"Mugimendu euskaltzalea ezagutzea senide batekin topo egitea bezala izan da"

  • “Zertarako lorpen guztiak, hizkuntzarekin batera nortasuna galtzen badugu?”. César Pilataxi kitxuaren gogoetak zabaltzen du Beltzean Mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz dokumentala. Zer ari da gertatzen Atlantikoaren bestaldean? Euskaldunon esperientziak zer ekarpen egin dezake? Garabide elkarteak ondu du dokumentala.

Carmen Curihuentro maputxea Euskal Herrian izan da, Garabidek gonbidatuta.Garabide
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Garabideren eta HUHEZI fakultatearen Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak aditu titulua egitera Euskal Herrira etorritako hainbat kide dira Beltzean Mintzo dokumentaleko protagonista. 45 minututan ondorengo hizkuntza komunitateak ordezkatzen dituzte: kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek.

Dokumentalaren lehen zatian, egoeraren gordina azaltzen dute: “Transmisioa moztu egin da”, “Atzerapenaren sinbolo bilakatu dituzte bertako hizkuntzak”, “Kitxua berehalako galeran sartu da”, “Gurasoek haurrei beren hizkuntza erakusteari utzi diote”, “Beldurra daukagu”...

Gaztelania eta portugesa nagusi diren Hego Amerika eta Erdialdeko Amerikan, ehunka hizkuntza hitz egiten dira. Dokumentalak zazpi handienak jaso ditu, eta denen artean hamabost milioitik gora pertsonaren mundu ikuskera ordezkatzen dute. Horien egoera hain larria bada,  galdera tristea geratzen da egiteko: nola ote daude gainontzeko ehunka hizkuntza eta milioika hiztunak?

Hizkuntza da kulturaren ardatza

“Maiaz dena da atseginago”, “Ketxua hizkuntza gure bizimodua da”, “Itzuli ezin diren hitzak dauzkagu hizkuntza guztietan, eta itzulita ez dute esanahi edo karga bera”.

Dokumentalean aipatzen ez badituzte ere, gaztelaniaren izenean mendeetan eragindako zigor eta mota guztietako umiliazioek ziur izan dutela eraginik herri hauek hizkuntza beren kulturaren ardatz nagusitik ateratzeko.

“Nasa herriak lurraldearen defentsan oinarritu du kultura azken urteetan, eta hizkuntza bigarren mailan geratu da”, dio Viviana Gonzálezek. Errituak, egutegi propioak, musika eta tradizioak mantentzen dituzte orokorrean denek, baina ados daude, mundu ikuskera propioa hizkuntzak ematen du. “Askotan gertatzen da geure hizkuntzari buruz kolonizatzailearen hizkuntzan aritzen garela”, dio penatuta Marisol Cabrera aimarak.

Lan ildoak identifikatu eta ekin

Diagnosi ilunetik, ordea, lan esparruetara igarotzen dira. Asko dago egiteko: hezkuntza sistemak garatu, hizkuntzak modernizatu, alfabetoa bateratu nahuatlen kasuan, hizkuntzak teknologia berrietara egokitu, herri ekimeneko hedabideak sortu, erakundeetan hizkuntzaren aldeko jarrerak indartu… “Mundua gure hizkuntzan bizitzeko baliabideak jarri”. Eta kontzientziak piztu. Harrotasuna transmititu.

“Ikaragarri gustatuko litzaidake maiaz bizitzea. Esnatzen naizenetik, gure hizkuntzan egunkari bat irakurri, telebista ikusi, haurra bere hizkuntzan heziko duten eskolara bidali… eta batez ere, maia hiztunek ez dezatela beren buruaren penarik sentitu”.

Garabideko kideek Mexikon 60 bat nahual herritarrekin batera ikusi zuten dokumentala eta ikus-entzunezkoaren egileek adierazi dutenez,  hunkigarria izan zen proiekzioa. Asko negarrari eutsi ezinik egon ziren lana amaitu bitartean. Euskaldunontzat bezala, herri askorentzat  mendeetan jasandako kultura zapalkuntza zauri sakona da.

Euskararen herria senide

“Munduari erakutsi diozue posible dela hizkuntza bat berreskuratzea”, “Inspirazio ederra”, “Euskara oso erreferente garrantzitsua da”, “Miresmena eragiten didate euskaldunek. Ausartak izateaz gain, bisioa izan dute”. Ahizpa, arreba edo anaia handia.

“Niretzat, kitxua honentzat, euskararen herria ezagutzea, familiarekin topo egitea bezala izan da”. Beren burua islatua ikus dezaketen herri bat deskubritu dutela nabarmantzen dute dokumentalean hainbatetan. Euskaldunon eta herrion antzeko mundu ikuskera aipatzen dute: “Kosmobisioa”.

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik; baieztapen horrek barru-barruan ukitu nau”; “Euskaldunok zirrikitua ireki diguzue. Azken 50 urteotako borroka eredua da guretzat”; “Euskal Herrian egon ostean, nire izaera kitxua indartuta noa, zuen laguntzarekin bidea egingo dugu”.

Munduko 7.000 hizkuntzetatik erdia mende honetan desagertuko dela diote aditu batzuek. Denok penatzen gaitu albisteak, eta zientzialariak batean eta bestean desagertzear dauden hizkuntzen azken arrastoak erregistratzen ari dira. Inor gutxi ari da baina, hizkuntzen arteko berreskuratze teknika horizontalak eraikitzen. Komunitateetako gizarte zibilen artean zubiak eraikitzen, herri gutxietsiak ahalduntzen. Garabidek honetan dihardu.

