Abentura zer den hitz gutxitan definitu beharko banu, Omar Sharifek Lawrence of Arabia (1962) filmean esaten duena berreskuratuko nuke: “Ez dago ezer idatzia, norberak idazten duen arte”. Alegia, abentura bat, gidoitik kanpo bizitzea dela, gure egunerokotasun arrunt hori utzi eta espero ez genuen patu hori bizitzea azken finean. Agian horregatik liluratzen gaituzte hainbeste abenturazko filmek, iraganeko nostalgia hori sentiarazten digutelako. Zoritxarrez, azken urteetan genero zoragarri hau desagertzen ari dela uste dut, gaur egun apenas egiten diren mota honetako filmak –kalitatezkoak esan nahi dut– eta galtzear daude gure haurtzaroan kapela eta zartailuarekin jolasteko desira piztu ziguten pelikulak, hogei urte geroago John Williams konposatzailearen soinu banda gure garunean itsatsirik mantentzea lortu zuten istorio haiek.
Zergatik diodan generoa erdi hilik dagoela? 80ko hamarkadan jaio eta hazi nintzen eta izugarri gozatzen nuen gaur egun kultuzko bilakatu diren film zoragarri haiekin. Betidanik pentsatu izan dut, izugarrizko lotura eta konexioa sortzen dela txikitan bizi izan genituen istorioekin. Sekulako pasioa sentitzen dut gaur egun, garai hartako film, musika edo jostailuak burura datozkidan bakoitzean. Ikusi besterik ez dago orain gutxi Donostian sortu duten ekimena. Bertako zinezale koadrila batek Bang! Bang! Zinema egitasmoa jarri du abian. Sinetsita daude zinemara joatea film bat ikustea baino askoz gehiago dela, eta horregatik, jarduera ludiko eta parte hartzaileak egingo dituzte emanaldi bikoitzetan. Orain arte Alien-Die Hard eta Life of Brian- Indiana Jones proiektatu dituzte, horrela, saio bikoitzetan. Martxoan datorrena aldiz, sekulakoa: The Big Lebowski eta Goodfellas.
Baina non egon liteke generoaren arazoa? Azken urteetan, zinema-industriak bi film motarekin bonbardatzen gaituela etengabe: super-heroiak eta remakeak –existitzen zen film bat berregitea, alegia–. Lehen aipaturiko 80ko hamarkadako filmak berrikusiz, konturatu nintzen non egon zitekeen gakoetako bat. Lan horiek guztiak talentu izugarria zuten izenekin erlazionaturik zeuden, Steven Spielberg eta Robert Zemeckis esaterako. Garai hartan hasi berriak ziren eta nahiko ezezagunak. Hori dela-eta, gaur egun kontatzen ausartuko ez liratekeen istorio eta pertsonaiak jorratzen zituzten eta gazteei zuzenduriko filmak harribitxi bihurtu ziren. Arrakasta eta ospea irabazten joan ziren heinean, film dramatiko edo “serioagoetan” murgiltzen hasi ziren –ez du zertan txarra izan, noski–, Schindler’s list edo Forrest Gump bezalako lan bikainak adibidez. Baina horrek, modu batean esatearren, abenturazko generoa umezurtz utzi zuen. Gaur egun pantailaratzen diren genero horretako film apurrak zuzendari kaskarrek eginak izaten dira. Helburua, 3D formatu iruzurti hori eranstea, ahalik eta diru kopuru handiena lortzeko, kalitateari erreparatu gabe, produktu huts eta narratsak estreinatzeko.
25-40 bitarteko adina duzuenok, zer sentitzen duzue Indiana Jones, Zaparro, Elliot, Sloth edo Marty McFly bezalako pertsonaien izenak entzutean? Edo The Goonies, E.T., Willow edo Back to the future bezalako filmak gogoratzean? Deskribaezina ezta? Ziur nago gaur egungo umeak gose direla horrelako abenturak irensteko, behin helduak direnean oroitzapen berdinak eduki eta beraien Delorean partikularrean iraganera bidaia egiteko. Abenturazko genero “purua” diodanean, nire ustez, historian egin den adibide onenarekin konparatu beharko genuke, lehen aipaturiko Indiana Jonesekin alegia. Saiatu mota horretako filmen zerrenda egiten eta ohartuko zarete zenbat kostatuko zaizuen 1990etik aurrera zerbait fundamentuzkoa gehitzen –egungo salbuespena Pixar izan liteke, UP edo Toy Story 3 bezalako filmekin–. Nire haurtzaroko film gogokoenaren leloak dioen bezala: “Goonies never say die” (Gooniek ez dute inoiz “hil” esaten): salba dezagun abenturazko generoa!.
Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]
Makroproiektu "berriztagarriek" sortzen dituzten ondorioak filmatu ditu Vidas irrenovables (Bizitza ez-berriztagarriak. Euskarazko eta frantsesezko azpitituluak prestatzen ari dira) dokumentalean Extremadurako (Cabeza del buey, Espainia, 1985) landagunean hazitako... [+]
Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.
Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.
Zeresana ematen ari da Rami Younis kazetari eta aktibista palestinarraren LYD animaziozko film-dokumentala. Fikziozkoa da, Israelek inoiz okupatu gabeko Lyd hirian kokatua, zeinean ez den sekula ere britainiarren koloniarik egon, eta juduak eta arabiarrak elkarrekin bizi diren;... [+]
Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.
ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.
Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]
Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]
Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]
Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.
Azaroaren 8tik 15era egingo dute zine jaialdia. Euskal Herriko zinema lanak ere izango dira pantaila aurrean, besteak beste Tasio filmaren bertsio zaharberritua eta La Muerte de Mikel, filmaren estreinalditik 40 urtera.