argia.eus
INPRIMATU
Berriz ere emango du!
Jakoba Errekondo 2015eko otsailaren 11
Jakoba Errekondo

Uholdeak etorri dira, goian-behean. Ibaia errio bihurtzen den lurretan gaude, erribera galantak Atlantikoari begira. Erribera hauek itsasoaren gora-beheren eraginetik babesteko eraikitako muntoak eta zanpiadurak ederki gainditu ditu goitik datorren uholdeak. Ibaiaren arro guztian, mendietan eta pendizetan korrika bizian bildutako lur onenak dakartza urak. Eta mantsotzean, azpian hartutako erribera hauetan utziko ditu. Lehen ere nekazaritzarako lur onenak direnen gainean arro guztiko lur beltzak. Berriz ere emango dute lur hauek artoa suelto!