argia.eus
INPRIMATU
Alarma faltsua: iaz behatutakoa ez ziren grabitate-uhinak
Joxerra Aizpurua Sarasola 2015eko otsailaren 11
Planck satelitearen marrazkia.
Planck satelitearen marrazkia.ESA

2014ko maiatzean zenbait zientzialarik iragarri zuten unibertsoko lehen grabitate-uhinak izan zitezkeenak detektatu zituztela, Planck satelite europarrak jasotako datuetan oinarrituz (ikus Argia 2.410). Uhin horien presentzia ezinbestekoa da Big Bang teoria baieztatzeko. Haren arabera, leherketaren lehen unean Unibertsoa bilioika aldiz handitu zen, eta hori jazo izanaren frogetako bat grabitate uhinak lirateke.

Zoritxarrez, hedabide eta zientzialari askok aurkikuntza handitzat jo genuena gezurtatu dute Genevan dagoen CNRSko ikerlariek, ziurtzat eman baitute Planck sateliteak detektatutakoak ez zuela grabitate-uhinekin zerikusirik izan. Zain egotea baino ez zaigu geratzen.