argia.eus
INPRIMATU
Txakur egosia Atapuercako gizakien dietan
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2015eko otsailaren 11
IPHES

Duela 7.200 eta 3.100 urte artean Atapuercako (Burgos, Espainia) El Mirador kobazuloan bizi ziren gizakiek txakur etxekotuak, basakatuak, azkonarrak eta azeriak jaten zituzten, Giza Paleoekologiako eta Eboluzio Sozialeko Institutu Katalanak berriki jakinarazi duenez. 24 arrasto fosil –gehienak txakurrenak; horien artean argazkian ageri dena–, aztertu ondoren, animaliak jan aurretik egosten zituztela ondorioztatu dute ikerlariek. Mendebaldeko Europan espezie horiek elikatzeko erabiltzea ez zen batere ohikoa eta, horregatik, baliteke urritasun garaietan hartutako neurrien ondorioa izatea, oraingoz hipotesia besterik ez den arren.