Egilea matematikaria dela aprobetxatuta formari kopuruetan begiratuko diogu: 14 ipuinek osatzen dute lan hau, haietatik 12k emakume izen bat dute izenburu eta 2k “gizona” eta “emakumea”. Ipuin gehienek 6 orri inguruko luzera dute, baina Sara izenekoa orri batekoa da. Ahots narratiboari dagokionez, 3 ipuinetan protagonistak 1. pertsonan kontatuta daude, eta 2tan agertzen da “ni” batek “zu” bati kontatzen diola istorioa.
Protagonistak emakumeak dira liburuaren eta ipuin bakoitzaren izenburuetan ikus daitekeenez, baina gehienetan ez dute haiek hitz egiten, besteen begiraden argitan ezagutzen ditugulako. Izenburuak hego haizeari eta zoro haizeari egiten dio erreferentzia, irudimenari, fantasiari, pentsamendu magikoari lekua eginez kontatzeko moldean. Ahozko literaturako hitz jolasak eta irudi-kateak dauzkagu orriotan, errepikapen, kolore eta zentzumenen erabilerarekin batera ametsetako mundu batean kokatzen gaituen estiloaz. Izan ere, Virginia Woolfen hurrengo aipua agertzen da ipuinetako batean, lan honen tonua zein den argi erakusten duena: “Bizitza amestea da. Esnatzea da hiltzen gaituena”.
Estilo alai eta jostaria izan arren gai sakon eta gatazkatsuak agertzen dira ipuinotan: zahartzaroa, heriotza, galera, dolua, abandonua, hausturak, maitemina, beldurra, pobrezia, bazterketa soziala, (botere) harremanak, tratu txarrak, inkomunikazioa... “Bizitzaren zuloak”, “itota ibiltzen ikasi duten pertsonak” eta “sarrailarik gabeko ateak” agertuko zaizkigu tarteka. Baina bereziki “izena duenak izana du” esaerarekin egingo dugu topo etengabe. Izena –eta hari lotutako izana– duten edo izenik ez duten –baina badiren– pertsonak izango ditugu; batzuek haien erdipurdiko baldintzak onartu eta horiekin aurrera egingo dute, eta besteak aldaketarako puntuan topatuko ditugu irakurketan.
Amaitzeko, irakurle, Adela ipuineko pasarte bat ekarriko dugu narrazio hauetan topatuko duzunaren erakusgarri: “Uxue saiatzen da horrelakoetan begiak txiki-txiki jarri eta urrutira begiratzen, baina ez daki oso urrutira iristen ote zaizkion. Begiak. Irudimena bai, irudimena oso urrutira iristen zaio, eta horrek salbatzen du betaurrekoak janztetik. Bestela betaurrekoak erabili beharko lituzkeela uste du”.
Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]
6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]
Donostiako Okendo kaleko liburu-denda mitikoaren lokala salgai jarri dute eta erreleboa hartuko duen talde bat prest agertu ezean, ateak itxiko ditu. Liburu-dendako arduradunek ARGIAri azaldu diotenez ez da erraza izan erabakia hartzea, baina jabeetako batzuek erretiroa hartzeak... [+]
Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]
Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.
Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]
Urriaren 9an Bilbon egindako prentsaurrekoan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri ditu aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleetako batzuk.
Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]
Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]
Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]
Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]