Ogiaren mutur batean udalerri euskaldunenak eta beste muturrean erdaldunenak. Sagua bi koskorrak jaten ari da.
Iñaki Iurrebasok UEMAko udalerrien 30 urteko bilakaera soziolinguistikoa azaldu berri du Lurraldea eta Hizkuntza, Tresnak eta Erronkak II jardunaldietan. Udalerriotako euskara gaitasuna, lehen hizkuntza eta etxeko erabilera datuak xehatu ditu. Euskarak atzera egin du, hiru aldagaiak kontuan hartzen baditugu, eta batik bat azken hamar urteotan. Iurrebasoren hitzak erabiliz, “udalerri euskaldunak, gaur egun ez dira hain euskaldunak, erdararen tokia ez da marjinala”.
Beste muturra ere higatzen doa, udalerri erdaldunenetan gero eta euskara hiztun proportzio altuagoa dago.
Beraz, udalerri erdaldunetan euskara indarra hartzen ari da, eta euskaldunetan aldiz, galtzen.
Bi ogi koskorrek desagertzeko bidea hartua dute, hau da, konbergentziarako joera nabaria da. Koskor baten galera pozgarria da, gune erdaldunena euskalduntzen ari da. Alabaina, horren ordainetan ogiaren beste koskorra galdu beste erremediorik ez ote dago? Biztanle kopuruari erreparatzen badiogu, udalerri erdaldunek osatzen duten multzoan bizi da jende gehien. Udalerri euskaldunetako herritar kopurua apalagoa da. Aldiz, udalerri euskaldunak, arnasgunetzat hartuak dira, euskararen gotorleku, bihotz. Gune horien galera kualitatiboki neurtzekoa ere bada.
Ogiaren metaforak EAErako bezala Nafarroarako balio du. Argitaratu berri den mapa soziolinguistikoaren arabera, han ere bi koskorrak ahitzen ari dira. Gakoetako bat mutur horietako baten galera-abiada apaltzea litzateke.
Udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu du mankomunitateak eta bisitariek zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradun eta langileen konpromisoa eskatu du. Kanpaina ekainaren 8tik irailaren erdialdera arte egingo da.
"Zubiak zeharka” lemapean, egun osoko egitaraua prestatu dute UEMA eguna ospatzeko. Herriko eragile guztiek hartu dute parte programaren prestaketan eta ekimen herrikoi eta partehartzailea izatea lortu dute horrela.
Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]
23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.
Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]
EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.
Astebetean bigarren kolpea eman du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lehenengoan bezala, bigarren honetan ere, udaletan euskara lehenesteko aukera zabaltzen duen udal legearen aurkako epaia izan da. PPren helegitea partzialki onartu du Auzitegi Nagusiak. Epaia ez da irmoa eta... [+]
Uliazpi Fundazioa, Laudio, Barakaldo, Irun, Erandio... Edo beste era batera esanda: hizkuntza eskakizunak, Udal Legearen 6.2 artikulua, kontratazioetako klausulak... Sektore publikoaren euskalduntzea urrunegi joan dela esaten ari zaizkigu. Horretara dator oldarraldi judiziala... [+]
Epaia “larritasun handikoa” dela salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Bingen Zupiriak adierazi du epaiak Jaurlaritzak helegitea aurkeztea "eskatzen" duela. UEMAren ustez, “marra gorri guztiak” gainditu ditu epaiak.
Iraitz Lazkanoren lekukoa hartu du datozen lau urteetarako. Hautatu berriak adierazi du UEMA asko aldatu dela azken urteetan, eta tokiko errealitate berriei erantzun ahal izateko diagnostiko zehatzak egiten lan egingo duela UEMAk.
"Ezinegon handia" sortu du UEMAko udaletan Espainiako Konstituzionalaren osteguneko erabakiak, euskalduntzean "atzera egiteko arrisku bizia" baitago. Horrez gain, "oldarraldi honek erantzun juridiko sendoa" behar duela nabarmendu, eta lege-esparru... [+]
Udalerri euskaldunen mankomunitateko herrien osasun zerbitzua aztertu du UEMAk, eta ondorioztatu du hamar osasun langiletik hiruk jarduten dutela euskara maila egiaztatu gabe. Ikerketak erakutsi du ez dela aurrerapen esanguratsurik egon azken urteetan.
UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) berariaz aztertu ditu VII. Inkesta Soziolinguistikoak bere herriekiko eman dituen emaitzak, eta argi-itzalak agerikoak dira berriz ere: herri euskaldunenek euskal hiztunak galdu dituzte.
Lau udal berri sartu dira mankomunitatean: 101 dira orain. Iraitz Lazkano UEMAko lehendakariak udalen garrantzia azpimarratu du ekitaldian, eta "urgentziazkotzat" jo du erabileraren eta ezagutzaren arteko aldea iraultzea.