz daukan trebeziak baizik.

Esparru ez horren politikoan ere, tamalez, antzera gertatzen da. Enpresetan euskararen erabilera bultzatzeko Jaurlaritzaren planaren emaitzak aditzera eman berri dizkigute, eta agerian gelditu da, berriro ere, ezer gutxi aurreratu dela. 2008an onartu zen plana, baina enpresen %78k oraindik ez du betetzen. Datu horiek ikusita, eta legea ez betetzeagatiko isun faltaren afera alde batera utzita (nahiz eta horrek ere eztabaidarako ematen duen), biziki larria iruditzen zait konstatatzea oraindik ere euskaldunok ez garela gauza gure hizkuntza-eskubideak praktikaren bidetik exijitzeko; hau da, euskaraz eginez, eta, modu horretan, enpresei negozioa egin nahi badute euskara erabili behar dutela helaraziz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara lan munduan
2025-01-30 | Leire Ibar
EITBko Euskara Batzordeak salatu du euskararen eskakizuna baztertu dela zuzendaritza postuetan

EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]


2024-12-30 | Rober Gutiérrez
Gazte landunen %51k

Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]


EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza kopurua espainolezkoarekin parekatu nahi du Jaurlaritzak

EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza gehiago behar al diren galdetuta, hori EHUk erabaki behar duela erantzun zuen berriki Jaurlaritzak. Orain, ordea, datorren ikasturterako Medikuntzan 40 plaza gehiago eskaintzeko akordioa egin du Jaurlaritzak unibertsitate publikoarekin,... [+]


2024-10-23 | Leire Ibar
Getxoko udaltzain berrien erdiak soilik jakin beharko du euskaraz

Getxoko Udalak udaltzainen hamar lanpostu berri sortzea adostu du EAJ, PSE-EE eta PP alderdiek hitzartutako aurrekontuaren barruan. Hamar lanpostuetatik euskararen B2 maila bostek soilik egiaztatu beharko dutela adierazi du Udalak.


Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


Eibarko udaltzain bat euskararen ezagutzatik salbuetsi du Donostiako epaitegi batek

Udaltzaina 1992tik ari da lanean euskararen eskakizuna zuen lanpostu batean, eta egonkortze prozesua eskatzen duen lehiaketan euskarak baldintza gisa jarraitzen zuen. Udaltzainak helegitea jarri dio derrigortasun horri eta epaileak arrazoi eman dio.


227 lanpostu kolokan Bizkaian euskara eskakizunengatik

Bizkaiko Foru Aldundiko langileak egonkortzeko bi prozesu eten ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren menpeko administrazioarekiko auzien epaitegiak. Epaiak ez dira irmoak.

 


Ez dute euskara jakin beharko Donostiako Udaleko bi sailetako zuzendarik

Salbuespenezko prozedurak abiatu dituzte bi zuzendari izendatzeko, eta ondorioz ez dute euskara mailarik egiaztatu beharko. LAB sindikatuak salatu du egoera, eta azaldu du azken hiru hamarkadetan udal langileak euskalduntzeko egindako “ahaleginak zapuztuko” direla.


Berritzeguneetako lanposturako proba gaztelaniaz egin ahal izango da, deialdia aldatu baitu Jaurlaritzak

EAEko Berritzeguneetan hurrengo ikasturtean lan egiteko deialdira aurkezten diren irakasleek aldaketa bat ikusiko dute beren lana ahoz defendatzeko jarraibideetan: aurreko deialdian “defentsa euskaraz egingo da” zioen lekuan, orain dio “defentsa ahal bada... [+]


Diskriminazioaren aurka, pazienteak erdigunean

Naziometroaren arabera herritarren %56k uste du arreta euskaraz jasotzeko aukera izatea eskubide bat izan beharko litzatekeela; eta %32,5ak uste du ezetz.


“Jakinda mediku euskalduna nahi dugula, lasai asko jartzen digute erdalduna”

Osasunbidean dauden hizkuntza eskubide urraketez mintzatu da Joseba Otano Administrazioan Euskaraz taldeko kidea.


Eguneraketa berriak daude