Ez direla 18 pertsona diote dokumentaleko protagonistek, beren hizkuntza galdu nahi ez duten 18 herri baizik. “30-35 urte barru itzuliko gara esateko: ‘Begira, gure haurrak beren hizkuntzan ikasten ari dira, hauek dira zuek irakatsi zenigutenaren fruituak’”. Hizkuntzaren alde lan egitea justiziaren alde lan egitea dela uste dute.

Herri indigenek milaka urtetan garatu dituzten kultura eta hizkuntzak bazterrean utz al daitezke? Hori al da lankidetza? Euskaldunok, umiltasunetik, metatutako esperientzia partekatzeko ardura daukagula uste du Jon Sarasua dokumentaleko zuzendariak.

Eta emaitzak ematen hasi da. Bi aipatzearren, Ekuadorren hizkuntzen legearen aurreproiektua aurrera atera dute, haiek aitortu dute Euskal Herriko esperientziak eragin duela. Kolonbian Luuçx Lesxkwe izeneko eta nasa hizkuntzan funtzionatzen duen lehen “ikastola” sortu zuten orain bi urte. Ordutik, gora doa bertara bidaltzen dituzten haur kopurua.

“Euskara korapilo unibertsal bateko kide da, eta hizkuntza komunitate gisa, funtzio bat bete dezakegu”, esan zuen Sarasuak dokumentala amaitzean. Andoainen aurkeztu zuten eta proiekzioak antolatzen ari dira leku gehiagotan: Eskoriatza, Oiartzun, Durango, Azkoitia, Otxandio...

Euskara munduan kokatzeko gure etxea izateaz gain, beste hizkuntza minorizatu batzuen paisaiara irekitako leihoa ere badela diote Garabidetik. Inongo harrokeriarik gabe, gu geu ahalduntzeko eta hizkuntzaren alorrean lanean jarraitzeko beste arrazoi bat gehiago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Teknologia
Euskalgintza digital kritikoa

Euskara, eremu digitala den itsasoan ezagutzara eta harremanetara abiatzeko portua da. Adimen artifizialarekin, portu horretatik mundu osoarekin euskaraz harremanetan jartzeko aukera ematen dela dirudi. Euskararen automatizazioa laguntza ederra da belaunaldi berriekin euskal... [+]


‘Bertatik Bertara’ kanpaina abiatu du UEMAk, turismo garaian euskara areagotu asmoz zerbitzu sektorean

Udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu du mankomunitateak eta bisitariek zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradun eta langileen konpromisoa eskatu du. Kanpaina ekainaren 8tik irailaren erdialdera arte egingo da.


Erramun Baxok hizkuntzalaria eta ohorezko euskaltzaina zendu da

Euskararen egoera soziolinguistikoa aztertu, eta Kultur Erakundeko lehendakaria eta Eusko Batasuna alderdiko kide izan zen. Astelehenean zendu zen 96 urterekin.


Amurrioko Udalak dirulaguntza kendu dio Aiaraldea Komunikabideari

Aiara eskualdeko euskarazko komunikabide bakarra da Aiaraldea, eta Amurrioko Udalarekin 2012. urtetik izenpetua eta indarrean zuten euskara sustatzeko hitzarmena "alde bakarrez" eta "inolako jakinarazpenik eman gabe" eten du udalak. Erabakia "oso... [+]


Hizkuntza politika “sendoak” eskatu dizkie euskalgintzak instituzioei

Baionan egin dute agerraldia euskalgintzako 25 bat eragilek maiatzaren 15 honetan. Erakunde publikoen interpelazioaz gain, datorren urteko maiatzaren 15etik 25era iraganen den Euskaraldiaren berri emateko unea ere izan da.


2024-05-10 | Antxeta Irratia
Udalerri euskaldunen eguna ospatuko dute Lesakan maiatzaren 18an

"Zubiak zeharka” lemapean, egun osoko egitaraua prestatu dute UEMA eguna ospatzeko. Herriko eragile guztiek hartu dute parte programaren prestaketan eta ekimen herrikoi eta partehartzailea izatea lortu dute horrela.


2024-05-09 | Hala Bedi
Gasteiz Antzokia babesteko plataforma sortu dute

Gasteiz Antzokia "lehenbailehen" martxan jartzeko eskatu dio udalari Gasteiz Antzokiaren Aldeko Plataformak, eta Lazarraga elkartearentzat zein euskalgintzarentzat "errespetua" galdegin dute.


Milaka lagun batuko dira Nafarroaren Egunaren kari Baigorrin igandean

Egitarau aberatsa muntatu du beste behin Basaizea elkarteak: bertsolariak, dantzariak, gaiteroak, txarangak, herri bazkaria, merkatua eta kontzertuak. "Folklorismotik haratago", euskararen zilegitasuna aldarrikatuko dute Baigorritik apirilaren 28an.


Oskar Zapata (Topagunea)
“Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu”

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


Euskal Konfederazioak haserrea adierazi du EEPren batzar nagusian, euskararen aldeko politikei diru gehiago ez bideratzeagatik

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) batzar orokorra izan du astelehenean 2024ko aurrekontua bozkatzeko. Alain Iriart, Euskal Elkargoko ordezkaria kontra bozkatu duen bakarra izan da.


2024-03-25 | Leire Artola Arin
Burbuilaren ostean badago zer erein

Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]


Eguneraketa berriak daude