Krimen bat idatzi da


2015eko otsailaren 19an
Antton Olariaga

Kasu gehiago egonen ziren. Ez zaigu asko iritsi. Sizinio Pudentek, Kristo ondorengo II. mendeko hiritar erromatarra izan arren, aspaldian konkistatutako Kartagotik gertu bizi arren, oraingo Tripoli hiria dagoen tokian, ez zuen epaiketa batean, epaile erromatar baten aurrean, Klaudio Maximo prokontsularen aurrean, latina erabili nahi izan. Epaiketa egiten ari zen hizkuntza erabiltzeari uko egin zion, nahiz eta bera akusatua gabe, akusatzailea izan.

Errefusa kontrako parteak eta epaileak (eta ondorengo historiografiak) mutilaren basatasuna eta etxean jasotako heziketa txarraren frogatzat hartu zuten. Latinik ez egiteak ikasketara herabe izatea esan nahi du. Ikasten ez duena lagunarte txarretara emana dago, gaizkileen eta puten konpainia bilatzen du.

Akusatuak ongi erabili zituen argudiok. Akusatuak, erretorika Grezian ikasitakoak, berriz, Atenaseko hizkuntza eta Erromakoa miragarriki erabiltzen zituen. Akusatuak filosofotzat zuen bere burua, nahiz eta guk idazle moduan ezagutzen dugun. Urrezko astoa, ordurako oraindik idatzi gabea, osorik dugun latinezko eleberri bakarraren egilea da akusatua, Luzio Apuleio.

Apuleio, Kartagotik Alexandriarako bidean, Oea hirian gelditu zen, bidaiak nekatuta, erdi gaixo, negu minak hartaratuta. Bertan Sizinio Ponziano topatzen du, Atenasen ezagututako ikaskide gaztexeagoa. Honek bere familiako etxea eskaini zion, bertan kokatzeko. Ponzianorenean bikain hartu zuten Apuleio. Etxean Emilia Pudentila ama alarguna, 40-50 urte bitartekoa, eta Ponzianoren anaia gaztea, Sizinio Pudente, bizi ziren.

Kortesiaz gain, hor gelditzeko gonbidapenak bazuen goibelasmoa: Pudentilaren aitaginarrebak (Sizinio Amiko) seme hilaren ondoreak kudeatzen zituen, biloben izenean. Honek nahi du alarguna bere beste semeetako batekin ezkondu. Sizinio Klaro edadetuarekin. Pudentilak, semeen hobe beharrez, hasieran hala onartu zuen baina, aitaginarreba hiltzean, hitza hautsi zuen. Halere, berriz ezkontzeko ideia bazebilkion buruan, semeen kezka sortuz.

Apopilo ospetsuak Oeako basilikan hitzaldi arrakastatsu bat eman ondoren, hiriko pertsonaia printzipalek hirian bizitzera gelditzeko eskatu zioten. Hori buruan eta arrakastaren hordialdian, Ponzianok Apuleiori proposatu zion bere amarekin ezkon zedin. Damutu zen eskaintzaz baina berandu; ama dagoeneko maitemindu da eta biak ezkonduko dira, familia guztia kontra dutela.

Luze gabe, Ponziano hilik aurkitu zuten Kartagon. Bertara joan zen, Apuleioren kontaktuei esker, abokatu aritzeko. Seme txikiak, Pudentek, akusatu egin zion anaia hil eta ama magiaren bidez sorgintzeaz.

Epaiketan errugabe aurkitzen zuten Apuleio, zeinak bere defentsaren alegatua txukundu eta argitara eman baitzuen, erretorikan erakutsitako trebeziaz harro. Esan bezala, hortik urte askotara, Urrezko astoa argitaratu zuen, zeinean magiak toki handia duen.

Istorio horretatik arreta gehien ematen didana Pudenteren jarrera da, kartageraz baino ez hitz egiteko tema, bere aurkariaren indar magikoa hizkuntzan bertan balego bezala. Latinez helarazi zaigu kasua eta Apuleioren errugabetasuna. Pudentek idatzi izan balu bere hizkuntzan bere bertsioa, edo, urte asko igarota, Urrezko astoan Apuleiok egin aitortza, klabean irakurtzekoa, irakurri izan balu, ez luke –ez genuke– zer eginik.


Azkenak
Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


2025-01-30 | Leire Ibar
Osasun publikoaren alde otsailaren 1ean Bilbon, Gasteizen eta Donostian kaleak betetzera deitu dute

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
“Irabazi egin dugu”: Burlatako etxegabetzea gelditu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]


Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.


2025-01-30 | Leire Ibar
EITBko Euskara Batzordeak salatu du euskararen eskakizuna baztertu dela zuzendaritza postuetan

EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]


Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


2025-01-30 | Ahotsa.info
KarKarCar, mugikortasun kooperatiboko proposamen berria Iruñerrian

Kar Kar Car auto elektrikoen erabiltzaileen kooperatiba ibilgailuen flota handitzen eta bere zerbitzua Iruñerriara zabaltzen ari da.


Guardianeko langileek mobilizazioekin jarraituko dute, instituzioen “promesa faltsuen” aurrean

Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]


2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Etorkizuneko belaunaldiak gurpil gainean eramanez Gasteizen

Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]


Mendebaldeak Kongon dituen hainbat enbaxada jo-mugan hartu dituzte M23ren kontrako protestetan

Kongoko Ipar-Kivuko Goma hiriburura sartu eta bereganatu du Martxoak 23 talde armatuak. Zabalpena aitzina doa eta Bukavu Hego-Kivuko hiriburua dute orain xede. Herritarrak karrikara atera dira, M23aren aurka eta Ruandak eta Mendebaldeak erakunde armatu horri erakutsitako... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


Eguneraketa berriak daude